Efemerideak

  • 2015-12-23. Lana Erregulatzeko Iraungitze Txostena aurkeztu zuen Antzibar enpresak.
  • 2015-12-19. Ilunpe Pilota Elkarteak jaso zuen 2015eko Azpeitiko Kirolaria Saria.
  • 2015-12-12. The Friday's Crew taldeak hirugarren diskoa aurkeztu zuen, 'Hemen gara'.
  • 2015-12-11. 50. urteurreneko liburua aurkeztu zuten Karmelo Etxegarai eta Urola ikastolek.
  • 2015-12-3. Pako Garmendia soziologo eta politikari ohia hil zen.
  • 2015-12-2. 16 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Josu Urbieta 'Pow'-ri Frantzian, Jean-Serge Nerin poliziaren hilketagatik egindako epaiketan.
  • 2015-11-27. Kaluse taldeak lehen diskoa aurkeztu zuen, zuzenean, Gaztetxean.
  • 2015-11-27. Valverde drogeriak Gipuzkoako Bazkundearen '10 Bitxiak' sarietako bat jaso zuen.
  • 2015-11-25. Gorakadaren 'Moby Dick' lanak irabazi zuen Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria.
  • 2015-11-21. 'Antxieta arkeologi taldea, 50 urte lanean gozatuz? liburua aurkeztu zuten udaletxean, taldearen mende erdiko ibilbidea jasoz Udalak argitaratua.
  • 2015-11-17. Hausnartu Euskal Soziolinguistika sarietako bat irabazi zuen Haritz Etxeberriak, 'EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan' lanarekin.
  • 2015-11-13. Sanjuandegiko auzo lokal berria inauguratu zuten, igerilekuko eraikinean.
  • 2015-11-12. 'Nire barneko mendiak' liburua aurkeztu zuen Jose Mari Azpiazuk.
  • 2015-11-12. Fernando Sanchez Aranazek idatzitako 'Iñigo de Loiola, tribulaciones entre Navarra y Roma' liburua aurkeztu zuten Loiolan.
  • 2015-10-30. Miren Gorrotxategik Agustin Zubikarai beka irabazi zuen, '33 ezkil' idatzi asmo zuen eleberri proiektuarekin.
  • 2015-10-29. Mikel Aiestarani eman zion 2015eko Euskal Kazetariak Saria Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE).
  • 2015-10-24. Pedro Otaegi aktorea omendu zuten, Euskal Antzerki Topaketen Antzerkizale Egunaren barruan.
  • 2015-10-14. Urritasunen bat duten pertsonek kudeatutako Euskal Herriko eta espainiar estatuko lehen supermerkatua ireki zuten Eroskik eta Gureak taldeak Azpeitian, Bustinzuriko Errebalean.
  • 2015-10-3. UEMAko lehendakari izendatu zuten Josu Labaka Azpeitiko zinegotzia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Azpeitian egindako batzar nagusian.
  • 2015-10-3. Izarraitz Igeri Elkarteak 30. urteurrena ospatu zuen.
  • 2015-9-26. Euskal Herriko I. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala egin zuten Berdura plazan. Astigarragako Petritegi sagardotegiak irabazi zuen saria.
  • 2015-9-26. Ikastolen Elkarteak Azpeitian, Soreasu antzokian, egin zuen ikasturte berriaren irekiera ekitaldia, herrian lehen ikastola sortu zeneko 50. urteurrena gogoan hartuta.
  • 2015-9-20. Basilio Urbistondo gudari urrestildarra omendu zuen Udalak.
  • 2015-9-17. Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren egoitza berria inauguratu zuten Soreasu kulturgunean.
  • 2015-9-12. Asier Cuevas atleta bigarren sailkatu zen 100 kilometroko Munduko Txapelketan, Herbehereetan.
  • 2015-9-6. Hiru gazte -azpeitiar bat eta bi errezildar- hil ziren Lasaon auto istripuz, Zestoako festetatik bueltan.
  • 2015-8-30. Hego Tiroleko eta Suitzako selekzioak gailendu zirenLoiolako zelaietan jokatutako Europako Sega Txapelketan.
  • 2015-7-30. Europako Sega Txapelketa iragartzeko Etxebeltz-Izarrako biribilgunean jarria zuten belar-metari su eman zioten.
  • 2015-7-27. Loiolako Turismo Bulego berria inauguratu zuten, santutegiaren aurrekaldean.
  • 2015-7-26. Nicolas Oteiza 'Kaito' Azpeitiko Kultur Mahaiko ohorezko bazkide izendatu zuten.
  • 2015-7-25. Garazi Gurrutxaga eta Asier Ibarguren azpeitiarrek Gipuzkoako Helduen 66. Dantza Solteko Txapelketa irabazi zuten.
  • 2015-7-25. Azpeitiak esku-pilotako Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi zuen, Iruñean jokatutako finalean Uharte 1 eta 2 gaindituta.
  • 2015-7-23. Espainiako Auzitegi Gorenak ontzat jo zuen Gallardok Corrugadoseko langileak bota izana, 2014ko epaia berretsi eta ELA eta LABeko ordezkari sindikalek jarritako helegitea atzera bota ondoren.
  • 2015-7-23. Iraurgi Saskibaloiko emakumeen talde nagusia 2015-2016 denboraldian Espainiako maila gorenean ariko zela jakinarazi zuen Espainiako Saskibaloi Federazioak.
  • 2015-7-23. Joxe Arruti 'Xurubille' tronpeta-jotzailea hil zen, 71 urte zituela. 58 urtez aritu zen Arruti Azpeitiko Musika Bandan.
  • 2015-7-21. Imanol Eliasen familiak Udalaren esku utzi zituen hark idatzitako liburuak-eta.
  • 2015-7-15. Amaia Azkueren hiltzaileak 2012an jaso zuen 10 urteko zigorra adingabekoentzako zentroan betetzen jarraitzea ebatzi zuen Donostiako Adingabekoen Epaitegiko epaileak.
  • 2015-7-10. Oihana Goenaga igerilariak Espainiako Txapelketan urrea irabazi zuen 200 metro libreetan.
  • 2015-7-5. Azpeitiak esku-pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen, laugarren aldiz, Donostian jokatutako finalean Tolosa 3 eta 0 menderatuta.
  • 2015-7-4. Ansa II.ak eta Agirrezabalak irabazi zuten Azpeitiko XVI. Erremonte Txapelketa.
  • 2015-6-29. Txillidaren Loiolako eskultura lurrera bota izana salatu zuen Udalak. Ekainaren 25eko gauean aurkitu zuten artelana botata.
  • 2015-6-29. Plazako kiosko berriaren lanak hasi zituzten.
  • 2015-6-25. Granada bat aurkitu zuten Foru Ibilbideko etxe bateko ganbaran.
  • 2015-6-24. Haurrentzako jolas parkea jarrita, bukatuta gelditu ziren Aratzerrekako plaza berritzeko lanak.
  • 2015-6-24. Javier Larrañaga Gipuzkoako Finantza eta Ogasun diputatu izendatu zuten.
  • 2015-6-19. Eguzkiñe Egaña zarauztarrak irabazi zuen XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa.
  • 2015-6-18. Orkatz konfiskatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, 'herriko tabernen' kontrako epaia berretsita.
  • 2015-6-17. Maialen Etxanizek ikusleen saria jaso zuen Euskadiko Gazteria Kontseiluaren bideo lehiaketan.
  • 2015-6-14. Malagak irabazi zuen futboleko alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketa.
  • 2015-6-6. Festa giroan inauguratu zuten Azkue lantegia, Azcue y Cia altzari enpresaren lekukoa hartu zuena.
  • 2015-5-24. EH Bilduk irabazi zituen udal hauteskundeak, gehiengo osoarekin (%52,03). EAJ izan zen bigarren bozkatuena (%41,29). Bi alderdiok soilik lortu zuten ordezkaritza, 10 eta 7 zinegotzirekin, hurrenez hurren.
  • 2015-5-17. Zurt ISB taldeak Espainiako Emakumeen Bigarren Mailarako igoera lortu zuen, herriko kiroldegian jokatutako igoera fasean nagusitu ondoren.
  • 2015-5-15. Gorka Azkunek saria jaso zuen IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresuan, Ingeniaritza eta Arkitektura arloan.
  • 2015-5-15. Joxe Mari Eizagirre, Lagun Onak Futbol Taldeko presidente izandakoa, hil zen.
  • 2015-5-14. Gorka Azkunek CAF-Elhuyar Dibulgazioko artikulu onenaren saria jaso zuen. Ekitaldi berean, merezimenduen saria jaso zuen Julian Bereziartua sendagileak.
  • 2015-5-14. Joxe Takolo Beka jaso zuten 'Incognita Patagonia 2015' proiektuaren egileek (Ibai Rico, Evan Miles eta Eñaut Izagirre).
  • 2015-5-11. Jon Lapeirak urrezko domina irabazi zuen Lanbide Heziketako SpainSkills 2015 txapelketan.
  • 2015-5-3. Antonio Pedrerok (Lizarte) irabazi zuen XLV. Urrakiko Igoera.
  • 2015-4-26. Iñigo Ibañezek Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
  • 2015-4-25. Aingeru Castrok irabazi zuen Azpeitiko XVI. Rallysprinta; Joxe Labaka hirugarren tokian sailkatu zen.
  • 2015-4-22. Azpeitiko Herritarren Foroa, giza eskubideen urraketa eta bazterketa egoerak jasandako hainbat herritarrek osatua, jendaurrean aurkeztu zuten, Sanagustin kulturgunean.
  • 2015-4-13. Kiosko zaharra kentzeko lanak hasi zituzten, plaza Nagusia eraberritzeko lanen barruan.
  • 2015-3-28. Emmanuel Bettek eta Monica Jepkoechek irabazi zuten XXII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia.
  • 2015-3-26. Maddi Zabala eta Naiara Izagirre azpeitiarren Zilargi Bitxiak enpresak saria jaso zuen Artiola Artisautzaren Guneak antolatutako 'Argia oinarri' diseinu lehiaketan.
  • 2015-3-22. 19. Korrika herritik igaro zen.
  • 2015-3-18. Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi absolbitu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2010ean Iosu Urbieta 'Pow'-ren askatasuna eskatuz pintada egiten ari zirela atzeman zituen Ertzaintzak, eta terrorismoa goratzea eta erresistentzia delitua egotzita epaitu zituzten.
  • 2015-3-12. Haurrentzako jolas parke berria jarri zuten Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 2015-3-11. Azpeitian 1936-1945 epean errepresaliatutako 300 bat lagunen zerrenda plazaratu zuen Aranzadik.
  • 2015-3-7. Nagore Aranburuk aktore onenaren saria jaso zuen Palentziako Nazioarteko Zinema Erakustaldian, 'Zarautzen erosi nuen' film laburrean egindako lanagatik.
  • 2015-3-1. Andoni Azpillaga 'Banana'-k bigarren postua lortu zuen Alemanian jokatutako txakurkroseko sprinteko Munduko Txapelketan.
  • 2015-3-1. Iñigo Larizek eta Montserrat Vazquezek irabazi zutenVII. Zuzenien lasterketa.
  • 2015-2-28. Ainara Torviscok zilarrezko domina eskuratu zuen Euskadiko Light-Kick Txapelketan.
  • 2015-2-28. Jose Mari Orbegozok Pasodobleko Europako Txapelketa irabazi zuen, Amaia Gonzalez bikotekidearekin.
  • 2015-2-26. Udalak Espainiako bandera udaletxean jartzeko agindua jaso zuela baieztatu zen.
  • 2015-2-25. Zestoako Erlaitz haitzuloan labar arte paleolitikoko grabatuak topatu zituela jakinarazi zuen Antxieta Arkeologia Taldeak.
  • 2015-2-25. Azpeitian 1960 eta 2014 urteen bitartean izandako eskubide urraketen txostena aurkeztu zuten Udalak eta Aranzadi Elkarteak.
  • 2015-2-18. Julen Belamunok 'Ukabilak eta loreak' aurkeztu zuen, bere lehen ipuin liburua.
  • 2015-2-9. Xabier Izagirrek Euskadiko Sukaldaritza Eskolen VI. Eusko Label saria jaso zuen, Donostian.
  • 2015-1-24. Xanti Rodriguezek publizitate arloko argazkilaritzako Goya saria jaso zuen.
  • 2015-1-19. Helduen danborradan 50 urte bete zituzten Landeta-Egizale eta Gure Ametsa taldeak, eta Gure Ametsako zuzendari Manuel Altuna 'Kanpaxa', omendu zituzten udaletxean, gauerdian bandera igo ondoren. Plazan, talde guztiak elkarturik, Gure Esku Dago-ren abestia jo eta abestu zuten.
  • 2015-1-13. Paulo VI.a eta Garate Anaia arteko igogailua "nahita" hondatu izana salatu zuen Udalak.
  • 2015-1-12. Zestoako Danbolinzulo koban 2014ko abenduaren 14an aurkitutako Paleolito garaiko labar-margoen berri eman zuen Antxieta Arkeologia Taldeak.
  • 2015-1-4. Martina Bastida Goenaga (1920-2013) urrestildar erlijiosoaren omenezko oroitarria jarri zuten Malagonen (Ciudad Real, Espainia), hango alaba kutun izendatu ondoren.
  • 2015-1-3. Patxi Azkargorta zenari eskainitako liburuxka biografikoa (Aintzane Larrañaga kazetariak idatzia) aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak Sanagustin kulturgunean.
  • 2014-12-31. Erloko tontorreko gurutzea desagertu zela jakinarazi zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak.
  • 2014-12-30. Patxi Azkargortari eskainitako liburuxka biografikoa aurkeztu zuen Uztarriak, Aintzane Larrañagak idatzia.
  • 2014-12-20. Ion Etxeberriak, Koteto Ezkurrarekin bikotea osatuz, hirugarren aldiz irabazi zuen Binakako Erremonte Txapelketa. Ezkurra II.a eta San Miguel 40-35 gainditu zituzten finalean, Galarretan.
  • 2014-12-20. Kadete nesken Gerdau ISB saskibaloi taldeak jaso zuen 2014ko Azpeitiko Kirolaria saria.
  • 2014-12-19. Lapatx zabortegiaren itxiera 2015eko udazkenera atzeratuko zutela iragarri zuten Diputazioak, GHK-k eta Urola Erdiko Mankomunitateak; otsailean, urte berean baina apirilean itxiko zutela esan zuten.
  • 2014-12-17. Guillermo Aizpuru zena omendu zuen Diputazioak, frankismo garaian bortxazko lanak egin zituzten beste gipuzkoar batzuekin batera. Abenduaren 3an hil zen Aizpuru eta haren bilobak jaso zuen oroigarria.
  • 2014-12-12. Madalenako ermitaren ondoko etxebizitza eraitsi zuten.
  • 2014-12-7. Jabi Agirre Sevilla II espetxetik atera zen. ETAko talde bati laguntzea egotzita, 2003tik zegoen kartzelan.
  • 2014-11-28. Lakrikun taldearen 'Non gaude?' lanak irabazi zuen Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria.
  • 2014-11-27. 'Mugarria' aurkeztu zuen Uztarriak, Kultur Koordinakundearen 16 eta aldizkariaren 15 urteko ibilbidea jasotzen duen ikus-entzunezkoa.
  • 2014-11-27. Ildefonso Gurrutxaga eta Garate Anaia kaleak lotzeko igogailua inauguratu zuten.
  • 2014-11-25. Nafarroako Gobernuaren Sorkuntza Literarioko Saria irabazi zuen Koldo Azkune Etxebarrik, 'Garatea' nobelarekin.
  • 2014-11-16. Inazio Agirre 'Ederti' hil zen. Umeen danborradako aurreneko karrozaren egilea (1958), 2005a bitartean 37 karroza egin zituen.
  • 2014-11-13. Jose Luis Otamendik 'Kapital publikoa' poema liburua aurkeztu zuen.
  • 2014-11-7. Pako Aristik 'Euskararen isobarak, hamasei gezur handi eta koda bat' liburua aurkeztu zuen.
  • 2014-11-5. Antxieta Arkeologia Elkartekoek Ezkuztako kobazuloan aurkitutako Madeleine aldiko bi haga aurkeztu zituzten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan