Eguna: 3-18

  • 2017-3-18. Jon Guridi futbolariak lehen partida ofiziala jokatu zuen Realarekin, Gasteizen, Alavesen kontra.
  • 2015-3-18. Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi absolbitu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2010ean Iosu Urbieta 'Pow'-ren askatasuna eskatuz pintada egiten ari zirela atzeman zituen Ertzaintzak, eta terrorismoa goratzea eta erresistentzia delitua egotzita epaitu zituzten.
  • 2014-3-18. Auzitegi Nazionalak Gallardoren alde egin zuen Corrugados Azpeitia eta Lasaoren auzian, eta langileei ezarritako Lana Erregulatzeko Txostena ontzat jo zuen.
  • 2011-3-18. Ustez Amaia Azkuerena zen autoa aurkitu zuten Loiolan, tren geltoki zaharraren ondoko aparkalekuan. Azkueren gorpua Nuarbeko urtegian aurkitu zuten bi egun lehenago, martxoaren 16an.
  • 2007-3-18. Luis Alberdi 'Beltza' euskal dantza irakaslea omendu zuten Izarraitz pilotalekuan.
  • 1907-3-18. Katekisten buru Dolores SopeƱaren izenean idatzi zuen Manuel Mari Smith arkitektuak, Olatz auzora zihoazen zenbait bide aldatzeko baimena eskatuz, aurkeztu zuen planoak agertzen zuen eran. Onartu egin zuen Azpeitiko Udalak, baina Olatzen egin behar zituen lanak amaitu ondoren bideak lehen bezala utzi beharko zituela aginduz.
  • 1866-3-18. Aurreko hilaren 24 gauean gertatu zen sutean ibaian eta garbitokian sartuta ontziak urez betetzen ibili zirenen zerrenda irakurri zuten, eta gogoan izanda gau hotz eta izoztuan haiek eginiko lan neketsua, haien artean 101 erreal banatzea erabaki zuten.
  • 1866-3-18. Lastur auzoko Joxe Mari Rementeriak eginiko eskaeraren berri eman zuten, inauteri astearte goizean kaleratutako bere zezenak begi bat galdu zuela esanez, teila zati batekin jotzean. Udalak hari 80 erreal ematea erabaki zuen.
  • 1846-3-18. Herritar emakume merkatari batek eginiko eskaera ontzat hartuta, herritarrei lehentasuna ematea erabaki zuten asteko azokatan postuak izateko kanpotar merkatarien aurrean.
  • 1825-3-18. Aratz-Erreka auzoko ordezkari bezala, Santiago Segurolak adierazi zuen bertako biztanleen nahia bertan eliza bat egitea zela.
  • 1777-3-18. Korrejidoreari gonbitea pasatzea erabaki zuten, Ostegun Santuan San Agustingo sagrarioko giltza har zezan.
  • 1757-3-18. Mistela eta pattarraren prezioak altxatzea erabaki zuten. Mistela 80 laurdenean jarri zuten eta pattarra 40an.
  • 1718-3-18. Buztinzuloeta inguruan labekada bat teila egitea erabaki zuten, horrela jakin nahian bertako lurra egokia zen edo ez teilak egiteko, eta ona baldin bazen herriko teileria bertan egiteko.
  • 1711-3-18. Derrama osokoa zen LarraƱaga baserria erre zitzaiola esanez, egur eskaera egin zuen baserriaren jabe Martin Abariak. Nolako kalteak izan zituen ikustea erabaki zuten, ondoren eskaerari erantzunez, urte eta erdian baserria berritzeko baldintzarekin.
  • 1693-3-18. Probintziaren aginduari erantzunez, hilaren 25ean arma erakusketa egitea erabaki zuten. Arratsaldeko ordubietan herriko enparantzan, armak zituztela, herritar eta biztanle guztiak azaldu ziren. Pikak, ezpatak, alkabuzak, 18 urte beterik zituztenetik 60 urte egin gabekoek bitartean. Agindua bete gabe geldituz gero, herritar bakoitzari 1.000 maraiko isuna ezarriko ziotela adierazi zuten eta 500 marai biztanleari.
  • 1570-3-18. San Agustin monastegiaren inguruan aurkitutako haurra hazten zuen Maria Eizagirre andreari ordainketa egin zioten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan