Eguna: 11-24

  • 2012-11-24. Asier Cuevasek irabazi zuen Donostiako XXXV. Maratoia. Xabat Manzisidor bosgarrena izan zen sailkapen orokorrean.
  • 2010-11-24. Azpeitiko Credeblug enpresak manipulaziorako makinen ekoizle onenaren saria jaso zuen, Londresen.
  • 2002-11-24. Udal Musika Bandak, bertako kide Joxe Arruti eta Jabier Bergara omendu zituen.
  • 2002-11-24. Lehen ikastarorako 50 ikasle matrikulatu ziren, eta bakar batek ez beste guztiek ikastaro osoan ikasketak egin zituzten. Azkenean, 32 ikasle pasatu ziren bigarren kurtsora. Ondorengo urtean, berriz, 65 ikasle matrikulatu ziren.
  • 2002-11-24. Lehen urtean irakasle taldean osatuz zeuden Pablo Valero Buenetxea Institutuko zuzendaria eta Geografia eta Historiako irakaslea, Maria Teresa España Landaburu Matematikako irakaslea, Josefina Mendieta Peñalosa Natur Zientziako irakaslea eta Joxe Mari Ribas Bonet Hizkuntza irakaslea. Lehen batean bete gabe gelditu ziren Marrazki eta Esku Lanen irakasle postuak, eta lehen horretarako Joxe Aizpuru Eizmendi izendatu zuten, 1955eko azaroaren 11n, baina postua utzi egin zuen 1956ko otsailaren 10ean, eta haren ordez Ana Maria Jurado Bembibre izendatu zuten. 1955eko azaroaren 11n Esku Lanen irakasle izendatu zuten Imanol Elias Odriozola; ondorengo urteko urriaren 25ean Ministerioko ordena batez titular izendatu zuten.
  • 2002-11-24. Irakasle berezien artean agertu zen Jaime Gomez Aguado, Izpiritu Nazionalaren Formazioa eta Hezkuntza Fisikoaren irakasle bezala. Juan Joxe Etxaide Etxebeste apaiza, berriz, Erlijio aldeko formaziorako irakasle gisa.
  • 1996-11-24. Udal Musika Bandak, bertako kide Manolo Etxaniz, Inazio Goenaga eta Inazio Arruti omendu zituen.
  • 1955-11-24. Institutu Laborala inauguratu zuten, udaletxe zaharrean.
  • 1897-11-24. Ramon Jauregik eta haren lagunek egindako eskaera irakurri zuten: Udalaren aldetik idi demak jokatzeko debekua altxatzeko gestioak egitea. Beste herri batzuekin harremanetan jarri ondoren eta ahal izanik haiekin bat eginik, alkateari debekua altxatzeko gestioak egiteko ahalmena eman zioten.
  • 1897-11-24. Agustin Jauregi erretoreak idatzitako gutuna irakurri zuten, eta gutunean esaten zen akats bat izan zuela Elolaren kaperako San Agustin komentuko San Gillermoren erretaula eskatzean, haren tokian San Nikolasena eskatu behar zuelako. Hala, lehenenaren tokian bigarrena eramateko baimena ematea erabaki zuten.
  • 1856-11-24. Aurreko egunean San Inazioren zilarrezko irudia jesuiten eskuetan uztean jasotako akta idaztea erabaki zuten akta liburuan.
  • 1814-11-24. Alkateak gogorazi zuen nolatan aurkitu zuten utzitako haur bat hilaren 20an Aginanagaetxe baserriaren inguruan, Urrestillarako bidean. Bataiatu egin zutela zioen, 'Maria Azpeitia' deitura jarrita. Horren berri Diputazioari ematea erabaki zuten, haren gurasoak aurkitzea ezinezkoa izan zela esanez, gestioak egin baziren ere. Beste zerbait agintzen zuen bitartean, errukietxera pasatu zuten.
  • 1694-11-24. Hilaren 19an parrokiko erretaula nagusian zegoen Andre Mariaren irudia txukuntzea eta egokitzea erabaki zuten. Baita Valladoliden (Espainia) egin eta herriratuak ziren San Pedro eta San Pabloren irudiak euren tokian jartzea ere. Orduan, berriz, bat eta bestea aurrera eramatea erabaki zuten; Inazio Beltran Oiarzabali -bileran zegoen- irudiak erretaulan jartzeko agindu zioten, eta harremanetan jartzeko Martin Olaizola erregidorearekin.
  • 1484-11-24. Errege Katolikoek, agintari aukeraketa herri barrukoen artean soilik egin zitekeen zedula sinatu zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan