1519-8-15. Carlos I.ak emandako erreal zedula baten bidez Juan Antxieta musikaria berrabildu zuten, Errege Katolikoa hiltzean ondorioak jaso baitzituen.
1518-8-15. Parrokiko Ibarluze kaperan meza santuak ematen hasi ziren.
1518-3-5. Martin Garcia Oñazek maiorazkoa sortu zuen, bere oinordeko Beltran Oñaz izendatuz.
1517-8-31. Langile batekin eta herriaren aginduz Domingo Eizagirreri Burgosera (Espainia) egindako bidaiaren gastuak ordaintzea erabaki zuten. Parrokiak izan beharreko itxuraz harginen artean iritziak jasotzera joan ziren.
1517-5-13. Zurbanoren kapera parrokian egiteko baimena eskatu zuen Pedro Eizagirrek. Baietza eman zioten.
1517-3-16. Behobiako gotorlekurako 12.604 marai eman zituen herriak.
1516-9-26. Tuyko apezpiku Martin Zurbanok testamendua egin zuen.
1516-8-26. Nafarroako matxinadara joan ziren 79 herritarrei ordainketa egitea erabaki zuten.
1516-3-4. Ordainketa batzuk egin zituen Azpeitiak, izurritea zen herrietatik hurbiltzen zirenak zaintzen guardia egin baitzuten herriaren sarreretan.
1516-3-4. Burutik erabat nahasturik herrian agertu zen fraide bat Iruñera eraman zutelako, 2.000 marai ordaindu zizkioten Juan Martinez Larraar-i.
1516-3-4. Herrian ziren txerrien zerrenda osatu zuten, 865 txerrirentzat jasotako ezkurra banatu ahal izateko.
1516-3-4. Leizeaga eta Ixtioren artean bidea egitea erabaki zuten, baita herria eta Badiola tartean ere.
1515-7-16. Herriaren aginduz haur utzi bat hazten ari zen emakumeari agindutakoa ordaindu zioten.
1511-10-5. Juana erreginak pribilejio bat sinatu zuen, herrian Frantziskanetako lekaimeekin zer gertatzen zen galdetuz.
1510-8-25. Maria Lasao, Domingo Usarragaren alargunak, Frantziskanetako lekaimeek erosi zioten lurraldearen eskritura sinatu zuen.
Efemerideak
Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria
Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai.