Eguna: 1-8

  • 2014-1-8. Mondragonek ezetz esan zion Grumal kooperatiba bihurtzeko eskaerari.
  • 2014-1-8. Unai Iparragirre txirrindulariak Start-Trigon taldearekin fitxatu zuen.
  • 2014-1-8. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok, beste hainbat udalerriren gisan, Azpeitiko Udala ohartarazi zuten, kontratazioetan hizkuntz irizpideak eskatzeagatik.
  • 2011-1-8. Izarraitz Igeri Elkarteak bere 25. urteurrena ospatu zuen.
  • 1991-1-8. Enparantza Nagusiko parkimetroa jarri zuten martxan.
  • 1970-1-8. Udalak 40.000 pezetako laguntza eman zuen danborradetarako.
  • 1956-1-8. Angel Albizu Soarte eta Jose Lopetegi 'Agerre II.a' neurtu ziren 125 kiloko harri zilindrikoarekin, Soartek 86 bider altxatu zuen 14 minututan eta Agerre II.ak 76 bider 16 minututan.
  • 1940-1-8. Espainiako Gerran hildakoen monumentua altxatu behar zuen batzordea berritu zuten.
  • 1934-1-8. Izarraitz Txoko Elkartea sortu zuten.
  • 1923-1-8. Herrian biztanlegoa gehitu egin zela ikusita eta trenbidean lanean ezezagun asko zela-eta, gauzainek armak erabiltzea erabaki zen.
  • 1908-1-8. Idi demak jokatzeko zezen-plaza alokatu zuten urtebeterako.
  • 1906-1-8. Musika Akademia martxan jartzea erabaki zuten, nahi zutenek inolako ordainketarik gabe ikasketak egin zitzaten, baina gero Musika Bandan parte hartzera derrigortuz, baldin eta zuzendariari baliagarria zela iruditzen bazitzaion.
  • 1876-1-8. Lizarraga karlista jenerala iritsi zen herrira.
  • 1872-1-8. 1871n herrian 209 jaiotza eta 178 hildako izan zirela adierazi zuten.
  • 1858-1-8. Probintzian egin nahi zen trenbiderako zabaldurik zuten diru laguntza eskea nola zen Diputazioari jakinaraztea erabaki zuten.
  • 1830-1-8. Herriko behartsuak sukaldeetarako egur gabe zeudela ikusirik, agintariek elizgizonei, komentuei eta herritar bereziei laguntza eskatzea erabaki zuten.
  • 1725-1-8. Frantzisko Ibero jaio zen. Haren aita Inazioren ofizioari jarraitu zion, arkitektu bezala. Loiolan egin zituen urte batzuk eta, Ventura Rodriguez arkitektuak proposatu moduan, herriko parrokiko ataria egiten aritu zen. Harenak ziren Elgoibar, Usurbil, Hondarribia eta Andoaingo dorreak, baita Donostiako Santa Maria parrokiko ataria ere. Tolosako Santa Maria elizan eta Azkoitiko parrokian ere egin zituen lanak, beste zenbait tokitan bezala. Azpeitian hil zen, 1795ean.
  • 1702-1-8. Ipardain baserria egokitzeko -erre egin zitzaion-, herriak egurra eman zion Juan Mendizabal jabeari.
  • 1656-1-8. Inazio Sarasuak 184 dukat ordainduz, Soreasu errota hartu zuen, urtebeterako.
  • 1638-1-8. Pedro Rekarte erregidoreak Donostian eginiko gestioen berri adierazi zuen, herriak armadaren itzulerarako Lapurdira bidali zituen hiru idi pareen kobraketan arerioak bereganatu baitzituen.
  • 1638-1-8. Armadak gestioak egin zituen, atzera egin bitartean Hendaiako gazteluan egon ziren 31 herritarren soldatak kobratu ahal izateko; zilarrezko 248 erreal.
  • 1592-1-8. Nikolas Saez Elolak sortutako Gramatika katedrarako ez zen inor aurkeztu eta herriak, OƱati, Tolosa, Elgoibar eta Donostian deialdiak jartzea erabaki zuen.
  • 1592-1-8. Sebastian donearen egunez kaleratu ziren musikari eta dantzariei bazkaria ematea erabaki zuen herriak.
  • 1348-1-8. Iraurgi bailarako biztanle batzuek eskritura bat sinatu zuten, Azpeitiko herriarekin bat egiten zutela esanez.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan