Eguna: 6-1

  • 2018-6-1. 81 urteko gizon bat hil zen Matxinbentan, traktore batekin istripua izanda.
  • 2013-6-1. Iban Arregik Berria Taldeko kontseilari ordezkari kargua hartu zuen. Joanmari Larrarteren lekukoa hartu zuen azpeitiarrak.
  • 2004-6-1. Udal langileek ekaineko astearte guztietan, 8:30etik 10:00etara, lan baldintza hobeak eskatuz lanuzteak hasi zituzten.
  • 2002-6-1. Azpeitiko nobleziaren inguruko bi liburu aurkeztu zituen Udalak, Betharrametako elizan. 'Nobiliario de Azpeitia: Probanzas de Nobleza e Hidalguia' liburuak, hain zuzen. Ondoren, leku berean jatorrizko kaparetasunak eta informazio panelak osatutako erakusketa ireki zuten.
  • 2002-6-1. EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria) ateratzeko Azpeitiko bulegoa inauguratu zuten. Ekitaldian bertan 25 lagunek eskatu zuten EHNA.
  • 2001-6-1. Azpeitiko I. Erremonte Txapelketa jokatzen hasi ziren.
  • 1986-6-1. Aitonena jubilatuen egoitza inauguratu zuten.
  • 1979-6-1. Sute batek Elormendi baserria suntsitu egin zuen.
  • 1958-6-1. Udalaren laguntzaz Oargi taldeak antolatutako Txistu Eskola martxan jarri zuten.
  • 1908-6-1. Loiolarako errepideari buruz eginiko proiektua aurrera eramateko batzordea izendatu zuten, behar ziren gestioak ahalik eta azkarren egiteko.
  • 1875-6-1. San Agustingo elizako obrak, hilaren 10ean amaitzear zeudenez, kultuari zabaltzea erabaki zuten. Udalak ordaindutako elizkizuna egingo zen eta herria korporazioan joango zen elizara. Pertsona bat izendatu zuten erretoreari guztiaren berri emateko.
  • 1869-6-1. Udal telegrafo estazioa martxan hasi zen. Arduradun, Joxe Blasco telegrafista izendatu zuten.
  • 1788-6-1. Inazio Bixente Errazti maisuak egindako txostenenean zioenez, parroki aurreko obrak egiteko behar zen harria nahiko ongi ateratzen zen Izarraitzeko harrobian, eta bera lantzen has zitekeen. Haren ustez, bertan lanean jarri zituen sei edo zazpi peoik eta hiru harginek osatutako taldeak, hamar edo hamalau harginek atera eta landu zezaketen hainbat harri prestatuko zuen. Lanean hasteko herriak baimena ematea, materialen garraioa egitea, hondarra, harria, egurra teila eta abar gelditzen zen. Eskribauari, aurrez parrokiko etxezain izan zen Frantzisko Iberori, lanak bertan behera utzi zirenean, parrokirako bildu ziren materialak non ziren galdetzea erabaki zuten, harginek altxatutako tailerra hondatu egin baitzen eta erremintak Loiolara eraman baitziren.
  • 1743-6-1. 50 soldadu aukeratzeko zozketa egin zuten, Getarira irten zezaten. Ofizialak ere izendatu zituzten. Guztien soldatak erabaki zituzten.
  • 1738-6-1. San Inazioren irudia osatzeko, bere erretaulan aingeruak egiteko eskritura sinatu zuten.
  • 1710-6-1. Zumaian egindako Gipuzkoako Batzar Nagusietan maiatzaren 16an egindako dekretua irakurri zuten, San Inazio egun bezperan barau egitekoa. Gehiengoak zin egin zuen.
  • 1311-6-1. Fernando IV.a erregeak bigarren karta-puebla eman zion herriari. Egun horretatik 'Salvatierra de Iraurgi' deitu zen, eta Soreasuko San Sebastianen monastegia donatu zion.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan