Eguna: 5-27

  • 2018-5-27. Basilio Urbistondo gudari urrestildarra hil zen, 100 urterekin.
  • 2016-5-27. 1960-2014 tarteko giza eskubideen urraketen ikerketaren agiri guztiak Udalaren esku utzi zituen Aranzadiri.
  • 2014-5-27. Azpeitia 'fracking'-aren mehatxupean zegoela salatu zuen Eguzki talde ekologistak.
  • 2013-5-27. Jose Maria Guibertek Deustuko Unibertsitateko erretore kargua hartu zuen.
  • 2012-5-27. Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak 16 urtez azpikoentzako Euskadiko Dantza Sueltoko Txapelketa irabazi zuten, bigarren urtez jarraian.
  • 2010-5-27. Egurra ta kitto! musika taldeak lehenengo diska kaleratu zuen.
  • 2007-5-27. Udal hauteskundeak izan ziren. EAJk irabazi zituen, 3.300 botorekin -zortzi zinegotzi-. Bigarren alderdia EAE-ANV izan zen, 2.409 botorekin -sei zinegotzi-. EAk 760 boto eskuratu zituen -bi-, EB-Aralar koalizioak 404 boto -bat-, PSE-EEk 343 -barere ez-, PPk 224 -batere ez-.
  • 1984-5-27. Xoxoteko aterpea zabaldu zuten.
  • 1975-5-27. Herri Zale Batzordeko lehendakariak diru laguntza eskatu zuen ekainaren 15ean Marrazki eta Margo Lehiaketa antolatu nahirik. Udalak bost mila pezeta ematea erabaki zuen. Aurrekontua 63.400 pezetakoa zuten eta Gipuzkoako Kutxa Probintzialak 50.000 pezeta agindu zituen.
  • 1908-5-27. Urolaldeko tranbiari buruz eginiko eskariari ezezkoa eman zioten, Espainiako erregearen agindu baten bitartez. Aurreratutako dirua eskuratzea erabaki zuten, gestioak eginik.
  • 1885-5-27. Loiolako obren jarraipenaren lehen harria jartzeko ekintza zela-eta, Pozezko oroimen bat gordetzea erabaki zuten aho batez.
  • 1843-5-27. Zestoako bainuetxean aurreko egunean eginiko bileran, Zumaiatik Erraztibasoko burdinola bitarteko errepideari buruz hartutako erabakien berri adierazi zuten. Gainera, herri bakoitzak ordaindu beharrekoa adierazten zuen eskritura sinatu zela esan zuten.
  • 1835-5-27. Batzarrerako deialdia egin ondoren alkateordeko egiten zuen Joxe Inazio Zuazola eta Gerrako Diputazioaren mandatari Arrizabalaga, Zabala Elizalde eta Zabala Antxieta atxilotu zituztela kontuan izanik eta, agintaritzara iristeko gaia zuten herritarrak zirela jakinik, aho batez izendatu zuten Inazio Amilibia alkatetzarako. Joxe Antonio Zabalia, Pedro Ezeiza, Joxe Oiarzabal eta Juan Antonio Orendain aukeratu zituzte erregidore. Postuak hartzera berehala deitzea erabaki zuten.
  • 1812-5-27. Komandanteari herriak egindako gastu handiak jakinarazteko batzordea izendatu zuten, momentuan ezinean zebiltzanez laguntza gehiago lortzeko asmoarekin. Batzordea osatzen zutenak berehala itzuli ziren, Gaspar Jauregiri herriko egoera azaldu ondoren. Baserritarrei eginiko kalteak gogoratu zituzten, batez ere, lanerako behar zituzten abereak kendu zizkietelako. Abuztura bitartean herriari ezarritako 71.880 errealeko kontribuzioa bapo ordaindurik zuela ere jakinarazi zuten, gutxienez 100.000 errealera iritsirik, beste 40.000 errealen hornikuntzak aurreratu zituela kontuan hartu gabe. Bazirudien, batzordekoen iritziz, horrek guztiak konbentzitu egin zuela Jauregi, erantzunik gabe isilean gelditu zelako.
  • 1774-5-27. Izarraizko Usalain putzua garbitzen egindako gastuak ordaindu zituzten. Ganaduentzat beharrezkoa zen putzua.
  • 1719-5-27. Frantziako tropak barnean zirela eta azken bi hilabetean probintzia zer egoera larrian zen ikusirik, bederatziurren bat, errogatibak eta kaleetan prozesioa egitea erabaki zuten.
  • 1700-5-27. San Agustingo prioreak, komentuko obrak egiteko behar zuen egurra eskatu zuen, unean garraiatzaile batzuk zituenez. Udalak batzordea izendatzea erabaki zuen.
  • 1692-5-27. Guztia behar bezala zegoen edo ez ikusteko, azken azterketa egin zioten parrokiko erretaula nagusiari.
  • 1653-5-27. Soreasu errota enkantean jartzea elizaren bidez jakinaraziko zela erabaki zuten.
  • 1584-5-27. Herri barruan eta kanpoan bizi ziren asko udaletxeko atean bildu ziren, euren artean bakea lortu nahirik. Kanpoan zirenek esaten zutenez, bi mila dukat eta gehiago zor zituen herriak, kontuak gaizki egin zituelako. Guztien artean kontuak ikusteko batzordea izendatzea erabaki zuten.
  • 1577-5-27. Martin Garzia Loiola lekuko izanik, Akemendi lizentziatua, Frantzisko IƱiguez Alzaga eta Frantzisko Iarza, Loiolan zegoen Jesusen Lagundiko Probintzialarena joan eta hari ongi-etorria egitea erabaki zuten, herriak kristau doktrina eta prediku beharra zuela jakinaraziz.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan