Eguna: 7-1

  • 2020-7-1. Esklabetan alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko ia 6,5 milioi euroko inbertsioa onartu zuen Jaurlaritzak.
  • 2020-7-1. Etumeta baserriko artegiko suteak eragindako kalteak arintzeko elkartasun kanpaina jarri zuten martxan.
  • 2017-7-1. Itsasiren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiarekin hasi zen Azpeitia Dantzan.
  • 2017-7-1. Soka luzea ekarriko zuen apustua jokatu zuten zezen plazan Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Alex Txikon lemoarrak, harri-jasotzen, aizkoran eta korrika. Txikon erretiratu egin zen eta Larrañagak irabazi zuen desafioa.
  • 2017-7-1. Azpeitiak seigarren txapela irabazi zuen Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan, hirugarrena jarraian, Donostiako Atano III.a frontoian Oiartzuni 3 eta 0 irabazita.
  • 2014-7-1. Maier Lizaso izendatu zuten Iraurgi Saskibaloi Elkarteko lehendakari.
  • 2011-7-1. Sutea izan zen Done Jakue kaleko Martintxo pintura dendan. Jabeak erredurak izan zituen eta helikopteroan eraman zuten erietxera.
  • 2007-7-1. Jose Mari Moraza eskulturgileak 'Errespetua' izeneko artelana zuzenean eraiki zuen Loiolako Basilikan.
  • 1987-7-1. Umeen Museoa zabaldu zuten Egibar baserrian.
  • 1987-7-1. Miguel Larralde danborrariaren semea joan zen aitaren ofizioa betetzen, Txaribarko semearekin batera. Txilibitua jotzen, berriz, Meltxor Oiarzun.
  • 1934-7-1. Juan Manuel Azpiroz 'Aiako Txikia' eta Lorentzo San Julian 'Azpeitiko Ijito Txikia' neurtu ziren Azpeitiko zezen-plazan. Lehenenak irabazi zuen lehia, bigarrenak abantaila baldin bazuen ere.
  • 1926-7-1. Herriko Lehen instantziako Epaitegia berriro zabaltzeko gestioak egin zituzten Julian Elorza, Manuel Senante eta gainontzekoei eskerrak eman eta zoriontzea erabaki zuten.
  • 1925-7-1. Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklabei komentura ura sartzeko baimena eman zieten.
  • 1908-7-1. La Vascongada Autoen Elkartearen gerenteak egindako eskaerari erantzunez, herriko alondegi zaharra alokatzea erabaki zuten, honoko baldintza hauekin: 1. Lokala alokatzea, adierazitako zerbitzuak iraupena zuen bitartean; hau da, administrazio bulegoak bertan ziren bitartean. 2. Egindako obrak, Barrena zinegotziaren zuzendaritzapean egin beharko zituzten.
  • 1908-7-1. Alkatearen mozioa onartu eta Urolako tranbian interesatuta ziren herrietako alkateek sinatutako txostenaren kopia Diputazioko Batzorde Probintzialera pasatzea erabaki zuten. Txostenean Espainiako Gobernuko Bizkortze Ministeriora aurreratutako dirua itzultzeko eskatu zuten, eta Diputazioak herriaren eskaera bultzatzea nahi zuten.
  • 1903-7-1. Herriak Anaia Maristekin egindako kontratua onartu zuten.
  • 1823-7-1. Ekainaren 7an eta 23an Diputazioak idatzitako gutunei erantzunez, herriko tertzioetako lehen konpainiako ofizialak izendatu zituzten, eta armak banatu zituzten bera osatzen zutenen artean.
  • 1823-7-1. Herriko sendagile Benito Irazustak, hemendik aurrera Urrestillara zabaldu beharko zuenez zerbitzua, eskritura egitea eskatu zuen, eta jakinarazi zuen azken hiru hilabeteko soldata zor ziotela.
  • 1740-7-1. Aurreko egunean aurkitutako utzitako bi haur Iruñeko Ospitale Nagusira eramatea erabaki zuten, hazkuntza hobea izango baitzuten. Herriaren gutuna eraman zuten haurrek, eta ohiko limosna bildu zuten bideko gastuak ordaintzeko.
  • 1667-7-1. Herriko Barrenportal edo beheko sarreraren horma handien kontrako aulkiak erorita zirela-eta, Frantzisko Mendizabali agindu zioten Martin Garatetxea maisuarekin edo beste maisu batekin aulki horiek herriaren kontura berriro egitea, erabat galdu baino lehen.
  • 1663-7-1. Anaia Aranburuk diseinatutako eliza egiteko Frantziskanek Martin Garate eta Juan Larraar hargin maisuekin eskritura sinatu zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan