Eguna: 5-20

  • 2019-5-20. Urrestillako langile bat hil zen Aizarnan, pinudi batean lanean ari zela.
  • 2018-5-20. Gipuzkoako Pilota Eguna ospatu zuten lehen aldiz Azpeitian eta ospakizun horren barruan ireki zituen berriro ateak Izarraitz pilotaleku eraberrituak.
  • 2005-5-20. Soreasun egingo den kultur gunerako aurkeztutako proiektuek ez zuten Udalaren babesik izan, eta ez zen irabazlerik izan.
  • 2001-5-20. Trenaren Museoan, Nazioarteko Museoen Eguna ospatu zuten.
  • 1988-5-20. Yalung Kang mendiko espedizioa aurkeztu zuten. Joxe Mari Azpiazu, Pako Iriarte, Josu Arrieta, Josu Bereziartua, Joxe Urbieta 'Takolo', Frantzisko Xabier Maiz, Benantxio Irureta eta Pello Aranburuk osatu zuten.
  • 1976-5-20. Enparan kaleko 12. zenbakia botatzea eskatu zioten jabeari: Antonio Mari Muruari.
  • 1941-5-20. Alfonso Etxeberria Olazabal jaio zen. 1976an ELAren Kongresuan idazkari nagusi izendatu zuten; 1988an utzi zuen.
  • 1925-5-20. Perez Arregi enparantzatxoa lauzatzeko inor agertu ez zenez, administrazio bidez egitea erabaki zuten, uztailaren erdira bitartean amaitzeko.
  • 1885-5-20. Loiolako obraren lehen harria jartzea ospatuz, hilaren 24, 25 eta 26an egin nahi zuten hirurrena antolatzeko batzordea izendatu zuten. Santutegiaren kanpoa eta zelaia apaintzea eta hiru egunetan korporazioan joatea erabaki zuten. Azkoitiko Udalari bertako korporazioa pozik hartuko zutela adierazi zioten.
  • 1801-5-20. Uholde handiak ezagutu ziren egun horretan eta ondorengoan.
  • 1795-5-20. Frantziako armadari egurra eta beste zenbait gauzaren garraioa egiten zuten mandazainei ordaintzeko eta herritarren beharrei erantzuteko, Donostian erositako 200 kintale bakailao eta 400 anega gatz zituzten, lurraldeko sei herrien artean bana zitezkeenak. Beduara iritsita zeuden mandazainei idaztea erabaki zuten, zortzi egunen barruan zenbat behar zuten idatziz jakinarazteko eskatuz. Erdia dirutan eta beste erdia errezibuen bidez ordainduko zieten.
  • 1793-5-20. Orain artean soldaduei egunean erreal bat, ogia eta ardoa ematen egin zituen gastuen berri adierazi zioten Diputazioari, eta herritarrei armak erabiltzen erakusteko egiten ari ziren gastu handien berri ere bai, argi eta garbi azalduz horretarako nahikoak izango zirela astean bi, kontuan izanik batez ere herri batzutan igande eta jaiegunetan bakarrik egiten zirela ariketak. Diputazioaren erantzuna jaso bitartean, guztia bertan behera uztea erabaki zuten.
  • 1793-5-20. Bigarren eta hirugarren tertzioetako kapitainek adierazi zuten soldadu herritarrak armak egoki erabiltzen ikasitakoan ordezkariak aurkezten zituztela askotan, alferrik izanik horrela ariketa lanak, jende berria agertzen baitzen egunero. Herriari eskatu zioten nolabait murriztea ordezkariek aurkezteko epea, eta erabaki zuten armak erabiltzeko zazpi egunetan ikasketak egin ondoren ez zela ordezkaririk onartuko.
  • 1793-5-20. Jendea biltzeko ahaleginak egin arren, ezinezkoa egiten zitzaiola adierazi zuen Manuel Altuna hirugarren tertzioko kapitainak, eta herriak neurriak hartu beharko zituela. Neurri bereziak hartzeko alkateari ahalmena ematea erabaki zuten.
  • 1785-5-20. Teileri inguruan behar bezalako lurrik ez zegoela esanez kexa agertu zuten teilariek. Teilak eta adreiluak egiteko, inguruko lurraldeetan begiratzeko eskatzea erabaki zuen Udalak, ondoren neurriak hartzeko.
  • 1780-5-20. Herriko fidelaren ardurapean, Eskuztatik Badiolatxo bitarteko bide berria egitea erabaki zuten.
  • 1681-5-20. Frantziskotar eta organojole Joseph Etxeberriak bere iritzia agertu zuen Elola kaperarako organojolea aukeratzeko orduan. Domingo Gaztainaondo izendatu zuten. Ondoren, kaperara joan eta organoaren giltzak hartu zituen, bera zabaldu eta jo egin zuen, postua bereganatu zuela adieraziz.
  • 1631-5-20. Dastatu, prezioa jarri eta txanda ezagutu bitartean sagardo salketak egitea debekatu zuten.
  • 1521-5-20. Loiolako Inazio zauritu egin zen Iruñean.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan