Eguna: 9-19

  • 2019-9-19. Nagore Alkorta Eudeleko presidenteorde izendatu zuten Elgoibarren (Gipuzkoa).
  • 2002-9-19. Urrestillako eta Zubi Zarreko musika taldeek I. Triku Festa izeneko musika jaialdia antolatu zuten, 'Urrestilla eta Zubi Zar Conection' izenpean. Musika jaialdia irailaren 19tik 22ra bitartean egin zuten. Herriko eta kanpoko taldeak aritu ziren.
  • 2002-9-19. Armonia, instrumentazioa eta zuzendaritza neurtu ziren epaimahaikoen aldetik, eta irailaren 23an adierazi zuten iritzia, esanez lehen arloan Eskoriatza agertzen zela guztien gainetik, beste bi arloetan bezala, nahiz eta maila on-onik ez azaldu instrumentazioari zegokionez. Hura aukeratu zuten, bigarren postuan Manuel SariƱena, hirugarren Joakin Garcia eta laugarren Avelino Castro.
  • 2000-9-19. Nuarbe Sokatira Taldea Munduko Txapelketan 640 kilotan zilarrezko domina lortu ondoren herrira iritsi zen, eta Udalaren aldetik merezitako ongi-etorria jaso zuen.
  • 1989-9-19. Italiatik itzuli zen Nuarbe Sokatira Taldea, 560 kilotan taldekako txapela lortu ondoren, baina Udalaren ongi-etorririk jaso gabe gelditu zen.
  • 1956-9-19. Mariaren Sierbetako zuzendariaren eskaerari erantzunez eta Bixente Gibert arkitektuak eginiko proiektua ikusirik, nobiziagoa handitzeko baimena eman zioten.
  • 1956-9-19. Lagun Onak Mendi Bazkunak Izarraitz gailurrean altxatutako San Inazioren monumentua egiten izandako gastuen agiriak aurkeztu zituen, eta Udalak bost mila pezeta ematea erabaki zuen.
  • 1912-9-19. Herriko Musika Bandaren zuzendariaren aukeraketa azterketak egin zituzten.
  • 1904-9-19. Alkateak esan zuen ganaduen hiltegi berria egiteko lurraldea erosteko osatutako batzordeak San Millango markesarekin harremanetan jarri ondoren prezioa eta baldintzak ontzat hartu zituela -parrokiko sakristiaren inguruan kokatuko zuten-. 1.775 pezeta ordaindu eta eskritura sinatzea erabaki zuen Udalak.
  • 1859-9-19. Alkateak jakinarazi zuen herriko errukietxeko juntak erabaki zuela Azkoititik Urretxura eta Zumarragara egin nahi zuten errepidearen proiektuan une hartan kaxan zituen hogei mila erreal aurreratzea. Udalak erabakia ontzat hartzea erabaki zuen.
  • 1830-9-19. Herriak Enparan eta Soreasu errotak saltzea norbaitek baliorik gabe utz zezakeen edo ez eztabaidatu zuten. Pare bat abokatu egokirekin harremanetan jartzea erabaki zuten, euren iritzia jaso nahirik, eta horretarako lehendabiziko salmentaren eskriturak bidali zizkieten. Antonio Urdapilleta eta Ramon Gereka herriko abokatuak aukeratu zituzten.
  • 1812-9-19. Gutun baten bidez, Vives komandanteak agindu zion herriari 6.123 erreal Manuel Agirreri emateko eta, bestela, Inazio Bixente Maiora, Frantzisko Joxe Enparan, Domingo Etxeberria, Miguel Agote eta parrokiko erretorea atxilotuko zituela. Agindua irakurri ondoren, Zuazola alkateak Gabriel Mendizabal jeneralak Zumaiako kuartel jeneralean emandako agindua gogorarazi zuen: inor ez zedila sar Frantziako indarrak zeuden herrian, kalte handiak sor zitezkeelako. Hura kontuan izanik, erabaki zuten Vivesi esatea garai hartan ezin zitekeela inor irten herritik.
  • 1809-9-19. Urretxuko alkatearen gutuna jaso zuten, probintziako polizia komisarioaren beste batekin batera, eta haiei erantzutea erabaki zuten, hauxe esanez: herrian 36 fusil besterik ez zirela, oso munizio gutxirekin -alkateak Donostiatik ekartzea agindu zuena-, herriak eta herritarrek zutena Tolosatik etorritako ofizial batek jaso zuelako.
  • 1586-9-19. Orduan bi urte Eizmendiko ermitan aurkitutako haurra bertako serorari ematea erabaki zuten, hazi zezan. Herriaren aldetik urtean hamalau dukat ordaindu zizkioten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan