Eguna: 4-20

  • 2013-4-20. 'Errezildarren ateraldiak' liburua aurkeztu zuten Errezilgo udaletxean. Laxaro Azkunek, Imanol Lazkanok eta Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe-k egin eta Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu zuten liburua.
  • 2013-4-20. Corrugados Azpeitia ez ixteko manifestazioa egin zuten ehunka lagunek.
  • 2012-4-20. Udalak hamar urterako akordioa sinatu zuen Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin, udalerriko uraren kudeaketarako.
  • 2010-4-20. Asier Etxabe aske gelditu zen, 12.000 euroko bermea ordainduta.
  • 1986-4-20. Donato Aristi organujolea omendu zuten Urrestillan.
  • 1986-4-20. Udaltzainek akuilu luze eta zorrotzak erabiltzen zituzten belarrez gainezka ziren gurdietan indarrean miatzeko.
  • 1954-4-20. Aurrez Sarrondo aizkolariak ebaki gabeko altzifrea ebakitzea amaitu zuen Joxe Antonio Segurolak. 1.31.25.4/5 denbora behar izan zuten, lana bukatzeko bi orduko denbora bazuen ere.
  • 1931-4-20. Alejandro Orbegozo zinegotziak egindako proposamena onartu eta Bermeoko alkateari telegrama bidaltzea erabaki zuten. Bertan, Azpeitiko Udalak foruak berrezartzeko eta Euskal Herriaren eskubide historikoak debekatzen zituzten legeak bertan behera uzteko egiten ziren gestioekin bat egiten zuela adierazi zuten.
  • 1931-4-20. Alejandro Orbegozo zinegotziak proposatu zuen Euskara Eguna herrian ospatuko zenez euskaraz idatzitako errotuluak jartzea kaleetan eta udal eraikinetan. Aho batez erabaki zuen Udalak euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoak jartzea.
  • 1925-4-20. Zezen-plazako toriletan eta txikeroetan egindako lanen gastuak onartu zituzten.
  • 1881-4-20. Gobernadorearen eskaera erantzunez, alkateak aurrez herrian agintaritzan izan zirenen lanaren berri jakinarazi zuen.
  • 1875-4-20. San Agustingo elizan obrak egitea erabaki zuten.
  • 1871-4-20. Kontrabandoari aurre egin nahirik, Diputazioari baimena eskatzea erabaki zuten, urte honetan eta ondorengoan pattarra, likoreak, eta antzeko edariak saltzeko ordaindu beharreko zergak jasotzeko. Baita ardoa saltzeko ere Nuarbe auzoan. Garbi zuten edari horiek azken urteetan zergak ordaindu gabe saltzen zirela.
  • 1863-4-20. Aszensio Inazio Altunaren gorpua Gasteizen gelditu zen hilobiraturik eta, hura gogoratuz eta esker ona agertu nahirik, parrokian herriak ordainduz hileta elizkizuna antolatzea erabaki zuten.
  • 1811-4-20. Gotorlekurako erabilitako materialaren berri jakitea erabaki zuen Udalak, ondoren herriari zenbateko gastuak egin ziren agertzeko.
  • 1793-4-20. Tolosatik ekarritako ehun fusil pisu handikoak zirenez, zerbait arinagoak erosi nahi zituzten eta herriaren ordezkari bat Soraluzera bidaltzea erabaki zuten, fusilak ahalik eta azkarren ordainduko zirela aginduz.
  • 1732-4-20. Enparan etxetik Amuko zubira bitartean egindako bidea ordaindu zioten Sebastian Legarda maisuari.
  • 1595-4-20. Pasaiako portura bidean ziren tropak herritik igaroko zirenez, okinei nahiko ogi egiteko eskatzea erabaki zuten. Bide batez eta, ohitura jarraituz, soldaduentzat ostatua aurkitzea onartu zuten, herriko etxeetan banatuko zirelako.
  • 1391-4-20. Gaztelako errege Enrique III.ak aurrez herriari emandako pribilejioak baieztatu zituen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan