Eguna: 3-24

  • 2019-3-24. Alaia Juaristik 16 urtez azpikoen Iraupen Eskiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Guztira, urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu zituen azpeitiarrak Candanchun (Huesca, Aragoi, Espainia).
  • 2018-3-24. Mark Kiptook eta Hawi Megersak irabazi zuten Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren 25. edizioa.
  • 2010-3-24. Noticias taldearen esku gelditu zen Loiolako Herri Irratia.
  • 1990-3-24. Joxe Mari Rekondo Donostiako toreatzaileari omenaldia eskaini zioten.
  • 1986-3-24. Jotakie taldearen lehen LPa salgai jarri zuten.
  • 1983-3-24. Udal hilerriaren arautegia onartu zuten.
  • 1983-3-24. Ibaieder presari buruz erabakia hartzeko luzapena eskatu zuten.
  • 1966-3-24. Zaborrak erretzeko labe bat jartzeko, 3.472 metro koadroko lurraldea erostea erabaki benetan gaizki iruditu zen, metroa 25 pezeta ordainduta.
  • 1966-3-24. Aita Betharramdarrekin hamar urteko kontratua egitea erabaki zuten.
  • 1936-3-24. Ziriako Agirre alkateordeak parrokiaren hilerria erosteko eginiko proposamena ontzat hartu zuten, bi alderdiak harremanetan jarri eta 15.875 pezeta eskainiz herriaren aldetik.
  • 1936-3-24. Herriko sindikatuei eta profesional elkarteei langabezian ziren langileen zerrenda eskatzea erabaki zuten, adina, ofizioa, ezkonduak edo ezkongabeak ziren adieraziz, herriko lanetan egokiago jartzeko.
  • 1936-3-24. Herriko Artxiboko sarreran burdinezko atea jartzea erabaki zuten. Miguel Iriarteri agindu zioten lana.
  • 1936-3-24. Miguel Aizpururi Auzaraza inguruan etxebizitza eta tailerra egiteko baimena eman zioten.
  • 1920-3-24. Erabakirik hartu gabe utzi zen Gasteizko alkateak Urolako trenaren proiektua aldatzeko eskatuz -Zumarragan irteera izan beharrean Mekolalden izatea hobe zela adieraziz- Bizkortze Ministerioara bidalitako gutuna.
  • 1902-3-24. Azoka plaza estaliaren obren zuzendariaren agiriari erantzunez, Martin Altunari hogei mila pezeta ordaintzea erabaki zuten.
  • 1846-3-24. Politiko Nagusiak idatzitako gutun bat irakurri zen, herria eta Urrestillaren banaketa ahal zen azkarren egiteko aginduz, eta hari erantzutea erabaki zuten, ordura artean herriak egin zituen gestioen berri emanez, Urrestillan bizi ziren batzuen nahia benetan gaizki iruditu zela adieraziz, eta ez urrestildarrena.
  • 1840-3-24. Karlista gerratean herriak eginiko gastuei aurre egiteko, Diputazioari diru laguntza eman zezakeen galdetzea erabaki zuten.
  • 1719-3-24. Hil haren 27an, astelehenez, 18 urtetik 60 urte bitarteko gizaseme guztiak armak zituztela goizeko bederatzietarako enparantza nagusian izan zitezen deialdia egitea erabaki zuten, 50 errealeko isunaren azpian, eta haien artean eta ahal bazen ezkongabeen zerrendatik, 150 soldaduren zozketa egiteko. Orduan bertan aukeratu zituzten bi lehen konpainietarako ofizialak.
  • 1636-3-24. Herriko agintariek aho batez erabaki zuten gerra deialdi baterako prest egotea, behar zen dirua zentsuan lortuta.
  • 1593-3-24. Valladoliden (Espainia) herriak bi alkate izan behar zituela zioen sententzia baieztatu zuten.
  • 1593-3-24. Ur zikina eta beste edozer gauza leihoetatik kaleratzea debekatu zuten, 200 marairen isunpean.
  • 1582-3-24. Herrian bizi izandako Juan Borja berehala itzultzekoa zen Madrildik, eta herriari edozertan laguntzeko prest izango zela irudituta, ongietorria emanez hari idaztea erabaki zuten, Hungariako enperatrizaren etxezain bezala baitzetorren.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan