Eguna: 1-13

  • 2018-1-13. 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua aurkeztu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak Sanagustin kulturgunean, sokamuturraren 500. urteurrenaren bueltako egitarauaren barruan
  • 2015-1-13. Paulo VI.a eta Garate Anaia arteko igogailua "nahita" hondatu izana salatu zuen Udalak.
  • 2013-1-13. Unai Orbeak kadete mailako Espainiako Ziklokros Txapelketa irabazi zuen.
  • 2010-1-13. Ramon Etxezarreta Emakunderen Zuzendaritza Kontseilu berriko kide izendatu zuten.
  • 2007-1-13. Azpeitiko danborradaren 50. urteurreneko jaialdia egin zuten.
  • 2005-1-13. Alokairu soziala bultzatzeko bizigune hitzarmena sinatu zuen Udalak.
  • 1997-1-13. Andoni Aranagak Espainiako Ziklo-kros Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen.
  • 1989-1-13. Cidemco deituriko zentroa inauguratu zuten herrian.
  • 1972-1-13. Danborradetako gastuei aurre egiteko, 86.000 pezeta eman zituen Udalak.
  • 1958-1-13. Udalak erabaki zuen Oargi taldeari 2.500 pezetako laguntza ematea, errege magoen kabalgatak sortutako gastuei aurre egiteko.
  • 1957-1-13. Miguel Aldaz eta Pedro Albeniz 'Iruntxiberri' neurtu ziren lasterka zezen-plazan, 8.000 metro egiteko, baina Iruntxiberrik 90 metroko aldea zuela. Aldazek irabazi zuen 26' 57'' eginik. Bestea erretiratu egin zen -7.900 metro egiteko 27' 06'' behar izaten zituen-.
  • 1942-1-13. Nuarbe auzoan Angel Otaegi jaio zen. Burgosen (Espainia) fusilatu zuten 1975eko irailaren 27an, Gregorio Posadas guardia zibilaren hilketan zerikusia izan zuela bizkarreratuz.
  • 1941-1-13. Espainiako azken gerratean hildako erreketeen monumentua egiteko 2.500 pezetako laguntza ematea erabaki zuen Udalak.
  • 1913-1-13. Olazko ermitako koruan zen eskolako gela zerbait handitzeko baimena eskatzea erabaki zuten elizbarrutiko apezpikuari.
  • 1796-1-13. Herrira inguratzen ziren gizonezko armatuen aurka -gaua Urrestillan eta beste zenbait auzoetako baserrietan igarotzen zuten- Diputazioari, idatzi baten bidez neurriak har zitzan eskatzea erabaki zuten.
  • 1708-1-13. Espainiako erregeak herriari bertan saldutako pitxar ardoari zortzi maraiko zerga ezartzeko emandako baimena eman zuten ezagutzera.
  • 1638-1-13. Diputazioaren gutun baten berri eman zuten, erregearen Gerra Kontseiluko Diego Isasik eginiko eskaeraren berri emanez: probintziak 500 soldadu Irunen jartzeko, ikusita frantziar arerioa jendetza handia biltzen ari zela muga inguruan eta, itxuraz, berehala borrokan hasteko prest. Isasik emandako agindu baten berri ere aipatu zuten bertan: Tolosako alkate Antonio Ibarrari ehun soldaduko taldearekin abiatzeko, bi mila dukateko isunaren azpian. Gaiari buruz erabaki bat hartzeko, Bidanian batzar bereziaa ospatzeko deialdia egin zuen Probintziak.
  • 1638-1-13. Diego Isasik berak idatzitako beste gutun baten berri ere eman zuten gero, une horretan behintzat 500 soldaduko taldearen beharrik ez zegoela jakinaraziz.
  • 1590-1-13. Nikolas Saez Elolak sortutako kaperako patroi bezala, Udalak erabaki zuen Iruñeko bikarioak izendatutako Juan Usabaraza kaperauari bere postua hartzea debekatzea, era guztietako oztopoak jarriz.
  • 1551-1-13. La Plata (Bolivia) herrian Juan Ibañez Garagarza hil zen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan