Eguna: 3-19

  • 2018-3-19. Aitor Zulaika futbol entrenatzaile azpeitiarrak Reala B taldearen gidaritza hartu zuen.
  • 2016-3-19. 'Azpeitia 1936-1945' liburua aurkeztu zuten Sanagustinen, Gerra Zibilaren eta frankismoaren lehen urteetako Azpeitiko memoria jasota.
  • 2014-3-19. Grumal ere likidazio bidean jarri zuen Fagorrek.
  • 2007-3-19. Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Azpeitiko Udalaren euskara ordenantza bat baliogabetu egin duela jakin zen. "Euskara inposatu eta gaztelera baztertzen" duelako baliogabetu zuen. Udalak helegitea sartu zuen gero.
  • 2005-3-19. Ordura arte inoiz baino partaide gehiago izan zituen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak: 1.124. Simon Kiprot keniarrak irabazi zuen.
  • 2004-3-19. Esteban LarraƱaga Trikitilari Elkarteko lehendakari ohia omendu zuen EITBk, Azpeitiko kiroldegian.
  • 1998-3-19. Landakandaren omenezko Trikiti Jaialdia ospatu zuten.
  • 1994-3-19. IV. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finala izan zen.
  • 1993-3-19. III. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finalean izan zen herrian. Aitor Furundarena eta Iparragirre anaiak izan ziren irabazle.
  • 1991-3-19. San Jose festak ospatuz, loiolatarrek 'Arriya II.a' omendu zuten. Jaialdian Urreta, Agite, 'Arriya III.a, IV.a, eta V.a', Patxi Segurola eta Sokinek parte hartu zuten.
  • 1982-3-19. Azpeitiko I. Altzari Feria inauguratu zuten.
  • 1979-3-19. Frankismo osteko lehen Udala osatu zuten herrian, Luziano Lazkano alkate zela.
  • 1828-3-19. Eliza eta apaizaren etxea egiteko, beraien lana eta izerdia eskaini zioten herriari Aratz-Erreka auzoko biztanleek.
  • 1812-3-19. Cadizko (Espainia) Konstituzioa aldarrikatu zuten herrian.
  • 1748-3-19. Nikolas Altuna herriari 3.000 erreal aurreratzeko prest zenez, kale eta kantoi guztietan neurri berdin eta zabal antzeko kanalak jartzea erabaki zuten, gauza bera eginik Plaza Txikian, etxeen egitura jarraituz. Euria egiten zuenean ezinezkoa zen kalean egoki ibiltzea, eroriko asko izaten zelako.
  • 1703-3-19. Kanporatu behar zuten soldadu bakoitzari, eta irten bitartean, zilarrezko erreal bana ematea erabaki zuten.
  • 1684-3-19. Arkitektuek eginiko txostenak agertzen zuenez, parroki atariko estalpea erortzeko arriskuan agertzen zen Elola kaperaren aldean, eta berehala konponketa lanak egitea erabaki zuen herriak.
  • 1646-3-19. San Agustin komentuari buruzko auzian eginiko gastuen berri eman zuen alkateak, baita Valladolideko (Espainia) Chancilleria Errealean eginikoan ere.
  • 1575-3-19. Parrokian kaperautza bat sortuta testamendua egin ondoren hil zen, Sevillan (Espainia), Pedro Gerrenzuri.
  • 1534-3-19. Tenerifeko (Espainia) San Cristobal de la Lagunan Joxe Antxieta jaio zen, urrestildar Juan Lopez Antxieta eta Mencia Diaz Clavijoren semea.
  • 1532-3-19. Izurrite gogorra ezagutu zuen herriak azkenaldian, eta aurreko urteko irailaren 7tik 29ra bitartean gorpuak hilobiratzen ibilitakoei ordainketak egin zizkieten. Hamar gorpu hilobiratu zituen Martin Goidik, San Miguel egunera bitartean bost Joanes nafarrak, bost gorpu Juan Zabalak, hil zen arte. Beste hamairu bat hil ziren San Miguel egunetik abenduaren 11 bitartean.
  • 1532-3-19. Hiltzera kondenaturik zegoen Juan Zuhule, eta epaia betetzera herriratu zen borreroari ordainketa egin zioten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan