Hamarkada: 1540

  • 1548-7-31. Aita santuak Loiolako Inaziok sortutako Jardunaldi Izpiritualak onartu zituen.
  • 1547-3-30. Kristobal Minguez Odriari, borrero bat aurkitu nahian Bilbora, Markina-Xemeinera, Agurainera eta Gasteizera egindako bidaiak eta herriko kartzelan zen lapurrari janaria ematen egindako gastuak ordaindu zizkion herriak.
  • 1547-3-30. Pedro Zornoza lapurrari emandako zigorra -jo eta belarriak moztu- ordaindu zioten borreroari.
  • 1547-3-30. Udaletxe berria korrejidoreak aginduta bezala -Juan Martinez Enparanek zuen etxearen itxuran- egiteko beharko zen egurraren enkantea egin zuten.
  • 1547-3-29. Andres Etxanizi herriko sarreratik Harzubiko zubira bitartean eginiko galtzadagatik ordaindu zioten.
  • 1543-9-15. Soreasu errotako presa egitean eginiko gastuen berri eman zuten. Haragia, ardoa, sagardoa, tipulak, gazta, urdaia, sardinak, olioa, garia, fruta, hegaztia eta abar agertu ziren gastuetan.
  • 1541-4-19. Aho batez, Jesusen Lagundiko lehen jeneral izendatu zuten Loiolako Inazio.
  • 1541-4-6. Parrokiko patroi bezala Loiola jaunak bertarako organo jolea izendatzeko eskubidea zuela adierazi zuen, eta Hondarribiatik ekarri zuten Alontso Salinas. Honi ordainketa egin zioten, herriarekin bat eginik.
  • 1541-3-17. Baserri jabeen artean suteetan elkarri laguntzeko arautegiaren eskritura sinatu zuten agintariek.
  • 1540-9-27. Jesusen Lagundia sortzea onartu zuen Bulda eman zuten.
  • 1540-7-12. Soreasu errotaren presa egiten hasi ziren.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan