Eguna: 3-25

  • 2017-3-25. Azpeitian egin zuten Gipuzkoako Jubilatuen Topaketa.
  • 2017-3-25. Ekonomia Feminista Foroa egin zuten herrian, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta.
  • 2007-3-25. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Yaret Asmeronek irabazi zuen gizonezkoetan eta Pamela Chepchumbak emakumezkoetan. 1.100 lagunek irten zuten, ordura arteko marka.
  • 2003-3-25. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak hegoaldeko bidea hobetsi zuen Azpeitiko saihesbiderako.
  • 1996-3-25. Trikiti Pieza Berrien Lehiaketako finala ospatu zuten.
  • 1996-3-25. Manifestazio baten ondoren, Euskal Herria kalean bost autori su eman zieten ezezagun batzuk.
  • 1996-3-25. Arimar enpresan sutea izan zen.
  • 1994-3-25. Udalak Izarraitz Irakaskuntza Kooperatibari 1981ean emandako lurraldea berriro berak eskuratzea erabaki zuen.
  • 1799-3-25. Korrejidorearen gutunari erantzunez, herriak Kontseiluari orduan zituen zor handiei aurre egiteko bere lurraldeak saldu beharra zuela eta baimenaren zain zela gogoraztea erabaki zen.
  • 1719-3-25. Herriak Urbieta baserriari erositako lurraldeak harresi batez zeharkatzea erabaki zuten, bertan eraiki baitzuen teilari berria.
  • 1719-3-25. Eskritura bat egitea erabaki zuten teilari bat edo gehiagorekin, herriaren teilari berria alokatzeko.
  • 1719-3-25. Frantzisko Joseph Enparanek idatzitako gutuna irakurri zuten, bere enplegu berriari buruz albistea emanez; Hondarribia hiriko brigadier eta komandantea zen, Espainiako erregeak izendatuta. Herriak hura zoriontzea erabaki zuen.
  • 1719-3-25. Herriak, Jazinto Etxeberria eskultoreak amaituta zuen parrokiko organoaren kaxa ikusteko, maisu aztertzaileak izendatu zituen.
  • 1714-3-25. Garagarzako errotariari hiru ezkutu ordaindu zizkioten, Usurbilen Soreasu errotarako harririk egokienak aukeratu zituelako.
  • 1675-3-25. Enparantzan egiten ziren arkuei buruz tirabirak sortu ziren herria eta Santo Domingo komentuaren artean, eta agintariek gauzak baretzeko fraideekin harremanetan jartzea erabaki zuten.
  • 1561-3-25. Zozketa baten bidez, Baltasar Garagarza aukeratu zuten Elolako kaperau.
  • 1561-3-25. Santiago deunaren irudia parrokiko dorrearen gailurrean ipintzea enkantean jarri zuten enparantzan, eta lana Diego Aizpuruk bere gain hartu zuen. 28 dukat ordaindu zizkioten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan