Eguna: 6-29

  • 2015-6-29. Txillidaren Loiolako eskultura lurrera bota izana salatu zuen Udalak. Ekainaren 25eko gauean aurkitu zuten artelana botata.
  • 2015-6-29. Plazako kiosko berriaren lanak hasi zituzten.
  • 2011-6-29. Kilometroak 2011ko abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Pako Aristiren letrarekin, Ze Esatek! taldea musika eta ahotsa jarri zizkion, Olatz Pratekin, Juan Antxieta Abesbatzarekin eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleekin batera.
  • 2011-6-29. Kepa PeƱagarikano pilotariak bi urterako kontratua sinatu zuen Aspe enpresarekin, aurreko hamar urteetan Asegarcerekin jokatu ondoren.
  • 2010-6-29. Olatz Izagirre presoa Espainiaratu zuten.
  • 1978-6-29. Aho batez erabaki zuten aktan idaztea Udalaren nahigabea bi gazte indar publikoek jarritako kontrolean hiltzean. Ondoren, dimisioa adierazi zuten Manuel Mari Altuna, Lorentzo Soraluze, Rafael LarraƱaga, Inazio Uranga, Imanol Elias, Javier Arakistain eta Estanislao Iriarte zinegotziek.
  • 1869-6-29. Mesolalde eta Larralde txistulariek karlista martxak jo zituzten San Pedro egunean, udal liberalaren aurkako seinale bezala.
  • 1765-6-29. Hil honen 20ko uholdeak hautsitako bideak konpontzea erabaki zuten.
  • 1765-6-29. Herritar bereziek sagastiak sortzeko gogoa zeukaten, herriak lurra emanez gero, eta, beraz, batzordea izendatzea erabaki zuten gaia aztertu ahal izateko.
  • 1765-6-29. Ordenantzek agintzen zuten agintaritzara iristeko beharrezkoa zen ondasun batzuk izatea. Baina azkenaldian ez zioten kasu handirik egiten ordenantzari, eta gezurra ere esan zuten behin baino gehiagotan. Hortaz, liburu berezi batean zerrenda osatzea erabaki zuten. Liburuan agintaritza eskura zezaketenak eta ezin zutenak banatzen ziren, baita guztien ondasunen berri eman ere.
  • 1765-6-29. Udalbatzar Nagusira deitutako herritarrak bertan zer gai aztertuko zen jakin gabe joaten zirenez, eskribauari eskatu zioten bakoitzari gaien berri aurrez bidaltzea. Ondorioz iritzi bat agertzeko egokiago izango ziren batzarrean edo, gutxienez, informazioa jasota izango zuten.
  • 1754-6-29. Udalbatzar Nagusian errukietxeaz hitz egin zuten, eta ospitala egitea erabaki zen, beharrezko obrak egin ondoren. Herrian saltzen zen ardo, pattar eta mistela pitxar bakoitzari lau maraiko zerga ezartzeko baimena eskatzea erabaki zuten, eta jasotako dirua bertan ziren behartsuen janaria inguratzeko izango zen, beste memoria batzuetako urteko dirua bezala.
  • 1754-6-29. Enparan eta Harzubiko zubian Gallaiko harrobiko lauzarekin pasadizo bat egitea erabaki zuten, jende asko ibiltzen baitzen.
  • 1719-6-29. Diputazioak agindu zuen gerrarako euren armekin prest egon behar zutela herritar eta biztanleek, eta horrela adieraztea erabaki zuten.
  • 1703-6-29. Herritarrek zituzten armen zerrenda egina zela adierazi zuten. Abilezia zeukaten eta ongi prestatuak ziren 120 mosketari eta 150 alkabuzari zeuden herrian, eta Diputazioari horrela jakinaraztea erabaki zuten.
  • 1696-6-29. Herritar bereziengandik zentsuan 400 zilarrezko dukat hartzea erabaki zuten Austriako Marianaren hiletarako, eta probintziak ordaintzean itzuliko zitzaiela jakinarazi zieten.
  • 1685-6-29. Inazio Etxabe harginari, aurrez agindu zuen bezala, Landetako zubia hilabete barruan amaitu behar zuela gogoraztea erabaki zuten.
  • 1638-6-29. Enparan etxearen atarian, eskribaua eta agintariak bertan zirela, soldaduen zerrenda irakurri zuten. Ondoren, Pedro Egurzaren esanetara, 81 soldadu eta kaboarekin osatutako konpainiak herritik irten zuen.
  • 1594-6-29. Enparantza Nagusiaren parean konponketa egin beharreko egurrezko zubia zela adierazi zuten.
  • 1565-6-29. Alondegia egiteko Sebastian Makibarren etxea erosi zuten.
  • 1565-6-29. Aleak alondegian saltzea agindu zuten, 300 maraiko isunaren azpian. Herritarrek ere hala egin beharko zuten. Bestalde, alondegian pisatzeagatik anega bakoitzeko bi marai kobratzea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan