Eguna: 3-27

  • 2011-3-27. Hassan Mahboob Bahraingo keniarrak (29:37) eta Geofrey Kusuro ugandarrak (29:42) Mariano Harok 1977an Tolosako zezen-plazan 10 kilometrotan jarritako marka (29:52) ondu zuten zezen-plazan, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antolatzaileek prestatutako kirol jaialdiaren barruan.
  • 2010-3-27. 76 eguneko dosierra ezarri zieten Azpeitiko Corrugados enpresako 400 langileri.
  • 2010-3-27. Hamaikabat alderdiak egoitza zabaldu zuen, Eliz kalean.
  • 1994-3-27. Azkoitia-Azpeitia I. Maratoi Erdia korritu zuten. William Musyoki kenyarra (1.02.29) eta Maria Luisa Munoz espainiarra (1.13.52) izan ziren irabazleak.
  • 1991-3-27. Damaso Azkue inguruan eginiko eraikinaren behea (2.800 metro koadro) Muno S.A. kontratistari erostea erabaki zuen Udalak.
  • 1922-3-27. Loiolako hiribidean eta Ormaetxeko ermitatik hurbil etxebizitza bat egiteko baimena eman zioten Miguel Zubeldiari.
  • 1916-3-27. Udaltzaingoaren gela eta atxilotuentzako beste hiru gela egitea ordaindu zizkioten Frantzisko Altunari.
  • 1912-3-27. Herri ordenantzak onartu zituzten, 26 lehen artikuluetan.
  • 1895-3-27. Bertako pasabidea itxi gabe uzteko baldintzarekin, Nemesio Altamirari bere harategiaren aurrean -Mantekape arkuaren barruan- zabaltzen zen kortina bat jartzeko baimena eman zioten.
  • 1893-3-27. Unanueren alargunari Erdi kaleko 24. zenbakiko bere etxean Posta eta Telegrafo bulegoa egotean egindako galerak ordaindu zizkioten.
  • 1821-3-27. Diputazioak, dekretu bidez, Martin Ugartemendia perituak proposatu bezala, herria eta Urrestilla arteko mugarriak jartzea agindu zuen.
  • 1768-3-27. Santutegia zabaldu eta berriro obrak hasi bitartean Loiolako taberna zabaltzeko baimenik ez ematea erabaki zuten.
  • 1759-3-27. Eskuztako hariztia eskainitako 6.000 errealean saldu zuten.
  • 1656-3-27. Eskribauak adierazi zuen, alkatearen aginduz eta fraide eta herritarren aurrean inolako iskanbilarik gabe, nolatan jarri zuten Juan Apaeztegia eta bere ofizialek herriko armarria San Agustin komentuaren sarrerako ate gainean, urreztatu eta margotu ondoren.
  • 1638-3-27. Diputazioak Behobiara 500 soldadu bidaltzeko Juan Chaconek egindako eskaerari buruz idatzi zuen, eta Udalak hurrengo egunez, gaiari buruz hitz egiteko, herritar bereziei deituz bilera egitea erabaki zuen.
  • 1554-3-27. Urrestilla, Nuarbe, Aratz, OƱazmendi eta Elosiagako biztanleen eskaerari erantzunez, Julio III.a aita santuak Urrestillako eliza egiteko bulda eman zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan