Eguna: 4-12

  • 2019-4-12. Jendetzak egin zion harrera herrian 21. Korrikari.
  • 2018-4-12. Madrilgo Kontu Auzitegian epaitu zituzten Iñaki Errazkin azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta (Ingurumen diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohiak, hurrenez hurren), Zubietako erraustegiaren proiektua geldiarazteak eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi zuten GHK-ren garaiko arduradun politikoek, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra ordainduz.
  • 2002-4-12. Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak San Sebastian bezperan danborra jotzen atera nahi duten talde edota elkarte berriei zuzendutako deialdia zabaldu zuen.
  • 1992-4-12. Jexux Mari Oiarzabal 'Arantzeta' eta Agustin Arruti 'Landarbide' neurtzekoak ziren 100 kiloko harri errektangulararekin, hamar minutuko hiru saiotan. Baina lehenak apustua galdu egin zuen, neurketara azaldu ez zelako.
  • 1943-4-12. Gregorio Ansoalderi Foruen ibilbidean bere etxebizitzaren azpian denda zabaltzeko baimena eman zioten.
  • 1943-4-12. Pedro Aizpururi Bustinzuri errebaleko 8. zenbakia zuen etxearen behean abarketa tailerra jartzeko baimena eman zioten.
  • 1924-4-12. Tren geltokirako Urola ibaiaren gainean egindako zubiaren likidazioa onartu zuten.
  • 1849-4-12. Politiko nagusiak adierazi zuen Erraztiolatik Beasainera bitarteko errepidea egiteko beharrezkoa zela herriak urtean 7.000 erreal ordaintzeko erabakia hartzea. Udala osatzen zuten hainbat herritar berezienak hil honen 16an goizeko hamarretan biltzeko deia egitea erabaki zen.
  • 1849-4-12. Ondorengo urterako prestaturik zegoen errukietxearen aurrekontuaren berri eman zuten: sarrerak 3.169 erreal eta irteerak 46.411 erreal. 3.342 erreal falta arren, onartu egin zuten.
  • 1830-4-12. Alkateari parrokian apurturik zegoen kanpaia funditzeko baimena eman zioten, horrelako lanak egiten zituen batekin harremanetan jarririk.
  • 1830-4-12. Postulazioari buruz emandako aginduak bete nahirik, herriko udaltzainei bera zaintzeko baimena eman zieten, lehen aldiz harrapatzen zituzten kanpotarrei dirua eta janariak kenduz eta bigarren aldian, berriz, hori bera egin ondoren, alkatearen eskuetan jarriz.
  • 1819-4-12. Fiskal eklesiastikoak parrokiko apaizak izendatzeko oposaketa egitea eskatu zuela jakinik eta, nolabait, herriaren eskubideak eta herritarren bideak mozturik uzten zituela ikusirik, herriak auzitegi eklesiastikoko ordezkari bat izendatzea erabaki zuen behar ziren gestioak egiteko; hau da, eginiko eskaera ezerezean uzteko.
  • 1791-4-12. Herriko kaleetan argia jartzeko arautegia onartu zuten. Juan Bautista txistularia izendatu zuten farolen zaintzaile.
  • 1747-4-12. Utzitako haur bat Iruñeko Ospitale Nagusira eramateak sortu zituen gastuen berri eman zuten: 188'10 maraiko limosna, sei erreal bularra eman zion Joxepa Garate andrearentzat eta 16 erreal haurrari erositako arropak ordaintzeko.
  • 1709-4-12. Jazinto Alzaga apaizak eginiko eskaerari erantzunez, Loisoro baserrian suteak sortu zituen kalteak ikusteko batzordea izendatu zuten.
  • 1692-4-12. Juan Antonio de la Peña eskultoreak parrokiko erretaula nagusirako egin behar zituen irudien xehetasunak aurkeztu zituen, eta horien berri eman zuten.
  • 1646-4-12. Azken uholdeek Soreasu errotaren presan egin zituzten kalteak konpontzea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan