Hamarkada: 2000

  • 2009-12-24. Sanagustin ondoko haurren parke estalia zabaldu zuten.
  • 2009-12-18. Leire Aranbarrik Euskal Herriko Boulder Txapelketa irabazi zuen Arrasaten.
  • 2009-12-18. Unai Iparragirrek jaso zuen Azpeitiko Kirolari Onenaren Saria.
  • 2009-12-17. Kultur Mahaiak weba jarri zuen martxan: 'www.lapikue.net'.
  • 2009-12-12. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleari, Maialen Lujanbiori, Joxe Agirrek jarri zion txapela.
  • 2009-12-11. Hodei Mendinuetak Bigarren Mailako estreineko partida jokatu zuen, Real Unionekin.
  • 2009-12-5. Jesusen Alabei agurra egin zion hainbat herritarrek, 87 urte eta gero herria utzi behar zutelako.
  • 2009-12-4. Erdi Kaleko etxe batek su hartu, eta 88 urteko emakume bat hil zen bertan.
  • 2009-12-3. Euskararen egunean, Euskararen Ordenantza berria aho batez onartu zuen Azpeitiko Udalak.
  • 2009-11-27. Valentina Agirreren liburuxka biografikoa aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Olatz Prat kazetariak idatzi zuen liburua.
  • 2009-11-27. Azpeitiko Udalak Urrezko Bikain Ziurtagiria jaso zuen.
  • 2009-11-26. Inaxio Uria zenaren omenez Olazko Amaren monolitoa jarri zuten hura ETAk hil zuen tokian, Loiolan.
  • 2009-11-20. Imanol Eliasek Txalo Saria jaso zuen.
  • 2009-11-13. Azpeitiak eta Hazparnek harremanak sendotzeko konpromisoa hartu zuten, azpeitiarrek Hazparnera egindako bisitan.
  • 2009-11-4. Udalak eta Foru Aldundiak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu zuten.
  • 2009-10-31. Lehenengo Kros Mistoa egin zen Azpeitian, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta.
  • 2009-10-29. Triku Festie Azkoitiko Matadeixen egin zuten, Kultur azpiegitura faltagatik.
  • 2009-10-22. Loiola Irratiaren 2.200 grabazio dokumentu erosi zituen Foru Aldundiak.
  • 2009-10-19. 'Leonardoren hegoak' liburuari esker Fernando Morillo Euskadi Literatur Sarietako finalerako hautatu zuten.
  • 2009-10-7. Alcorkon futbol taldeak Lagun Onak Espainiako Kopatik kanporatu zuen, Garmendipen 1-2 irabazita. 33 urte eta gero Espainiako Kopan izan zen Lagun Onak.
  • 2009-8-22. Txetxu Iriartek erremontea utzi zuen.
  • 2009-7-18. Leo Etxeberriaren biografia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Miren Garate kazetariak idatzi zuen liburua.
  • 2009-7-18. Esteban Larrañaga Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko aurreneko lehendakaria hil zen, 62 urterekin.
  • 2009-5-16. Lagun Onak Espainiako Hirugarren Mailako futbol taldeak Bigarren B Mailara igotzeko fasea jokatzeko sailkatu zen, Portugaleten aurka 0-2 irabazi ostean.
  • 2009-5-14. Xabier Etxeberria 'Txapi' Espainiaratu zuten. Frantziako Muret Seysseko (Frantzia) kartzelatik Soto del Realeko (Espainia) kartzelara eraman zuten
  • 2009-4-1. Joxe Lizaso bertsolaria hil zen, 82 urterekin.
  • 2009-3-31. Xabier Etxeberria 'Txapi' presoa Espainiaratzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Mureteko (Frantzia) espetxetik Seyssesko (Frantzia) espetxera eraman zuten, espetxe prebentibora.
  • 2009-3-28. Julian Bereziartua medikuaren biografia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Ander Ugarte kazetariak idatzi zuen liburua.
  • 2009-3-3. Xabier Etxeberria 'Txapi' presoa gose greba egiten hasi zen Mureteko (Frantzia) kartzelan, Espainiako Estatura kanporatua izateko arriskua zuela salatzeko.
  • 2009-2-21. Aitor Arana Azpeitian bizi zen legazpiarra Irun Hiriko euskarazko eleberriaren saria irabazi zuen, ‘Oscar eta Sebastian’ lanarekin.
  • 2009-2-21. Aritz Odriozola Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria Ori mendian hil zen. Azpeitiarra erori eta buruan kolpea hartu zuen.
  • 2009-2-2. Garikoitz Etxeberria ‘Kafe’ Haikako kide ohiak kartzelatik irten zuen, sei urteko zigorra osorik beste ondoren.
  • 2009-1-31. Erlo Telebistak Argia Saria irabazi zuen. 'Gure saltsan' saioagatik eman zioten saria, "etorkinen kulturak eremu intimoenetik, sukaldetik erakusteagatik".
  • 2009-1-17. Julian Eizmendik (EAJ) Iñaki Errazkinen (ezker abertzalea) lekua hartu zuen alkate karguan, zentsura mozio bidez. Eizmendi 2003tik 2007ra arte ere izan zen Azpeitiko alkatea.
  • 2009-1-10. EAJk eta EAk Iñaki Errazkin alkatearen aurka sartu zuten zentsura mozioaren salatzeko manifestazioa egin zuten. Ehunka eta ehunka lagun elkartu ziren.
  • 2008-12-16. Pako Aristik Euskaltzaindiaren Antzerki saria irabazi zuen, 'Josu Dukatiren proposamena' lanarekin.
  • 2008-12-15. Epaitegi berritua inauguratu zuten Euskal Herria auzoan, eta gogoan izan zuten ETAk abenduaren 3an hil zuen Inazio Uria enpresaburua. Izan ere, epaitegiko lanak haren enpresak egin zituen: Altuna y Uriak.
  • 2008-12-5. Inazio Uria enpresaburuaren hilketaren aurkako manifestazio jendetsua egin zuten herrian, '‘ETA kanpora’' lelopean. ETAk bi egun lehenago hil zuen Altuna y Uria enpresako buruetakoa, tiroz, Loiolan.
  • 2008-12-3. Jabi Agirre presoa Frantziatik Espainiara eraman zuten. 2008ko azaroaren 8an bete zuen Frantziako Justiziak jarritako zigorra, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak euroagindua eskatu zuen azpeitiarrarentzat. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, etakidea izatea egotzita.
  • 2008-12-3. ETAk Inazio Uria Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa hil zuen Loiolan, tiroz.
  • 2008-11-25. Fernado Morillo idazle azpeitiarrak 'Zure animaren truke' liburua aurkeztu zuen, Txalaparta argitaletxearekin.
  • 2008-11-21. Fernando Morillo idazleak 'Egun beltzetan, jolas beltzak' liburua aurkeztu zuen. Erein argitaletxeak argitaratu zuen lana. Morilloren bosgarren liburua zen.
  • 2008-11-18. 'Azpeitia.net' Udalaren webgune berritua jarri zuten martxan. Diseinu zein eduki aldetik guztiz eraberritu zuten.
  • 2008-11-14. I. Azoka Eguna ospatu zuten, Euskal Antzerki Topaketen barruan. Azoka arloko programatzaileei elkarrekin egoteko, hitz egiteko eta gogoeta egiteko plaza izatea helburuarekin jaio zen.
  • 2008-10-25. Azpeitiko I. Surf Txapelketa ospatu zuten Zarautzen, 'Kanala' izenez ezagutzen den inguruan. 29 lagunek hartu zuten parte.
  • 2008-10-24. Azpeitiko Udalak irudi korporatibo berria eta 'Azpeitian zer?' udal aldizkari berritua aurkeztu zituen.
  • 2008-10-13. Uztarria Komunikazio Taldeak, Euskal Herriko beste eragile batzuekin batera, iragarki laburren ataria jarri zuen abian. Helbidea: 'www.iragarkilaburrak.com'. Azpeitiko atala ere jarri zuen martxan: 'uztarria.iragarkilaburrak.com'.
  • 2008-10-8. Gotzon Garate (Elgoibar, 1934) idazle, filologo, euskaltzale eta jesulaguna hil zen. Azpeitiarekin loturarik eduki zuen Garatek, euskara hemen berreskuratu zuelako, berak aitortu bezala.
  • 2008-9-16. Guillermo Garatxana mendizale azpeitiarra hil zen Mont Blancen (Frantzia).
  • 2008-9-11. Ekain kobazuloaren erreplika inauguratu zuten Zestoan: Ekainberri. Haitzuloa Andoni Albizuri 'Katxo' eta Rafael Rezabal azpeitiarrek aurkitu zuten, 1969an, Zestoan. Aurkikuntza historikoa izan zen, marrazki esanguratsuak daudelako Ekainen.
  • 2008-9-10. Iñaki Alkortak 12-18 hilabeteko eta erditu gabeko abelgorrien kategorian txapela irabazi zuen Ordiziako ferian.
  • 2008-9-7. Karidadeko mojek herria utzi zuten, 139 urteren ondoren.
  • 2008-8-1. Hainbat herritarren ekimenetik abiatuta, lehenengo aldiz Bakailao Txapelketa egin zuten, herriko plazan.
  • 2008-7-31. Lehenengo aldiz entzierro txikiak antolatu zituen Zezen Beltz elkarteak. Jende asko bildu zen. Ibilbidea: Soreasu zinema ataritik pilotalekura.
  • 2008-7-28. Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketan Azpeitia txapeldun izan zen. Finala Huarteren aurka jokatu eta 0-3 emaitzarekin lortu zuen txapela.
  • 2008-7-26. Pello Aizpuru erremontistak erretiroa hartu zuen, 25 urtez frontoietan ibili ondoren.
  • 2008-7-8. Ekaingo kobazuloa Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.
  • 2008-3-8. Uztarria Kultur Koordinakundeak, 1998ko martxotik euskara, kultura eta komunikazio arloetan lanean jardun ondoren, bukaera eman zion ibilbideari, "helburuak beteta". Harrezkero Uztarria Komunikazio Taldea izango zen.
  • 2008-3-1. Kepa Urbietak 'Oroitarri' liburua kaleratu zuen. Bertan, bertsolarien inguruko pasadizoak jasotzen dira.
  • 2008-1-2. EAJko Azpeitiko buru batzarreko presidente Alex Etxeberriaren autoari eraso egin zioten.
  • 2007-12-30. Mireia Epelde txirrindularia izendatu zuten 2007ko Azpeitiko Kirolaria.
  • 2007-12-27. Udalak aho batez onartu zuen Euskal Herriko kirol selekzioaren aldeko mozioa.
  • 2007-12-21. Uztarria Kultur Koordinakundeak eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak 'Urolaldeko bertso zaharrak' bilduma berrargitaratu zuten, CDan.
  • 2007-12-19. Gipuzkoako Kirol Elkarte Aipagarrienaren Saria jaso zuen Iraurgi Saskibaloi Taldeak, Donostian.
  • 2007-12-15. Urola Txirrindulari Eskolaren historiari buruz DVDa eta liburuxka atera zituzten. Eskolak 25 urte bete zituen 2007an.
  • 2007-12-12. Orkatz Kultur Elkartea ez bahitzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Epaileek zioten ezin dela frogatu 'herriko taberna'-k Batasuna legez kanpoko alderdiarenak direla.
  • 2007-11-28. Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria 'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoan ez zituztela epaituko jakin zen. Beste zortzi lagun, ordea, epaituko zituztela esan zuten.
  • 2007-11-21. 'Erlojuen mekanika' liburua aurkeztu zuen Jose Luis Otamendik, Donostian.
  • 2007-11-20. Juan Antxieta Musika Eskolaren 25. urteurreneko liburua aurkeztu zuten udaletxean.
  • 2007-11-9. Izarra Hotela egin zuten. Ondoan Loiola Hotela egina zegoen ordurako. 1928an eraikitakoa zen Izarra.
  • 2007-10-5. Lasao auzotik Aizarna eta Errezil aldera doan errepidean lur-jausia izan zen, Altuna y Uria enpresak duen hondakindegiak eraginda.
  • 2007-10-4. Mikel Zubimendi atxilotu zuen Seguran Espainiako Poliziak, 'Batasuna auzia'-gatik. Bergarakoa da sortzez Zubimendi, baina Azpeitian bizi da.
  • 2007-10-4. Udalak udalbatzarrean jakinarazi zuenez, Espainiko Auzitegi Gorenak legez kanpo jo zituen Auzaraza guneko etxeak eta hiritartzea. Urteak egin zituen gaiak auzitegietan.
  • 2007-9-21. Azpeitia eta Azkoitia elkartzen dituen bidegorria inauguratu zuten.
  • 2007-7-26. Iker Iparragirre atxilotu zuen Frantziako poliziak Rodezen (Frantziako hego ekialdean), ETAko kidea delakoan.
  • 2007-7-20. Ibai-Eder urtegiko bide berria inauguratu zuten. Urtegiari buelta osoa ematen dion bidea da.
  • 2007-7-1. Jose Mari Moraza eskulturgileak 'Errespetua' izeneko artelana zuzenean eraiki zuen Loiolako Basilikan.
  • 2007-6-16. Iñaki Errazkin EAE-ANVko zerrendaburua hautatu zuten alkate kargu-hartze ekitaldian. EAE-ANVk gehiengo osoa lortu zuen, EA eta EB-Aralar koalizioarekin gobernu akordiora iritsita. 1979tik EAJko alkatea egon zen herrian.
  • 2007-6-9. Gorka Karapetok mutilen elite mailako probako lehen postua lortu zuen Diman (Bizkaia) Rockmaster Eskalada Txapelketan.
  • 2007-5-27. Udal hauteskundeak izan ziren. EAJk irabazi zituen, 3.300 botorekin -zortzi zinegotzi-. Bigarren alderdia EAE-ANV izan zen, 2.409 botorekin -sei zinegotzi-. EAk 760 boto eskuratu zituen -bi-, EB-Aralar koalizioak 404 boto -bat-, PSE-EEk 343 -barere ez-, PPk 224 -batere ez-.
  • 2007-5-11. San Agustinpeko barrualdea kultur erabilerarako eraberritzeko lanak hasi zituzten.
  • 2007-5-6. Hizkuntz Eskubideen Eguna egin zuten Azpeitian, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta.
  • 2007-5-4. Turismoari bideratutako bulegoa zabaldu zuten Loiolan.
  • 2007-4-16. Udalak Frantziskanetako gunearen bi heren pasatxo eskuratu zituen, etxebizitzak eraikitzeko.
  • 2007-3-25. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Yaret Asmeronek irabazi zuen gizonezkoetan eta Pamela Chepchumbak emakumezkoetan. 1.100 lagunek irten zuten, ordura arteko marka.
  • 2007-3-23. Udalak Basazabal Jauregia erosi zuen, hotel bihurtzeko asmoz.
  • 2007-3-19. Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Azpeitiko Udalaren euskara ordenantza bat baliogabetu egin duela jakin zen. "Euskara inposatu eta gaztelera baztertzen" duelako baliogabetu zuen. Udalak helegitea sartu zuen gero.
  • 2007-3-18. Luis Alberdi 'Beltza' euskal dantza irakaslea omendu zuten Izarraitz pilotalekuan.
  • 2007-3-14. Altuna y Uria enpresak Madalena auzoko harrobian zituen kamioiei eraso egin zieten.
  • 2007-2-22. Udalak tasatutako etxebizitzentzat ordenantza onartu zuen.
  • 2007-2-12. Epaitegia berritzeko lehen harria jarri zuten Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek.
  • 2007-2-11. Azpeitiko Udal Musika Bandak eta herriko abesbatzek karnabaletarako kantuekin CDa atera eta udaletxean aurkeztu zuten.
  • 2007-2-4. Garikoitz Etxeberria 'Kafe' atxilotu zuen Bilbon Ertzaintzak, Haika-Segi auziagatik. Sei urteko kartzela jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak urtarrilaren 19an. Etxeberria auzi beragatik 2001etik 2005era egon zen preso, behin-behinean.
  • 2007-2-3. Francisco Garate jaio zela 150. urteurrena ospatu zuten Loiolako Basilikan, Donostiako gotzain izandako Jose Maria Setien zela.
  • 2007-1-29. Urola Ikastolaren eraikin berria zabaldu zuten, Perdillegin.
  • 2007-1-19. Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi "talde terroristak" direla erabaki zuen. Garikoitz Etxeberria azpeitiarrari eta beste 22 kideri seina urteko gartzela zigorra ezarri zien.
  • 2007-1-15. Antxieta Etxea ireki zuten, eraberritze lanak bukatu ondoren, adimen urritasuna duten eskualdeko pertsonentzako egoitza bezala.
  • 2007-1-13. Azpeitiko danborradaren 50. urteurreneko jaialdia egin zuten.
  • 2007-1-7. Gontzalo Pelaez musikaria hil zen, gaixotasun baten ondorioz, 59 urterekin. Egan eta Trabuko taldeetako kide ohia zen.
  • 2006-12-24. Lehen aldiz herriko ikastetxeek batera eman zioten ongi-etorria Olentzerori.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan