Eguna: 6-18

  • 2016-6-18. Urrestilla eta Azpeitia arteko bidegorria eskatzeko martxa jendetsua egin zuten.
  • 2015-6-18. Orkatz konfiskatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, 'herriko tabernen' kontrako epaia berretsita.
  • 2013-6-18. Corrugados Azpeitiako 76 langilek sinatu zuten kitatze-agiria.
  • 2005-6-18. Andoni Aranaga Kaiku taldeko txirrindulari urrestildarrak Asturiasko (Espainia) Itzuliko bigarren etapa irabazi zuen. Denboraldiko bere bigarrena izan zen.
  • 2005-6-18. Juanito Bikendi aktore azpeitiarra hil zen.
  • 1956-6-18. Julian Barrenetxea Odriozolak diru laguntza eskaera egin zuen, berak zuzentzen zuen Tiple Eskolaniak parte har zezan Edinburgoko (Eskozia) Nazioarteko Musika Jaialdian.
  • 1954-6-18. Luminor Zinema botatzeko baimena eman zioten Gregorio Ansoalderi. Haren aldetik Zelaitxo Zinema egiteko proiektua jaso zuten.
  • 1953-6-18. Gazta├▒adizabalko iturburuko urak erabiltzeko kontratua onartu zuen Udalak.
  • 1953-6-18. Peruko presidente Odria jenerala herriko seme kuttun gisa izendatzea erabaki zuten.
  • 1953-6-18. Infantadoko Dukearekin harremanetan jarri zela adierazi zuen alkateak. Dukeak Perdillegi baserria eta bere lurraldeak erosteko gogoa agertu zuen.
  • 1900-6-18. Alkateak adierazi zuen Azoka plaza estaliaren proiektua ontzat hartu zutela Donostian, eta ondoren Espainiako Gobernuko Lan Publikoen Ministeriora pasatu zutela.
  • 1813-6-18. Bergara eta Antzuolara bost mila zatiko eramatea erabaki zuten. Goizean izendatutako auzoetako arduradunetako batzuek ez zutela eskatuko erantzutean, herriak neurriak hartu behar izan zituen. Lili komandantearen baimenarekin, soldadu armatuak batzordekoen etxeetara bidaltzea erabaki zuten.
  • 1800-6-18. Korrejidoreak ontzat hartu zituen ordura arte herriak egindako lurralde salketak.
  • 1775-6-18. Manuel Bentura Alzolarazek enparantza nagusiko bere dorrea korrejidorearen etxebizitzarako eskaini zuen, eta urtean 60 dukat ordainduko zizkioten.
  • 1751-6-18. Diputazioaren gutunarekin batera, Donostian zegoen Espainiako Itsas Ministerioaren eskaeraren berri eman zuten. Herrian zeuden harginak Ferrol (Galizia) hirira pasatzeko eskaera egiten zuen, bertan lan egiteko. Erregeak ordainduko zien egindako lana. Deialdia parrokiaren bidez egitea erabaki zuten, libre ziren harginak alkatearekin harremanetan jar zitezen.
  • 1719-6-18. Soldaduen soldatak erabaki zituzten Azpeitia eta Azkoitiak. 150 soldadu azpeitiar zeuden Donostian Santa Klara irlan, hiru konpainietan.
  • 1703-6-18. San Pedro egunean 18 urtetik 60ra bitarteko herritar eta biztanleak enparantzan bidu beharreko deia San Juan egunean parrokietatik adieraztea erabaki zuten. Deialdi horrekin probintziko itsasertzean zegoen Ingalaterrako armadari aurka egiteko soldaduen zerrenda osatuko zuten.
  • 1695-6-18. Parrokiko korurako eskailerari ganga bat egitea erabaki zuten.
  • 1640-6-18. Zuhaitz landaketak herrian non egin zitezkeen erabaki ahal izateko, batzordea izendatu zuten.
  • 1599-6-18. Gasteiz, Logro├▒o (Espainia) eta beste zenbait hiritan izurriteak zeudela jakin zutenez, herriko sarreretan guardiak jartzea erabaki zuten. Sarrera bakoitzean bi guardia egoten ziren egunez, gauez ateak ixtea erabaki zen-eta. Ateak ixtean, parrokiko kanpai txikietako bat jotzen zuten itxieraren berri emateko.
  • 1568-6-18. Apezpikua herrira etortzekoa zenez berehala, herria eta lurraldea bat eginda hari ongi-etorria egiteko ohiko tokian biltzea erabaki zuten.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan