Eguna: 7-12

  • 2012-7-12. Katty Nevado Bidegi enpresako kudeatzaile izendatu zuten.
  • 2010-7-12. Jagoba Beobide futbol jokalaria Cordoba taldeak fitxatu zuen.
  • 1990-7-12. Loiola aurreko enparantza berri eta handia inauguratu zuten.
  • 1937-7-12. San Inazio festetan elizkizunak ez beste ekintza guztiak ezerezean uztea erabaki zen, Espainiako Gerra garaia baitzen. Elizkizunei behar bezalako ospea ematea erabaki zuten, Errepublikaren legeek kanporatutako jesuitak berriro Loiolan baitziren.
  • 1937-7-12. Alkateak jakinarazi zuen erretorea, epailea eta Angela Vega -Ortizen alarguna- lagun zituela, 250 pezetako laguntza banatu zuela Jainkoa eta Espainiaren alde, beraien bizia eman zuten herrian jaio eta parrokian bataiatutako sendikoen artean. Bestalde, artean banatzeko geratzen ziren Felix Ortiz eta San Pelayok bidali zituzten 5.000 pezeta eta 1.250 pezeta. Azpeitiarrak izanik, nahiz eta Urrestillan bataiatuta egon, bizia galdu zuten beste zenbait erreketeren sendiei laguntza bera ematea erabaki zuten.
  • 1922-7-12. Alkateak jakinarazi zuen bost urtean indar elektrikoa Urrestillara eramateko OƱatibia eta Semea enpresarekin egin zuela eskritura.
  • 1922-7-12. Dantza helduari buruz alkateak zinegotzien iritzia jaso nahi zuen, aurreko igandeetan Eskuztako zelaian gertatu ziren iskanbilak kontuan izanda. Udalak aho batez erabaki zuen ohiturari jarraitzea, eta baltseoa debekatzea.
  • 1801-7-12. Manuel Enparan hil zen. Manuel San Hermenegildo itsasontziko burua zen eta, Gibraltarko Itsasartean 'Rey Carlos' Espainiako itsasontzia gau ilunean etsaitzat hartu ondoren, borrokan ari zela hil zen.
  • 1761-7-12. Urrestillako parrokiaren atarian, utzitako neskatxa bat aurkitu zuten.
  • 1748-7-12. Udaletxeko aretoan bost arratsaldetan antzerki eta dantza emanaldiak eskaini zituzten komedianteei ordaindu egin zieten egindako lana.
  • 1747-7-12. Herrian ziren gazte ezkongabeen zerrenda egin zuten agintariek, eta hurrengo eguneko goizeko Herri Batzar nagusian zozketatuko zirenen zerrenda osatu zuten.
  • 1705-7-12. Amuko bide berria egiten jarraitzea erabaki zuten. Kexa batzuengatik lanak geldituta zeuden.
  • 1682-7-12. Jesusen Lagundiko Aita Pedro Geronimo de Cordoba eta Miguel Lazkibar agertu ziren udalbatzarrean. Lehenenak alkateari erreginak idatzitako gutuna eman zion. Bertan adierazten zen berea zen Loiolako Etxe Santua Jesusen Konpainiako erlijiosoei eman ziela, eta herriari eskatzen zion maitasunez har zitzan bere lurraldean eta laguntza eskaintzea behar zuten guztirako. Udalak erabaki zuen erreginari erantzutea, eskerrak emanez.
  • 1675-7-12. Inazio Odriozolarekin herriak tratua egin zuen datorren urteko martxoaren hasieratik hasita bederatzi urtean elur hornikuntza egiteko. Libra bakoitza lau errealean salduko zuen, abenduan, urtarrilean eta otsailean izan ezik, eta baimena eman zioten San Inazio festen inguruko hamabost eguneko ferian sei errealean saltzeko libra bakoitza.
  • 1598-7-12. Korrejidorea bere ohiko txanda betetzera garaiz herriratu ez zenez, herriak haserrea agertu zuen.
  • 1589-7-12. Mutiko eta neska gazteek gauez dantzatzea debekatu zuten.
  • 1562-7-12. Urrestillako biztanleekin herriak zituen eztabaiden inguruan abokatu baten iritzia eman zuten, baita bikario nagusiak idatzitakoa ere. Garbi adierazi zen herritarrak haserre zirela, urrestildarrak euren idatzietan "urrestildarrak"' zirela esaten hasi baitziren. Urrestildarrak jarraitzea erabaki zuten.
  • 1540-7-12. Soreasu errotaren presa egiten hasi ziren.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan