Eguna: 3-28

  • 2015-3-28. Emmanuel Bettek eta Monica Jepkoechek irabazi zuten XXII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia.
  • 2009-3-28. Julian Bereziartua medikuaren biografia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Ander Ugarte kazetariak idatzi zuen liburua.
  • 2001-3-28. Lehergailu batek eztanda egin zuen epaitegiko ate aurrean, 22:35ean.
  • 1957-3-28. Diru laguntza ematen zion Musika Banda partikularraren arautegiko 33. artikulua aldatu zuen Udalak, bere emanaldiak seinalatuz.
  • 1938-3-28. Apirilaren lehen egunetik, herriak urteetan zabalik izan zuen harategia ixtea erabaki zuen, prezioak ez zirelako errespetatzen.
  • 1935-3-28. Guardia Zibilaren kuartela egitea Inazio Urangak errematean hartu zuen.
  • 1853-3-28. Posta zerbitzua Pagotxetan eta Urretxutik egiteko Azpeitiko herriak baldintzak prestatu zituen. Azkoitiak ontzat hartu zituela adierazi zuten.
  • 1824-3-28. Desegindako Urrestillako Udalaren kontuak azaldu zituzten, 1822. urtekoak eta ondorengoaren lehen hiru hilabetekoak. 9.729 erreal airean gelditu ziren, justifikatu ezinik.
  • 1819-3-28. Fernando VII.a Espainiako erregeak emandako zedula baten berri eman zuten, herriek arerioen menpean izandako denboraldian eginiko lurralde salmentak inolako baliorik gabe uzten zituen, baldin eta herrien zorrak ordaintzeko beharrezkoak izan ez baziren. Udalbatzarretan jasotako aktetan adierazi beharko zen. Ezer gabean utzi zituen aurrez tasatu gabe egin ziren salmentak ere. Egindakoa ontzat hartuta, herriak ez zuen erabakirik hartzen, baina korrejidoreak eginiko beste agindu bati erantzun beharko zion hamabost egunen barruan, 1808tik aurrera herriak saldu zituen lurren zerrenda aurkeztu beharko zuen, prezioa izendatuz.
  • 1789-3-28. Loiolatik Genovako harrian eginiko Sortzez Garbiaren irudi bat ekartzea erabaki zuten, herriaren goiko sarrera nagusiaren gainean jartzeko, aurrez zegoenak nahiko itxura txarra baitzuen.
  • 1688-3-28. Loiolako obretako lehen harria jarri zuten.
  • 1638-3-28. Herriko bereziekin egindako udalbatzarrean, dagoeneko deituta zen Gipuzkoako Batzar Berezian eskatzen ziren soldaduei buruz hitz egitea erabaki zuten.
  • 1567-3-28. Urrestillako Antxieta etxearen lurraldean burdinola egiteko baimena eskatu zuen Martin IbaƱez Akemendik, Antxieta zubiaren inguruan erreal bidean ubide bat pasatzeko. Baiezkoa eman zion herriak.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan