Eguna: 5-9

  • 2003-5-9. 'Urrestillako Musika Altxorra' diskoa aurkeztu zuten Urrestillan. Diskoan Urrestillan elizkizunetan eta bestelako ospakizunetan kantatu ohi diren abestiak bildu zituen bertako abesbatzak.
  • 1971-5-9. Aretxa Ia. eta EndaƱeta neurtu ziren. Lehenak esku bakarrez 30 jasoaldi eman zizkion hamar arroako zilindroari hamar minutuko bi ekitalditan.
  • 1965-5-9. Joxe Luis Esnaola eta Juan Joxe Saralegi 87'5 kiloko harri zilindrikoarekin neurtu ziren. Lehenenak 132 aldiz altxatu zuen 15 minututan eta bigarrenak 121 bider.
  • 1954-5-9. Joxe Agirre, Segurola eta Arrizabalagaren aurka zeurtu zen, 36''ko sei enbor ebakitzeko. Lana bukatzeko 9'12'' behar izan zituen Agirrek; bikoteak, 10'19''.
  • 1938-5-9. Esklabetako Zuzendariak diru laguntza eskatu zuen, aurreko urtean Espainiako armada ikastetxean egon zelako, egokitze lanak egiten nahi zituelako, bertako 130 bat ikasle neskei erantzuteko. Urtean, 500 pezeta ematea erabaki zuten.
  • 1906-5-9. Urteko aurrekontuko 75.000 pezetatik, 12.011'33 pezeta irakaskuntzan gastatzen zirela adierazi zuen Udalak.
  • 1830-5-9. Zergak ordaindu gabe egiten ziren ardo salketak moztu nahirik, arautegi berria onartu zuten.
  • 1793-5-9. Konpainia osatzen zutenei egin beharreko ordainketa, honakoa izatea erabaki zuten Herri Batzarrean: 30 erreal kapitainari, 26 tenienteari, 20 alferizari, zortzi sarjentuari, lau sarjentu bigarrenari eta kabo lehenenari, hiru erreal kabo bigarrenari, eta erreal bat soldaduari egun bakoitzean.
  • 1753-5-9. Herriak eginiko eskaera erantzunez, herriko agintari aukeraketa abenduaren 27an egiteko baimena eman zuen Gaztelako (Espainia) Kontseilu Nagusiak.
  • 1739-5-9. Hilaren 2ko gauean izandako sutean bi etxe erabat erre eta 'jainkoaren mirariz' gehiago erre ez zirela kontuan harturik, suteei buruz hartutako erabaki guztiak indarrean jarri nahirik udalbatzar nagusia egitea erabaki zuten. Izpiritu Santuaren Bazko bigarrenean egingo zuten batzarra, goizeko bederatzietan.
  • 1734-5-9. Antonio Kortaren Sarobe-berri baserria erre zenez, ohiko derrama kobratzea erabaki zuten.
  • 1734-5-9. Urrestillatik Makibar baserrira bitarteko bidea egokitzea erabaki zuten.
  • 1707-5-9. Felipe V.a erregeak Valentzian (Herrialde Katalanak) lortu zuen garaipena ospatzea agintzen zuen Probintziaren gutunaren berri eman zuten. Igandean meza nagusi abestua eta prozesioa ez ezik, jaialdia antolatzea erabaki zuten.
  • 1653-5-9. Urrestillako zubia baino gorago zegoen bidea konpontzea erabaki zuten. Gaizki zegoen, eta gurdiak zubitik igarotzen ziren.
  • 1649-5-9. Parrokiko patroiari buruzko auzia jarraitzeko udalbatzar nagusian mozioa aurkeztu zuen alkateak. Guztien baiezkoa jaso zuen, eta horretarako urtean 600 dukat gordetzea onartu zen, erdia herriaren aldetik eta beste erdia boluntario eskaintzen zenarekin.
  • 1594-5-9. Herriko agintarien aginduak aintzakotzat hartu gabe, Urrestillako biztanleak Eizmendiko San Juan ermitara igo ziren prozesioan eta, agintariak ez ezik, zenbait herritar bertan agertu ziren. Urrestildar apaizak atxilotu egin zituzten. Bien bitartean, parrokiko erretore Korentzo Berrasoetak meza nagusian Eizmendira joan ziren alkatea, agintariek eta herritarren aurkako eskomikua dekretatu zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan