Eguna: 2-9

  • 2015-2-9. Xabier Izagirrek Euskadiko Sukaldaritza Eskolen VI. Eusko Label saria jaso zuen, Donostian.
  • 2005-2-9. Espainiako Polizia Iker Iparragirre atxilotzen saiatu zen, baina honek ihes egin zuen. ETArekin lotu zuten.
  • 2003-2-9. Euskadiko XXXIX. Kros Txapelketa korritu zuten Goenako zelaian.
  • 1988-2-9. Urola trenari buruz Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia atzera bota zuten Urolaldeko alkateek.
  • 1985-2-9. Osasun Zentroa inauguratu eta lehen zerbitzuak eskaintzen hasi ziren.
  • 1942-2-9. Matxinbenta auzoan jaio zen Alejandro Oiarzabal Zubiaurre. Frantziskotar ikasketak Arantzazun, Oliten eta abar egin ondoren, 'Jakin', 'Egan', 'Goiz-Argi' eta 'Zeruko Argia'-n idatzi zuen.
  • 1925-2-9. Alkateak, eskolara joaten ez ziren umeen gurasoei ezarritako isunen berri jakinarazi zuen, 148 pezetan jarriz isuna. Ondoren, diru hori eskola 'nazionaletako' umeen artean sariak banatzeko erabiliko zela erabaki zuten.
  • 1820-2-9. Azkoitian zegoen korrejidoreak idatzitako gutuna irakurri zuten. Bertan, Azpeitiko Udalak, bezperan egindako batzarrean, inauterietan zekorketak egiteko enparantza nagusia ixtea erabaki zuela bide zuzenetik jakin zuela zioen korrejidoreak. Herritarren dirua horrela gastatzea ezinezkoa zela adierazten zuen eta, azken batean, azpeitiarren ideia aurrera eramatea debekatzen zuen. Agintariei korrejidoreak Gipuzkoako herrietan horrelako debekuak jartzeko ahalmenik ez zuela iruditu zitzaien, eta gutunaren kopia Probintziari bidaltzea erabaki zuten, nola erantzun jakiteko.
  • 1779-2-9. San Agustin eta Santo Domingo komentuei, Inazio deunaren egun bezperan eta beste zenbait egunetan leihoetan argiak piztera derrigortuak zirela gogoraztea erabaki zuten, eta hori egiten ez zuten bitartean herriak ez zietela sukalderako egurrik emango eta ez zituztela herritarrak zituzten eskubideak izango.
  • 1750-2-9. Apezpikuak parrokiko erretaula nagusiaren alde batean Arimen aldarea egitea baimendu zuen.
  • 1718-2-9. Nahastu gabeko sagardoak saltzeko denbora jarri zuten: upelean zen edaria egiteko behar izan zituzten kuebano izeneko neurria hainbat eta beste lau egun gehiago.
  • 1676-2-9. Garizumako lehen iganderako deialdia egitea erabaki zuten. 18 urtetik 60 urte bitarteko herritar eta biztanle guztiak deitu zituzten, arratsaldez, enparantza nagusira armak zituztela, orduan denak bat eginda neurriak hartzeko armak erabiltzeko ariketak egiteko. Bide batez, lau barrika bolbora eta behar zen metxa erostea onartu zuten.
  • 1658-2-9. Urrestillako parrokiko etxezain Inazio Gazta├▒aondok bere izenean eta bertako biztanleen izenean Azpeitiko alkatearen jokaera salatu zuen, honek etxezaintzarako aukeraketa egin behar zeneko bileran egon nahi zuelako. Ozaeta Gallastegi eskribauaren aurrean egin zuen kexaren aurkezpena, esanez Azpeitiko alkateak horrelako aukeraketa egin behar zenean ez zuela zerikusirik, eta ondoren kopia bat alkateari ematea eskatu zuen.
  • 1629-2-9. Herrian ospatuko ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako elizkizunen akordioa egin zuten erretoreak eta herriak.
  • 1594-2-9. Santo Domingo komentuko fraideek pulpitutik agintariez gaizki hitz egin zuten zurrumurruak entzutean, neurriak hartzeko gertatutakoaren berri jakitea erabaki zuten. Eta Iru├▒eko apezpikuari herria monastegia eraikitzearen aurka dagoela adieraztea erabaki zuten.
  • 1559-2-9. Nikolas Saez Elolaren ondoretasunari buruz Frantziskanekin zuen auzia alde batera uztea erabaki zuen herriak.
  • 1559-2-9. Gauero erronda egitea eskatu zieten udaltzainei. Eskolan jarraitzen zuten gazteei eta ikasleei armak kendu zizkieten, baita kartzelaratu ere.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan