Eguna: 9-26

  • 2020-9-26. Juaristi ISB taldeak LEB mailako Euskal Kopa irabazi zuen kiroldegian Zornotzaren aurka jokatutako partidan.
  • 2020-9-26. Xabier Zalduak hirugarrenez irabazi zuen Azpeitiko zezen plazan jokatutako III. Euskal Pentatloi Txapelketa.
  • 2018-9-26. Javier Otaegi 'Beixama' pilotari ohia hil zen.
  • 2015-9-26. Euskal Herriko I. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala egin zuten Berdura plazan. Astigarragako Petritegi sagardotegiak irabazi zuen saria.
  • 2015-9-26. Ikastolen Elkarteak Azpeitian, Soreasu antzokian, egin zuen ikasturte berriaren irekiera ekitaldia, herrian lehen ikastola sortu zeneko 50. urteurrena gogoan hartuta.
  • 1991-9-26. Nuarbe Sokatira Taldea herrira iritsi zen, Suitzan Europako Txapelketan urrezko domina irabazita 560 kilotan eta zilarrezkoa 640 kilotan.
  • 1991-9-26. Derrama osokoan 144 etxe agertu ziren, eta haietako batean sutea izatean hemezortzi erreal ordaindu beharko zituzten, bederatzi erreal derrama erdikoa erretzean, eta lau erreal eta erdi derrama txikikoa izatean.
  • 1991-9-26. Derrama erdikoan 74 etxe agertu ziren. Bederatzi erreal ordainduko zituzten osokoa erretzean, lau eta erdi erdikoa erretzean, eta bi erreal eta laurden txikikoa izatean.
  • 1991-9-26. Derrama txikikoan 36 etxe agertu ziren azkenik. Lau erreal eta erdi ordainduko zituzten derrama osokoa erretzean, bi erreal eta laurden erdikoa erretzean, eta erreal eta laurden bere mailakoa erretzean.
  • 1974-9-26. Azkoitiko Udalak ontzat hartutako estatutuak irakurri zituzten. Azpeitiko herriarekin batera mankomunitate bat osatu nahi zuten, kiroldegia egiteko, baina artikulu batzuen aldaketa eskatzea erabaki zuten.
  • 1953-9-26. Xabier Azkargorta jaio zen. Futbol munduan da ezaguna, batez ere, entrenatzaile bezala.
  • 1906-9-26. San Jose fabrika erretzean lanean aritu zirenekin eginiko gastuak ordaintzea erabaki zuten.
  • 1892-9-26. Amutik Iturriagatxo baserrira bitarteko bidea egitea enkantean jartzea erabaki zuten.
  • 1883-9-26. Joan Joxe Elorzak jakinarazi zuen aurreko astelehenean batzarra alde batera uzteko arrazoia bakarra izan zela: Udalak Isabel II. Espainiako erreginari ongi-etorria eman behar izan ziola.
  • 1883-9-26. Herritarren aldetik interes handia zuen bigarren mailako heziketari buruz hitz egin zuten. Irakasle bat izendatzeko garaia heldu zen, aurrekoak lanpostua uztean. Joxe Domingo Gerrikagoitiak egin zuen proposamena irakurri zuten: ikasgai berak lau urtean emateko prest agertzen zela, gutxienez 1.750 pezeta kobratuta. Aurreko irakaslearekin eginiko agiriak ikusi ondoren, eta derrigorrezkoa ikusirik berehala norbait izendatzea, Gerrikagoitiari hauxe erantzutea erabaki zen: urtean 1.750 pezeta emango zizkiola herriak, eta ikasleei lehengoa kobratuko zietela; gainontzeko baldintzak bera herriratzean erabakitzekotan utzi zuten.
  • 1744-9-26. Herriko lurrak banatzen zituzten mugarriak ikusi ondoren, haien berri eman zuten.
  • 1704-9-26. Zazpi urte egin bitartean herriaren laguntzarekin Inesa Alberdik hazitako utzitako neskatxa ez zela lan bat aurkitzeko gauza izan ikusita, beste bi urtean ohiko laguntza ematea erabaki zuten.
  • 1695-9-26. Eskribauari agindu zioten herriak eginiko etxeen zerrenda erabakien liburuan idaztea eta Sute Elkartea sortzea elkarri laguntza eskaintzeko, urte hartako otsailaren 27an hartutako erabakiari jarraituz.
  • 1676-9-26. Maiatzaren 10ean Urrestillan aurkitutako utzitako haurra herriaren kontura Goiatzen hazi zela adierazi zuten, eta haren gurasoak nortzuk ziren jakiteko egindako gestioek emaitza eman zutela. Egun hartako arratsaldean umea gurasoei emateko prest zeukaten. Herriak eginiko gastuak gurasoei ordaintzeko eskatzea erabaki zuten.
  • 1529-9-26. Bustinzuriko gurutzearen ondoan hamahiru lagun bildu ziren, eta 108 baserritarren eta herriaren lurraldean bizi ziren beste zenbaiten izenean herriarekin zituzten auzietan parte hartzeko boterea hartu zuten.
  • 1516-9-26. Tuyko apezpiku Martin Zurbanok testamendua egin zuen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan