Eguna: 10-23

  • 2017-10-23. Fiskalak 13 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen Eneko Ibargurenentzat. Herrirako kidea zen Ibarguren, eta 2013ko irailaren 30ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, elkarte horren aurka egindako operazioaren barruan.
  • 2016-10-23. Mikel LarraƱaga hirugarren sailkatu zen Euskal Herriko Aizkora Txapelketaren Final Nagusian.
  • 2012-10-23. 2007ko Arau Osagarrien berrazterketa baliogabetu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
  • 1988-10-23. EAJk Gudari Eguna ospatu zuen herrian.
  • 1895-10-23. Herriari argi elektrikoa emateko proposamena egin zuen Anastasio Belokik, eta aurrez eginikoa ontzat ez hartzea Azpeitiko Udalaren aldetik.
  • 1835-10-23. Diputazioari urte hartako urriaren 30ean 18 urtetik 40ra bitarteko adina zeukaten gizasemeekin osatutako zerrenda bidaltzea erabaki zuten, Gipuzkoako tertzioetako araudiarekin zerikusia zutenak alde batera utzirik.
  • 1811-10-23. Probintziako Kontseiluari, hilaren 9an Eizmendi baserriaren inguruan utzitako haur bat aurkitu zutela esatea erabaki zuten, eta bataiatzean 'Inazio Mari Azpeitia' izena jarri ziotela. Beste ume bat, berriz, hilaren 20ko gauean aurkitu zuten, Barrenola baserriaren inguruan; 'Joxepa Inazia Azpeitia' izena jarri zioten.
  • 1799-10-23. Inazio Ibero maisuak eskatu zuen gerraren zergak ordaintzeko herriari aurreratuta zizkion 60.000 errealen ordez Larraar aldeko lurraldea emateko trukean -bere balioa 22.631 errealekoa zen-, eta gainontzekoa une hartan Udalak ordaintzeko. Proposamena ontzat hartzea erabaki zuten -gehiago eskainiz beste eroslerik agertzen ez bazen-, baina almodenak jarraitzen zuela.
  • 1746-10-23. Bozketa baten bidez, Inazio Ibero maisuak San Jose ermitatik Loiolako plazara bitartean eginiko bidearen kontua onartu zuten.
  • 1735-10-23. Beizamako herriak idatzi zuen, esanez kalte handiak egin zituztela otsoek bere lurretan, eta Iturriozko San Joan ermitan sinatu zutela eskritura Usurbil, Zizurkil, Asteasu, Hernialde, Alkiza, Albiztur, Errezil, Zestoa eta Aiako herriekin, eta lau ezkutu ematea bere lurretan otso bat hiltzen zuenari; Larraul, Bidania eta Goiatz herrikoei, berriz, bi ezkutu. Azpeitiak ere gauza bera egingo zuela erantzutea erabaki zuten.
  • 1735-10-23. Agintari aukeraketa egiteko herriak zituen ordenantzen berri eman zuten, erregeak 1636ko abenduaren 24an eta 1705eko irailaren 12an onartutakoak.
  • 1671-10-23. Landeta auzoko San Pedro ermitan konponketa lanak egitea erabaki zuten.
  • 1654-10-23. Joan Anzia erregidoreak Erdi kaleko etxeen aurreko espaloietan arriskua zela jakinarazi zuen -batez ere, Eliz kale aldera zirenetan-, eta etxeen arteko karkabak zikin zeudela, gaixotasunak sortzeko arriskua izanik. Etxebizitza bakoitzeko biztanleei hamabost egunen barruan garbitzeko agindu zieten eta, bestela, herriak berak egingo zuela esan zieten, gero haiei ordainaraziz.
  • 1636-10-23. Herriko soldadu konpainia sartu zen Frantzian, goizez, Gipuzkoako beste batzuekin batera.
  • 1507-10-23. San Inazioren aita hil zen.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan