Efemerideak

  • 2013-5-11. Benantxio Irureta (Aizarna, 1953) mendizalea hil zen Aneton, istripua izanda. Lagun talde batekin zebilen mendian eta amildegi batean erorita zendu zen azken 34 urtean Azpeitian bizi zen aizarnarra
  • 2013-5-7. Hondakinen bilketa edukiontzi bidez, baina kontrolatuta egitea onartu zuten Udaleko alderdi guztiek aho batez, udalbatzarrean.
  • 2013-5-6. Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten.
  • 2013-5-3. Hutsik gelditu zen Joxe Takolo beka.
  • 2013-4-27. Asier Cuevasek 100 kilometroko Europako txapelketa irabazi zuen, Belvesen (Frantzia).
  • 2013-4-24. Alfonso Gallardo Taldeak lau enpresari (Corrugados Azpeitia eta Lasao, tartean) eragiten zion Lana Erregulatzeko Txostena aurkeztu zuen, Madrilgo Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioan.
  • 2013-4-20. 'Errezildarren ateraldiak' liburua aurkeztu zuten Errezilgo udaletxean. Laxaro Azkunek, Imanol Lazkanok eta Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe-k egin eta Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu zuten liburua.
  • 2013-4-20. Corrugados Azpeitia ez ixteko manifestazioa egin zuten ehunka lagunek.
  • 2013-3-23. Xabier Lasak Maratoi Erdiko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen, XX. Azkoitia-Azpeitiaren lasterketa nagusian hamargarren egin ostean. Emakumeen Gipuzkoako Txapelketan bigarren postua eskuratu zuen Nerea Etxeberriak.
  • 2013-3-13. Azkue Literatur Saria jaso zuten Iñaki Arizmendi eta Nerea Urrestilla Urola Ikastolako ikasleek.
  • 2013-3-7. Udalak harrera egin zion Oihana Goenaga azpeitiar igerilariari, Infantil Mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuelako.
  • 2013-2-28. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari behin-behineko onarpena eman zion Udalak.
  • 2013-2-27. 'Garoa taldea. Aurrera Zuru' Realeko peña aurkeztu zuten.
  • 2013-2-23. Grebaren ostean, Corrugados Azpeitia enpresako fundizioa martxan jarri zuten.
  • 2013-2-13. Ignacio Artetxe medikua hil zen, 92 urterekin.
  • 2013-1-31. Azpeitiko Udalak lehiaketa publikoetan euskara irizpideak jarriko zituela iragarri zuen.
  • 2013-1-29. Unai Iparragirre 'Txipa' txirrindulariak Euskadi Fundazioa taldearekin kontratua sinatu zuen urtebeterako.
  • 2013-1-28. Corrugados Azpeitia martxan jarri zuten, baina Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzaren eta langileen arteko akordiorik gabe.
  • 2013-1-26. Imanol Elias historialaria zendu zen gaixotasun luze baten kontra borrokan ibili ostean, 77 urterekin. Historialaria izateaz gain, antzerki-egilea, antzerki zuzendaria, historialaria, Azpeitiko alkatea, idazlea, irakaslea... eremu askotan nabarmendu zen Elias. irakaslea... Besteak beste, Azpeitiko ohorezko kronista izendatu zuen Udalak 2010ean; 2011n, Kultur Mahaiak ohorezko bazkide. Uztarriak haren biografia argitaratu zuen, Mailo Oiarzabalek idatzia, 2002an.
  • 2013-1-25. Jesus Larrañagak udalean utzitako zinegotzi kargua Joxetxo Aizpuruk hartuko zuela iragarri zuen Azpeitiko EAJk. Alderdiaren udaleko bozeramaile, berriz, Aitor Gorrotxategi izendatu zuten.
  • 2013-1-24. Inaxio Bastida 'Etxeberritxo' panderojolea hil zen bihotzekoak jota, 70 urterekin.
  • 2013-1-22. Jesus Larrañaga EAJko zinegotzi eta bozeramaileak dimisioa eman zuen.
  • 2013-1-19. Otsailean 'Euskaldunon Egunakaria' itxi zutela hamar urte betetzen zirela-eta, eta euskal prentsari aitortza egin eta gertakari hura ekarri zuten gogora danborradan.
  • 2013-1-16. Luizi batek harrapatu zuen Urrestillako Zuola baserria. Bertako bizilagunak onik atera ziren, baina kalte material handiak eragin zituen.
  • 2013-1-13. Unai Orbeak kadete mailako Espainiako Ziklokros Txapelketa irabazi zuen.
  • 2013-1-12. Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakari izendatu zuten berriro.
  • 2013-1-10. Helduen danborradan 'Goizeko izarra' abestia jotzea onartu zuten danbor taldeek.
  • 2013-1-7. Azpeititik pasatzen diren GR 9 eta GR 21 ibilbideak deskatalogatu zituen Gipuzkoako Mendi Elkarteak.
  • 2013-1-4. Corrugados Azpeitiako langileek greba utzi zuten, sei hilabeteren ostean.
  • 2012-12-29. Joxe Labaka gidaria izendatu zuten 2013ko Azpeitiko Urteko Kirolaria.
  • 2012-12-23. Imanol Lazkanok azkeneko aldiz kantatu zuen jendaurrean, Sanagustin kulturgunean. Hilabete batzuk lehenago iragarri zuen plazak uzteko hartutako erabakia.
  • 2012-12-23. Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi zuen Aimar Irigoienek, seigarrenez.
  • 2012-12-21. Urteko Europako Argazkilarien Txapelketan, erretratuen sailean, Urrezko Kamera saria irabazi zuen Xanti Rodriguez argazkilariak.
  • 2012-12-15. Joxe Agirre bertsolaria hil zen, zorabio bat izanda, 83 urterekin.
  • 2012-12-13. Bost urteko kartzela zigorra ezarri zion Frantziako epaitegi berezi batek Josu Urbieta 'Pow'-ri, ETA erakunde armatuko logistika militarreko kide izatea leporatuta.
  • 2012-12-13. Auzarazarako Plan Berezia behin betiko onartu zuen Udalak.
  • 2012-12-12. Valentin Odriozolak Euskadiko XV. Txistorra Txapelketa irabazi zuen Ordizian.
  • 2012-12-12. Corrugadoseko lan erregulazio txostena baliorik gabe utzi zuen EAEko Justizia Auzitegiak.
  • 2012-12-10. Maria Jesus Garmendia hil zen. Urteetan Erregeen kabalgatan lanean ibili zen lanean, eta Udalaren omenaldia jaso zuen sansebastianetan. EAko zinegotzi ere izan zen Udalean, 1987tik 1995era.
  • 2012-12-8. 'Mujer de canela' liburua aurkeztu zuen Gaizka Zubizarretak Urrestillan.
  • 2012-12-7. Azcue y Cia enpresak hartzekodunen lehiaketa aurkeztu eta urtea bukatzean enpresa itxiko zuela iragarri zuen.
  • 2012-12-4. Udalak batzorde kopurua erdira jaistea erabaki zuen udalbatzarrean, aho batez. Hamabitik seira murritzea erabaki zuten.
  • 2012-12-3. Euskara indartzen jarraitzeko deia eginda agurtu zuten herrian lehen Euskaraldia.
  • 2012-11-24. Asier Cuevasek irabazi zuen Donostiako XXXV. Maratoia. Xabat Manzisidor bosgarrena izan zen sailkapen orokorrean.
  • 2012-11-19. 'Txiki' eta Otaegi indarkeria politikoaren biktimak direla aitortu zuen Eusko Legebiltzarrak.
  • 2012-11-17. Enrike Zurutuzaren biografia txikia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Ihintza Agirretxe azpeitiar kazetariak idatzi zuen.
  • 2012-11-10. Agus Perez 'Berria' egunkariko antzerki kritikoak jaso zuen III. Antzerkizale Saria, Azpeitiko 2012ko Antzerki Topaketen baitan.
  • 2012-11-9. Miel Anjel Elustondok 'Zozoen elean' liburua kaleratu zuen.
  • 2012-10-28. Joxe Labaka pilotuak eta Aitor Otaegi kopilotuak Euskadiko Rallysprineteko Txapelketa irabazi zuten.
  • 2012-10-25. Betharrameko eraikineko aretoa berritu zuten eta Udalak herritarrei eskura jarri zien erakusketak egin ahal izateko.
  • 2012-10-23. 2007ko Arau Osagarrien berrazterketa baliogabetu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
  • 2012-10-21. EH Bildu koalizioa izan zen Azpeitian bozkatuena Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, bozken %46,88arekin. EAJ izan zen bigarrena, bozken %43,36arekin.
  • 2012-10-20. Santos Iriarte 'Errekartetxo', Jesus Maria Oiartzabal 'Arantzeta', Jose Antonio Lopetegi 'Agerre II' eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileak omendu zituzten Donostian, 'Harria 100' ekitaldiaren baitan.
  • 2012-10-18. Mireia Epelde txirrindulariak taldez aldatu eta Michela Fanini italiar taldearekin urtebeterako kontratua sinatu zuen.
  • 2012-10-14. Jon Ibargurenek eta Idoia Besadak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuten bigarrenez, Seguran.
  • 2012-10-11. Pako Aristik 'Independentziaren paperak' saiakera liburua aurkeztu zuen.
  • 2012-10-6. Aimar Irigoienek Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa irabazi zuen, seigarrenez.
  • 2012-10-4. Azpeitiko ondarea unitate didaktikoetan proiektua aurkeztu zuten.
  • 2012-10-2. Auzarazako Plan Bereziari hasierako onarpena eman zion Udalak, "eraikita dauden etxeak babesteko".
  • 2012-9-20. Fernando Morillo idazleak 'Abbadiaren sekretua' eta 'Zonbia San Mamesen' liburuak aurkeztu zituen, Bilbon.
  • 2012-9-14. Grebaren harira hasitako itxialdia utzi zuten Corrugados Azpeitiako langileek.
  • 2012-9-11. Auzo alkateak izendatu eta aurkeztu zituzten.
  • 2012-8-20. Corrugados Azpeitiako langileek grebaren harira, itxialdia hasi zuten.
  • 2012-7-30. Jose Maria Vicente Loiolako Erretore Nagusi izendatu zuten.
  • 2012-7-20. Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu izendatu zuten.
  • 2012-7-19. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako protokoloa aurkeztu zuten herriko hainbat eragilek.
  • 2012-7-18. Oinatz Elkarte Animalista aurkeztu zuten jendaurrean.
  • 2012-7-15. Nuarbeko pilotaleku berritua inauguratu zuten.
  • 2012-7-14. Labaka, Otaegi eta Aizpuru III.-nak erremonte profesionalean debutatu zuten.
  • 2012-7-12. Katty Nevado Bidegi enpresako kudeatzaile izendatu zuten.
  • 2012-7-8. Jose Mari Orbegozo dantzaria omendu zuten Azpeitia Dantzan ekimenaren baitan.
  • 2012-6-30. Rikardo Arregi Kazetaritza Berria Saria jaso zuen Miren Garate Berriako azpeitiar kazetariak.
  • 2012-5-29. Euskal Herriko hainbat tokiko hedabidek, tartean Uztarria Komunikazio Taldeak, Tokikom SL enpresa sortu zuten.
  • 2012-5-27. Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak 16 urtez azpikoentzako Euskadiko Dantza Sueltoko Txapelketa irabazi zuten, bigarren urtez jarraian.
  • 2012-5-26. Azpeitiko Areto Futboleko emakumezkoen senior taldeak Gipuzkoako Liga irabazi zuen.
  • 2012-5-26. Ion Etxeberriak Erremonteko Udaberri Saria bereganatu zuen, Utergarekin bikotea osatuz, finalean Oñatz-San Miguel bikoteari 40-39 irabazita.
  • 2012-5-23. Urola Garaiko eta Urola Erdiko industrialdeen balizko bategitearen kontra azaldu ziren Azpeitiko eta Azkoitiko udalak.
  • 2012-5-15. Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin zuen Amaia Azkue hiltzea leporatutako gaztearen aurkako zigorra.
  • 2012-5-13. Walter Becerra eta Maud Combarieu nagusitu ziren VIII. Izarraizko Mendi Lasterketan.
  • 2012-5-12. Gipuzkoako Txolarte Eguna ospatu zuten Azpeitian.
  • 2012-5-6. Arkaitz Duranek irabazi zuen txirrindularientzako Urrakiko XLI. Igoera.
  • 2012-5-5. Joxe Labakak eta Eli Bergarak irabazi zuten Azpeitiko XIII. Rallysprint-a.
  • 2012-5-3. Mikel Aranburuk futbola uztea erabaki zuela jakinarazi zuen, Realaren talde nagusian 14 denboraldi osatu ondoren.
  • 2012-5-2. Legen Beltza musika taldeak jarduna etetea erabaki zuela jakinarazi zuen, hamahiru urte eta bost diskoren ondoren.
  • 2012-4-29. Nerea Etxeberriak irabazi zuen Azkoitiko XIII. Duatloia.
  • 2012-4-27. Joxe Takolo Beka jaso zuten Igor Mendizabalek, Jokin Larrañagak, Javier Garciak eta Alvaro Ortizek, 'Circo de las Inescalables(Norte-Yukon-Canada lurraldeak/2012ko uztaila eta abuztua' proiektuagatik.
  • 2012-4-27. Urola Kostako ekoizleen on line gida aurkeztu zuen Urkomek.
  • 2012-4-24. Urko Egañak bertsotan kontatzeko ipuinekin osatutako '11 kantatzeko' DVD-a aurkeztu zuen.
  • 2012-4-21. Bernardo Aizpitarte 'Kabra'-ren biografia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak.
  • 2012-4-20. Udalak hamar urterako akordioa sinatu zuen Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin, udalerriko uraren kudeaketarako.
  • 2012-4-18. Pertsona baten gorpua aurkitu zuten Lapatxeko zabortegian. Handik bi egunera jakinarazi zuten 31 urteko gizonezko batena zela.
  • 2012-4-18. Credeblug-ek industria arloko enpresa txiki eta ertainen urteko saria jaso zuen, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik.
  • 2012-4-13. Gorka Karapeto eskalatzaileak 9a mailako 'Begi puntuan' bidea egin zuen, Etxaurin (Nafarroa).
  • 2012-4-2. Donostiako Adingabekoen Epaitegiak erregimen itxian bete beharreko hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari, Amaia Azkueren hilketarengatik. 2011ko martxoaren 16an aurkitu zuren Azkueren gorpua, Ibai Ederko urtegian.
  • 2012-3-31. Eunice Kirwa keniarrak emakumezkoen marka ondu zuen XIX. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian.
  • 2012-3-23. Odei Barrosok jantzi zuen txapela VI. Erniarraitz Sariketako finalean, Gaztetxean.
  • 2012-3-22. Kupela taldeak 'Gailurra ikutuz' diskoa aurkeztu zuen.
  • 2012-3-11. Andoni Azpillagak zakur-leren Espainiako Txapelketa irabazi zuen.
  • 2012-3-4. Ionut Alin Zincak irabazi zuen Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala.
  • 2012-3-3. Jose Mari Orbegozo dantzari azpeitiarrak Europako txapela jantzi zuen Torremolinosen (Espainia) saltsa modalitatean, eta bigarren postuan sailkatu zen vals, tango eta pasodobleetan, Amaia Gonzalez lasartearrarekin batera.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan