Efemerideak

  • 2012-12-4. Udalak batzorde kopurua erdira jaistea erabaki zuen udalbatzarrean, aho batez. Hamabitik seira murritzea erabaki zuten.
  • 2012-12-3. Euskara indartzen jarraitzeko deia eginda agurtu zuten herrian lehen Euskaraldia.
  • 2012-11-24. Asier Cuevasek irabazi zuen Donostiako XXXV. Maratoia. Xabat Manzisidor bosgarrena izan zen sailkapen orokorrean.
  • 2012-11-19. 'Txiki' eta Otaegi indarkeria politikoaren biktimak direla aitortu zuen Eusko Legebiltzarrak.
  • 2012-11-17. Enrike Zurutuzaren biografia txikia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak. Ihintza Agirretxe azpeitiar kazetariak idatzi zuen.
  • 2012-11-10. Agus Perez 'Berria' egunkariko antzerki kritikoak jaso zuen III. Antzerkizale Saria, Azpeitiko 2012ko Antzerki Topaketen baitan.
  • 2012-11-9. Miel Anjel Elustondok 'Zozoen elean' liburua kaleratu zuen.
  • 2012-10-28. Joxe Labaka pilotuak eta Aitor Otaegi kopilotuak Euskadiko Rallysprineteko Txapelketa irabazi zuten.
  • 2012-10-25. Betharrameko eraikineko aretoa berritu zuten eta Udalak herritarrei eskura jarri zien erakusketak egin ahal izateko.
  • 2012-10-23. 2007ko Arau Osagarrien berrazterketa baliogabetu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
  • 2012-10-21. EH Bildu koalizioa izan zen Azpeitian bozkatuena Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, bozken %46,88arekin. EAJ izan zen bigarrena, bozken %43,36arekin.
  • 2012-10-20. Santos Iriarte 'Errekartetxo', Jesus Maria Oiartzabal 'Arantzeta', Jose Antonio Lopetegi 'Agerre II' eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileak omendu zituzten Donostian, 'Harria 100' ekitaldiaren baitan.
  • 2012-10-18. Mireia Epelde txirrindulariak taldez aldatu eta Michela Fanini italiar taldearekin urtebeterako kontratua sinatu zuen.
  • 2012-10-14. Jon Ibargurenek eta Idoia Besadak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuten bigarrenez, Seguran.
  • 2012-10-11. Pako Aristik 'Independentziaren paperak' saiakera liburua aurkeztu zuen.
  • 2012-10-6. Aimar Irigoienek Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa irabazi zuen, seigarrenez.
  • 2012-10-4. Azpeitiko ondarea unitate didaktikoetan proiektua aurkeztu zuten.
  • 2012-10-2. Auzarazako Plan Bereziari hasierako onarpena eman zion Udalak, "eraikita dauden etxeak babesteko".
  • 2012-9-20. Fernando Morillo idazleak 'Abbadiaren sekretua' eta 'Zonbia San Mamesen' liburuak aurkeztu zituen, Bilbon.
  • 2012-9-14. Grebaren harira hasitako itxialdia utzi zuten Corrugados Azpeitiako langileek.
  • 2012-9-11. Auzo alkateak izendatu eta aurkeztu zituzten.
  • 2012-8-20. Corrugados Azpeitiako langileek grebaren harira, itxialdia hasi zuten.
  • 2012-7-30. Jose Maria Vicente Loiolako Erretore Nagusi izendatu zuten.
  • 2012-7-20. Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu izendatu zuten.
  • 2012-7-19. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako protokoloa aurkeztu zuten herriko hainbat eragilek.
  • 2012-7-18. Oinatz Elkarte Animalista aurkeztu zuten jendaurrean.
  • 2012-7-15. Nuarbeko pilotaleku berritua inauguratu zuten.
  • 2012-7-14. Labaka, Otaegi eta Aizpuru III.-nak erremonte profesionalean debutatu zuten.
  • 2012-7-12. Katty Nevado Bidegi enpresako kudeatzaile izendatu zuten.
  • 2012-7-8. Jose Mari Orbegozo dantzaria omendu zuten Azpeitia Dantzan ekimenaren baitan.
  • 2012-6-30. Rikardo Arregi Kazetaritza Berria Saria jaso zuen Miren Garate Berriako azpeitiar kazetariak.
  • 2012-5-29. Euskal Herriko hainbat tokiko hedabidek, tartean Uztarria Komunikazio Taldeak, Tokikom SL enpresa sortu zuten.
  • 2012-5-27. Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak 16 urtez azpikoentzako Euskadiko Dantza Sueltoko Txapelketa irabazi zuten, bigarren urtez jarraian.
  • 2012-5-26. Azpeitiko Areto Futboleko emakumezkoen senior taldeak Gipuzkoako Liga irabazi zuen.
  • 2012-5-26. Ion Etxeberriak Erremonteko Udaberri Saria bereganatu zuen, Utergarekin bikotea osatuz, finalean Oñatz-San Miguel bikoteari 40-39 irabazita.
  • 2012-5-23. Urola Garaiko eta Urola Erdiko industrialdeen balizko bategitearen kontra azaldu ziren Azpeitiko eta Azkoitiko udalak.
  • 2012-5-15. Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin zuen Amaia Azkue hiltzea leporatutako gaztearen aurkako zigorra.
  • 2012-5-13. Walter Becerra eta Maud Combarieu nagusitu ziren VIII. Izarraizko Mendi Lasterketan.
  • 2012-5-12. Gipuzkoako Txolarte Eguna ospatu zuten Azpeitian.
  • 2012-5-6. Arkaitz Duranek irabazi zuen txirrindularientzako Urrakiko XLI. Igoera.
  • 2012-5-5. Joxe Labakak eta Eli Bergarak irabazi zuten Azpeitiko XIII. Rallysprint-a.
  • 2012-5-3. Mikel Aranburuk futbola uztea erabaki zuela jakinarazi zuen, Realaren talde nagusian 14 denboraldi osatu ondoren.
  • 2012-5-2. Legen Beltza musika taldeak jarduna etetea erabaki zuela jakinarazi zuen, hamahiru urte eta bost diskoren ondoren.
  • 2012-4-29. Nerea Etxeberriak irabazi zuen Azkoitiko XIII. Duatloia.
  • 2012-4-27. Joxe Takolo Beka jaso zuten Igor Mendizabalek, Jokin Larrañagak, Javier Garciak eta Alvaro Ortizek, 'Circo de las Inescalables(Norte-Yukon-Canada lurraldeak/2012ko uztaila eta abuztua' proiektuagatik.
  • 2012-4-27. Urola Kostako ekoizleen on line gida aurkeztu zuen Urkomek.
  • 2012-4-24. Urko Egañak bertsotan kontatzeko ipuinekin osatutako '11 kantatzeko' DVD-a aurkeztu zuen.
  • 2012-4-21. Bernardo Aizpitarte 'Kabra'-ren biografia aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak.
  • 2012-4-20. Udalak hamar urterako akordioa sinatu zuen Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin, udalerriko uraren kudeaketarako.
  • 2012-4-18. Pertsona baten gorpua aurkitu zuten Lapatxeko zabortegian. Handik bi egunera jakinarazi zuten 31 urteko gizonezko batena zela.
  • 2012-4-18. Credeblug-ek industria arloko enpresa txiki eta ertainen urteko saria jaso zuen, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik.
  • 2012-4-13. Gorka Karapeto eskalatzaileak 9a mailako 'Begi puntuan' bidea egin zuen, Etxaurin (Nafarroa).
  • 2012-4-2. Donostiako Adingabekoen Epaitegiak erregimen itxian bete beharreko hamar urteko zigorra ezarri zion Ander E. azpeitiarrari, Amaia Azkueren hilketarengatik. 2011ko martxoaren 16an aurkitu zuren Azkueren gorpua, Ibai Ederko urtegian.
  • 2012-3-31. Eunice Kirwa keniarrak emakumezkoen marka ondu zuen XIX. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian.
  • 2012-3-23. Odei Barrosok jantzi zuen txapela VI. Erniarraitz Sariketako finalean, Gaztetxean.
  • 2012-3-22. Kupela taldeak 'Gailurra ikutuz' diskoa aurkeztu zuen.
  • 2012-3-11. Andoni Azpillagak zakur-leren Espainiako Txapelketa irabazi zuen.
  • 2012-3-4. Ionut Alin Zincak irabazi zuen Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala.
  • 2012-3-3. Jose Mari Orbegozo dantzari azpeitiarrak Europako txapela jantzi zuen Torremolinosen (Espainia) saltsa modalitatean, eta bigarren postuan sailkatu zen vals, tango eta pasodobleetan, Amaia Gonzalez lasartearrarekin batera.
  • 2012-2-27. Iker Iparragirreri harrera egin zioten. Espainiako justiziak aske utzi zuen bezperan, ETAren logistika taldeko kide izateagatik Frantzian kondena bete ondoren.
  • 2012-2-22. Juan Miguel Arregi Kubako jesuiten buru izendatu zuten.
  • 2012-2-16. Gipuzkoako Fiskaltzak hamar urteko zigorra eskatu zuen Amaia Azkueren ustezko hiltzailearentzat.
  • 2012-1-28. Imanol Lazkanok plazak utziko dituela iragarri zuen.
  • 2012-1-27. Publizitate arloko Argia Saria eman zioten Klikmetroak.com kanpainari.
  • 2012-1-25. Pariseko Auzitegi Korrekzionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion Iker Iparragirreri, ETAren logistika taldeko kide izatea leporatuta.
  • 2012-1-20. Umeen danborradan Itziar Oiarzabal eta Maria Jesus Garmendia omendu zituzten, Erregeen kabalgatan egindako lanagatik.
  • 2012-1-19. Danbor talde berri batek hartu zuen parte helduen danborradan: Oñatzbideko gastadoreen taldeak.
  • 2012-1-19. Imanol Elias Odriozola idazle eta historialaria omendu zuen Azpeitiko Udalak helduen danborradan.
  • 2012-1-18. Sanagustin kulturguneko mediateka inauguratu zuten.
  • 2012-1-18. Iker Iparragirre azpeitiar presoa epaitu zuten Parisen eta sei urteko zigor eskaera egin zuten harentzat.
  • 2012-1-12. Jose Luis Frantzesenak danborradako piezak pianorako moldatu zituen.
  • 2012-1-12. Burdinbidearen Euskal Museoaren estatutu berriak onartu zituzten.
  • 2012-1-11. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak Azpeitiko Corrugados enpresak aurkeztutako Lana Erregulatzeko Espedientea onartu zuen, baina ez osorik. Hori dela-eta, 100 langile kaleratuko dituela iragarri zuen.
  • 2012-1-10. Xanti Rodriguez argazkilariak 'Fotografia y cine de animacion' liburua aurkeztu zuen.
  • 2011-10-6. Aurrerantzean igande eta jai egunetan herriko plazan ezingo zela autorik aparkatu iragarri zuen Udalak.
  • 2011-10-6. Xabier Etxeberria 'Txapi' preso azpeitiarra absolbitu egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAk Lakuntzako dantzalekuaren kontra egin zuen atentatuan ez zuela parte hartu ebatzita. Egunean bertan libre utzi zuten Etxeberria.
  • 2011-10-3. Patxi Arotzarena, Hazparneko alkateordea, hil zen, 43 urte zituela.
  • 2011-10-2. Gipuzkoako Ikastolen festa, Kilometroak, ospatu zen Azpeitian, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatuta. Jendetza elkartu zen herrian eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin zuten.
  • 2011-10-2. Mikel Larrañaga aizkolaria hirugarren mailako Euskadiko txapeldunorde postuan gelditu zen, Aizarnazabalen.
  • 2011-9-29. Agirreneko alokairu sozialeko etxebizitzen giltzak -hamazazpi- banatu zituzten udaletxean.
  • 2011-9-20. Esnea saltzeko makina jarri zuten Azoka plazaren kanpoaldean.
  • 2011-9-18. Lan Mobel ISBk saskibaloiko Euskal Kopa irabazi zuen herriko kiroldegian, Aurteneche Maquinaria Araba taldea 92-85 menpean hartuta.
  • 2011-9-17. Emakumeen Txokoa inauguratu zuten, Izarraitz pilotalekuko beheko solairuan.
  • 2011-9-16. CSN Brasilgo enpresak bertan behera utzi zuen Alfonso Gallardo Taldeari hainbat enpresa -tartean Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao- erosteko zuen akordioa.
  • 2011-9-15. Alderdi guztiek adostutako adierazpen instituzionala onartu zuen Udalak udalbatzarrean, Corrugados enpresaren egoerarekin "arduratuta" azaltzeko eta langileei "elkartasuna eta babes osoa" adierazteko.
  • 2011-9-13. Herritar bat hil zen Lasaon, traktorearekin istripua izanda. Hildakoa Ignazio Rezabal zen, 78 urtekoa, Zabalia-Berri (Munatxo) baserrikoa.
  • 2011-9-11. 33 urte eta gero, Pako Aristik Urrestillako parrokiko organo-jotzaile izateari utzi zion.
  • 2011-9-4. Angel Alberdi eta Atanasi Unanue, Arauntza baserrikoak, omendu zituzten Legazpiko Artzain Egunean.
  • 2011-8-31. Iñaki Etxarte loiolatar deportatua atxiki zuten Venezuelan, beste bi deportaturekin batera Kubatik itsasontzi batean zihoazela.
  • 2011-8-24. Lurraldebusek nekazal inguruetarako taxi zerbitzua martxan jarri zuen.
  • 2011-8-19. Azpeitiko Udalak, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen atxiloketa zela eta, prentsa oharra kaleratu zuen Azkueren sendiari elkartasuna adierazteko.
  • 2011-8-17. 17 urteko azpeitiar mutil batek Donostiako Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen bere burua, Amaia Azkue emakume oriotarra berak hil zuela aitortuta. Azkueren gorpua 2011ko martxoaren 16an aurkitu zuten Nuarbeko Ibai-Eder urtegian.
  • 2011-8-13. Gazte kristauen topaketen baitan, bigarren jardunaldiak izan ziren Loiolan. 5.000 gazte inguru elkartu ziren bertan.
  • 2011-8-12. Mikel Labaka futbolariak Reala utzi eta Espainiako Lehen Mailako beste talde batekin, Rayo Vallecanorekin, sinatu zuen bi urterako.
  • 2011-8-6. Loiolan Magis 2011 topaketak hasi ziren. Hainbat herrialdeetatik etorritako 3.000 gazte baino gehiago elkartu ziren bertan.
  • 2011-8-5. Iurgi Caminos aurkeztu zuen Iraurgi SBk, Lan Mobel taldeko entrenatzaile berria. Jon Txakartegiren lekukoa hartu zuen Caminosek.
  • 2011-7-30. Julian Barrenetxea Abesbatzakoek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek bota zuten 2011ko saninazioetako txupinazoa.
  • 2011-7-28. Ehun urtetik gorako bost herritar omendu zituzten udaletxean: Albina Arregi, Juan Aranburu, Mari Cruz Aizpuru, Josefa Olaizola eta Jesusa Aranguren.
  • 2011-7-27. Landu enpresa itxi izana salatu zuten langileek eta bazkideek. Maiatzaren 5ean itxi zituen ateak Juan XXIII auzuneko lantegiak
  • 2011-7-22. Sanagustin kulturgune osatua martxan jarri zuten, Kultur Mahaiak kudeatuta eta, besteak beste, ostalaritza zerbitzuarekin.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan