Efemerideak

  • 1991-4-7. Ezequiel Bitok Mariano Harok 10.000 metrotan zezen-plazan eginiko marka hobetzen saiatu zen, Juan Mari Garin laguntzaile zuela, baina 29.53.04 behar izan zituen. Jaialdi horretan, 'Arruizko Txikia' eta 'Iruntxiberri' omendu zituzten, eta Perurenak 263 kiloko harri zilindrikoa jaso zuen esku bakarrarekin.
  • 1991-4-6. Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak antolatutako III. Mintegi Historikoari amaiera eman zioten.
  • 1991-3-27. Damaso Azkue inguruan eginiko eraikinaren behea (2.800 metro koadro) Muno S.A. kontratistari erostea erabaki zuen Udalak.
  • 1991-3-26. Matxin II.a eta Aizpuru erremonte jokalari txapeldunak omendu zituzten.
  • 1991-3-22. Gipuzkoako Batzar Nagusiak, aho batez, Loiolako Inazio deunaren jaiotzako etxea Jesusen Lagundiaren eskuetan jarri zuten.
  • 1991-3-19. San Jose festak ospatuz, loiolatarrek 'Arriya II.a' omendu zuten. Jaialdian Urreta, Agite, 'Arriya III.a, IV.a, eta V.a', Patxi Segurola eta Sokinek parte hartu zuten.
  • 1991-3-17. Slalom proban Xabier Madinak munduko errekorra egin zuen buru elbarritasuna dutenen artean, 2.27rekin.
  • 1991-3-14. Espainiako II. Boccia Txapelketa hasi zen. 50 bat ezinduk parte hartu zuten.
  • 1991-2-24. Nuarbe Sokatira Taldeak 560 kiloko Munduko Txapelketako zilarrezko domina irabazi zuen Getxon, Faduran.
  • 1991-1-26. Euskal Herriko Koruen Batzar Nagusia ospatu zuten.
  • 1991-1-26. Euskadiko Junior Igeri Txapelketa jokatu zuten.
  • 1991-1-22. San Agustin elizan Loiola 91 batzordeak Jesusen Lagundiak Paraguaiko lurretan eginiko lanaren berri jasotzen zuen erakusketa zabaldu zuen.
  • 1991-1-20. San Sebastian egunean ez zen sokamuturra izan, 'zezenaren gaitza' izeneko gaixotasunagatik.
  • 1991-1-19. Izarraitz frontoian jokatu zuten Euskadiko Sokatira Txapelketa, goma gainean. Nuarbe taldeak irabazi zuen 680 kilotan txapela.
  • 1991-1-8. Enparantza Nagusiko parkimetroa jarri zuten martxan.
  • 1990-12-6. Azpeitiarrek parte hartu zuten 'Euskaldunon Egunkaria' euskarazko kazetaren sorreran -1990eko abenduaren 6an jaio zen-. Izan ere, Egunkaria Sortzen talde sustatzaileko 75 kideetakoak izan ziren Imanol Lazkano eta Xebaxtian Lizaso bertsolariak, eta Pako Aristi idazle eta kazetaria, eta Azpeitian Egunkaria Batzordea sortu zuten herritarrek -Euskal Herrian beste 184 batzorde egon ziren-. Txema Auzmendi ordiziar jesuita eta kazetaria -1985-1988 artean Iraurgi Ikastetxeko irakasle- eta Gotzon Garate elgoibartar jesuita, filologo eta idazlea -Azpeitian aritu zen euskara ikasten- ere Egunkaria Sortzeneko taldekide izan ziren.
  • 1990-8-1. San Agustin elizan San Inazioren ikonografiari buruzko erakusketa inauguratu zuten, Loiola'91 Batzordeak antolatutakoa.
  • 1990-7-30. Herbehereetan Hassen hirian ospatutako Elbarrituen Munduko Txapelketan slalom eta 100 metrotan bigarren izan zen Jabier Madina omendu zuen Azpeitiko Udalak.
  • 1990-7-18. Tren Museoaren proiektua aurkeztu zuten.
  • 1990-7-12. Loiola aurreko enparantza berri eta handia inauguratu zuten.
  • 1990-7-9. Julian Barrenetxea Abesbatza sortu zuten.
  • 1990-6-9. Sanjuandegin, Aitonena II jubilatuen egoitza inauguratu zuten.
  • 1990-6-2. Fausto Mugerza eta Xabier Mindegia neurtu ziren 20 enbor kana erdikoekin. Lehenenak 56.11 behar izan zituen lana amaitzeko eta bigarrenak 62.04.
  • 1990-5-4. Loiolako hiribidean prestaturik zegoen karpan, Loiola'91 Batzordeak antolatutako Marioneta Jaialdia hasi zen.
  • 1990-3-24. Joxe Mari Rekondo Donostiako toreatzaileari omenaldia eskaini zioten.
  • 1989-12-17. Xabier Euzkitzek hirugarren postua lortu zuen Bertsolari Txapelketa Nagusian, Donostian, Belodromoan.
  • 1989-12-13. Udal Liburutegiak egoitza berria estreinatu zuen: Enparan dorretxean.
  • 1989-11-26. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioa jokatu zuten Izarraitz pilotalekuan eta, batez ere, Xabier Euzkitze herritarrak, Andoni Egañak eta Jon Enbeitak eman zuten mailarik handiena.
  • 1989-10-8. Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Diputazioak eta Gipuzkoako Ardi Latxaren Elkarteak antolaturik, Artzain Eguna ospatu zuten herrian.
  • 1989-9-19. Italiatik itzuli zen Nuarbe Sokatira Taldea, 560 kilotan taldekako txapela lortu ondoren, baina Udalaren ongi-etorririk jaso gabe gelditu zen.
  • 1989-9-16. Juan Karlos Arruti 'Paterra' espetxeratu zuten, ETAko kide zelakoan.
  • 1989-5-14. Parrokiko organojolea izan zen Julian Barrenetxeari omenaldia eskaini zioten. II. Haur Abeslarien Eguna ospatu zuten.
  • 1989-4-11. Urola trena eraisteko dekretua jakinarazi zuten.
  • 1989-2-23. Azpeitiko Udalak omenaldia eskaini zien Joxe eta Xebaxtian Lizaso aita-seme, Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi, Xabier Euzkitze, Anjel Larrañaga eta Joxe Mari Altuna bertsolariei.
  • 1989-1-22. Iñaki Azpiazu apaizari omenaldia eskaini zioten. Apaiz ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Frantzian erbesteratuta jazarpenean zirenei laguntzen ahalegindu zen. 'Gernika' batailoiko kaperaua izan zen. Geroago Argentinara pasatu zen, Buenos Aires hirian Euskaltzaleak zuzenduz. Gizarte mailako bultzatzaile handia izanik, idazle bezala ere lan egokiak argitaratu zituen 'Anayak', 'Euzko-Deya', 'Gernika' eta 'Gure Herria' aldizkarietan; gogoan edukitzekoak dira 'Siete meses y siete dias en la España de Franco' eta 'El caso del clero vasco' lanak.
  • 1989-1-19. Jose Luis Frantzesenak sortutako 'Agurre' eta 'Alarde II.a' estreinatu zituzten danborradan.
  • 1989-1-13. Cidemco deituriko zentroa inauguratu zuten herrian.
  • 1988-12-21. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek Iraurgi Lantzen Elkartea aurkeztu zuten, udaletxean. Eurek sortu zuten.
  • 1988-10-24. Urolako Mankomunitateak Lanbide Heziketako hasierako tailerrak inauguratu zituen herrian.
  • 1988-10-23. EAJk Gudari Eguna ospatu zuen herrian.
  • 1988-10-11. Yalung Kang mendira eginiko espedizioak gailurra lortu zuen; Benantxio Irureta iritsi zen tontorrera. Espedizioko kide ziren, halaber: Pako Iriarte, Josu Arrieta, Josu Bereziartua, Joxe Urbieta 'Takolo', Frantzisko Xabier Maiz eta Pello Aranburu; koordinatzaile lanetan Joxe Mari Azpiazu aritu zen.
  • 1988-10-3. Lapatx zabortegia inauguratu zuten ofizialki.
  • 1988-9-30. Kike Zurutuza Herri Batasuneko zinegotziaren autoa erre zuten.
  • 1988-8-2. Zezen Txokoa inauguratu zuten zezen-plazan.
  • 1988-8-1. Instituzioen aurkako manifestazioak egin zituzten, eta haien eta herriko udaltzainen artean iskanbilak sortu ziren eguneko prozesio garaian.
  • 1988-7-24. Urola trena ordezkatu zuten autobusak zerbitzua eskaintzen hasi ziren.
  • 1988-7-2. 126 urteren ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusiak bildu ziren herrian.
  • 1988-6-28. 'Azpeitia Annapurna II' filma estreinatu zuten.
  • 1988-6-7. Esklaben elizan aurkeztu zen Juan Antxieta Musika Eskolako Antxieta Gazteak abesbatza.
  • 1988-5-20. Yalung Kang mendiko espedizioa aurkeztu zuten. Joxe Mari Azpiazu, Pako Iriarte, Josu Arrieta, Josu Bereziartua, Joxe Urbieta 'Takolo', Frantzisko Xabier Maiz, Benantxio Irureta eta Pello Aranburuk osatu zuten.
  • 1988-4-23. Urola trenaren aldeko Korrika ospatu zuten.
  • 1988-4-18. Espainiako Obra Publiko eta Hirigintza Ministerioak jakinarazi zuen Azpeitiko Hirigintza Plangintzaren Arau Osagarriak estatu mailako saria jasoko zuela.
  • 1988-3-29. Iñaki Azpiazu hil zen, Buenos Aires hiriko klinika batean.
  • 1988-2-25. Pako San Sebastian mendizaleari eskaini zioten omenaldia hasi zen.
  • 1988-2-25. Nuarbe Sokatira Taldeak urrezko domina irabazi zuen 640 kilotan Getxon, Faduran, Munduko Txapelketan.
  • 1988-2-22. Herriko ganadu hiltegia itxi zuten, goi mailako agintariek aginduta.
  • 1988-2-20. Urola trenaren aldeko martxa egin zuten Gasteizera, EAJ partaide izan gabe. Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ez zituen hartu Urola bailarako ordezkariak.
  • 1988-2-14. Urola trenaren aldeko manifestazioa egin zuten herrian.
  • 1988-2-9. Urola trenari buruz Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia atzera bota zuten Urolaldeko alkateek.
  • 1988-2-5. Urola trena desagertzeko, Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri eman zuen, Gasteizen, Enrike Antolin Garraio eta Obra Publikoetako kontseilariak.
  • 1988-1-19. Jose Luis Frantzesenak sortutako 'Mandioko Polka' doinua estreinatu zuten danborradan.
  • 1988-1-17. Urola trenaren aldeko manifestazioa egin zuten Zumarraga-Urretxun.
  • 1988-1-15. Eusko Jaurlaritzak Urola trenari buruz Ineco etxeak eginiko ikerketa aurkeztu zuen, Gasteizen.
  • 1988-1-7. Urolako trenak zeharkatzen zituen sei herrietako alkateek, Eusko Jaurlaritzaren isiltasuna salatu zuten sinatutako dokumentu baten bidez, eta urtarrilaren 17rako deituta zen Zumarraga-Urretxu manifestazioa ontzat hartu zuten.
  • 1987-12-20. Urola trenaren aldeko manifestazio handia izan zen Azpeitian. EAJk eta PSOEk ez zuten parte hartu protesta ekitaldian.
  • 1987-11-27. Alkateek idatzi bat sinatu zuten, Eusko Jaurlaritzari abenduaren 31 arteko epea emanez Urola trenari buruz emandako hitza betetzeko.
  • 1987-10-18. Herrian Topaketak-87 ekintzak ospatu zituzten. Hemeretzi abesbatza bildu ziren, eta Akilino Amezua azpeitiar organo-egilea gogoratu zuten.
  • 1987-9-15. Zumarragako, Urretxuko, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako alkateak Lakuan bildu ziren Eusko Jaurlaritzarekin, Urola trenari buruz hitz egiteko, trena kendu zuelako Jaurlaritzak.
  • 1987-9-4. Urola trenari buruz hitz egiteko, eta Azpeitiko Udalaren deialdia jasota, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako alkateak bildu ziren herrian.
  • 1987-8-2. ETB1ek herriko zezen-plazatik zekorketa eman zuen. Isaias eta Tulio Vazquezen ganaduarekin Rui Benito Vázquez, Fernández Meca eta Joxe Mari Plaza toreatzaileak neurtu ziren.
  • 1987-7-17. Ilunpe Elkarteak antolatuta Zesar Valverde I. Pilota Oroimenekoa jokatu zuten.
  • 1987-7-1. Umeen Museoa zabaldu zuten Egibar baserrian.
  • 1987-7-1. Miguel Larralde danborrariaren semea joan zen aitaren ofizioa betetzen, Txaribarko semearekin batera. Txilibitua jotzen, berriz, Meltxor Oiarzun.
  • 1987-6-5. Umeen Museoa inauguratu zuten, Egibar baserrian.
  • 1987-4-24. Azpeitiko Zine Klub Elkarteak 'Mateo Txistu' filma estreinatu zuen.
  • 1987-4-5. Hazparne-Azpeitia senidetasun eguna ospatu zuten. Lapurdiko herria da Hazparne.
  • 1987-3-8. Udal Igerilekuan XXVI. Euskadiko Igeri Txapelketak hasi zituzten.
  • 1987-3-1. Luz Ardiden (Frantzia) inguruan hil zen Pako San Sebastian mendizalea, teleaulki bat haustean.
  • 1987-1-7. 22:15ak aldera epaitegiko sarrerari su eman zioten.
  • 1986-12-30. Josu Bereziartua eta Pako Iriarte Aconcaguako (6.959 metro) gailurrera iritsi ziren.
  • 1986-11-14. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Garraio Saila eta Azpeitiko Udalaren artean Egibar baserrian egin nahi zen Umeen Museoari buruz hitzarmena sinatu zuten.
  • 1986-11-14. Gaueko hamaikak eta berehala bi lehergailuk eztanda egin zuten Landeta auzoan, Talbot eta Citroen auto etxeetan.
  • 1986-11-4. Izarraitz pilotalekuan omenaldia egin zioten Cesar Valverde zenari; pilotazale porrokatua izan zen.
  • 1986-11-4. Herriak adierazi zen benetan gaizki portatu zirela fraideak herriarekin, zalantzan jarririk biztanleen odol garbia eta kaparetasunean ukiturik. Martin Eleizalderekin eta Pedro Arriagarekin batera, Juan Lopez Ondarra, Domingo Arandia, Inazio Agirre eta Inigo Alzagari eskribauarekin San Agustin komentura joan eta albistearen berri emateko eskatu zieten, ondoren priorea eta fraideei galdetuz euren artean sortutakoak ziren edo ez abokatuaren hitzak.
  • 1986-11-4. Fraideekin eginiko bileran jasotako aktaren berri eman zuten, Juan Benantxio Dareto abokatuaren jokaera salatu zuten, eta prioreari eskatu zioten hari adierazteko herriak jarri zuen auziaren berri. Prioreak, ordea, esan zuen ez zela horrelakorik egiten ausartzen, aurrez bere probintzialarekin harremanetan jarri gabe. Prioreak zioen herriaren ordezkariek beharreko neurriak hartu gabe ez zirela geldituko adierazi ziotela.
  • 1986-10-31. Julian Barrenetxea herriko organista izandakoari eskainitako omenaldiari hasiera eman zioten.
  • 1986-10-6. Kaka Flash Irratiak antolaturiko hilabete kulturala hasi zen.
  • 1986-9-18. Aitonena jubilatuen egoitzako estatutuak onartu zituzten.
  • 1986-7-25. Frontoi Txikia inauguratu zuten.
  • 1986-7-14. Zerbitzua emateari utzi zion Urolako trenak.
  • 1986-7-13. Urola trenak bidaiarien zerbitzua moztu zuen.
  • 1986-6-11. Sute batek Elosiagako Muno baserria suntsitu zuen.
  • 1986-6-1. Aitonena jubilatuen egoitza inauguratu zuten.
  • 1986-5-4. Urola trenak Donostiara bitarteko bidaia egin zuen, inauguratu zeneko 60. urtemuga betetzean, Gipuzkoako Trenaren Lagunak Taldeak antolaturik.
  • 1986-4-30. Urola trenaren zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.
  • 1986-4-29. Urola trena "modernizatzea" erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.
  • 1986-4-27. Lapatx zabortegiaren aurkako manifestazioa egin zuten.
  • 1986-4-26. Urola trenaren aldeko manifestazioa egin zuten.
  • 1986-4-23. Gipuzkoako Diputazioak Eusko Jaurlaritzari Urola trenaren aldeko eskaera zuzendu zion.
  • 1986-4-20. Donato Aristi organujolea omendu zuten Urrestillan.

Imanol Eliasek 2003ko abenduan aurkeztu zuen Azpeitiko Efemerideak liburua. Geroztik, Uztarria Komunikazio Taldeak hartu du efemerideen datu-basea osatzeko ardura. Efemeride guztiak, hemen dituzue kontsultagai. Informazio gehiago

Bilaketa efemerideetan