Aisia

Igandean hasiko da inoizko Gazte Asterik luzeena

Uztarria.eus | 2018-04-16 : 19:17 | Aisia

Azoka kulturalak irekiko du Gaztetxeak antolatutako Gazte Astea. Astelehenetik aurrera, aldiz, "hausnartzeko eta ikasteko" hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira protagonistak. Besteak beste, honako gaiez arituko dira: "Kapitalaren turismoaz, langile autodefentsaz, kontsumo kulturalaz, Euskal Herriko langile mugimenduaren historiaz eta Venezuelako proiektu komunalaz".  Bingo musikatua, film laburren txapelketa eta karaokea gehitu dituzte aurtengo egitarauan.

 

Santa Engraziko eguna ospatzeko mendi irteera antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Uztarria.eus | 2018-04-16 : 18:16 | Aisia

Mendi irteeran izena emateko azken eguna osteguna, hilak 19, da. Igandean, meza, itxulapiko puskatzea, haurrentzat jolasak eta bazkaria egingo dituzte ibilaldira animatzen diren lagunek.

 

124 lagun, paraje politak eta giro ederra, Azpeitia-Bilboko laugarren etapan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-04-16 : 10:16 | Aisia

 

Joan den zapatuan, apirilaren 14an, egin zuten Lagun Onak MBk antolatutako Azpeitia-Bilbo 2018 egitasmoaren laugarren etapa, Elantxobetik Bermeora artekoa. Guztira, 124 lagunek egin zuten 23 kilometro inguruko ibilbidea, eguzki printzak ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Baigerak bi irteera antolatu ditu hil honetarako

Uztarria.eus | 2018-04-09 : 11:13 | Aisia

Apirilaren 19an Sarara eta Hondarribira joango dira, eta hilaren 21ean Endoira eta Lasturrera egingo dute irteera. Izena eman daiteke bietarako.

 

Lurrun trenak hiru joan-etorri egingo ditu asteburuan

Uztarria.eus | 2018-04-06 : 20:40 | Aisia

Zapatuan goizean eta arratsaldean bidaia bana egingo du lurrun trenak. Igandean, aldiz, goizez egingo du joan-etorria. 

 

Badu data aurtengo Gazte Asteak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-04-03 : 18:20 | Aisia

Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 1era arte luzatuko da aurtengo Gazte Astea; horrenbestez, inoiz baino egun gehiago izango ditu. Egun horietarako denetariko ekintzak antolatu ditu Gaztetxeak, eta berrikuntzen artean dago film laburren txapelketa. Baina hori ez da izango berrikuntza bakarra.

 

Bisitari ugari dabil egunotan Azpeitian

Uztarria.eus | 2018-03-31 : 17:49 | Aisia

 

Batzuk joan eta besteak etorri. Hori gertatzen da opor sasoian batean eta bestean, eta Aste Santuko jaiegunetan bisitari ugari etorri da Azpeitira. Burdinbidearen Euskal Museoak bisitari ugari erakarri du egunotan ...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Aste Santuan Azpeitia ezagutzeko hamaika aukera izango da

Uztarria.eus | 2018-03-27 : 16:31 | Aisia

Bada zer ikusi Azpeitian, eta Aste Santuan izango da horretarako aukera. Sasoi horretarako egitarau zabala prestatu du Azpeitiko Udaleko Turismo Sailak.

 

Kirola eta aisia uztartuta, egun ederra pasatu zuten mendizaleek zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-03-26 : 09:20 | Aisia

 

Hamazazpi lagunek egin zuten zapatuan Donostia eta Pasaia arteko mendi ibilaldia. Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako irteeran, kirola eta aisia uztartu zituzten parte-hartzaileek; izan ere, mendi bueltaz gain, sagardotegian geldialdia ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Zarauzko Garagardo Azokako egunetan

Uztarria.eus | 2018-03-24 : 15:14 | Aisia

Martxoaren 29an, 30ean eta 31n izango dira gaueko autobus zerbitzu bereziak inguruko herrietatik Zarautzera joan-etorria egiteko. 

 

Haurrentzako doako gozogintza tailerra emango dute asteartean Seinen

Uztarria.eus | 2018-03-23 : 10:03 | Aisia

Ordubeteko hainbat saio emango ditu Mª Pili Fama sukaldariak; lehenengo txanda 10:30ean hasiko da, eta azkena 17:30ean. Komeni da izena aurretik ematea saltokian bertan, plazak mugatuak direlako.

 

Lurrun trenek irteerak egingo dituzte Aste Santuan

Uztarria.eus | 2018-03-20 : 13:07 | Aisia

10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era bitartean zabalduko dute Burdinbidearen Euskal Museoa, eta 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte Lasaora joan-etorriak.

 

Pasaiara ibilaldia eta sagardotegira irteera antolatu ditu Lagun Onak MBk martxoaren 24rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2018-03-16 : 12:10 | Aisia

Goizean Donostiatik Pasaiara joango dira oinez, Uliatik igarota. Bazkaria, aldiz, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian egingo dute. Irteeran parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada. 

 

Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketako finala jokatuko dute bihar Joxean eta Antxon Munoaundik

Uztarria.eus | 2018-03-15 : 16:23 | Aisia

Bihar, ostirala, 19:30ean hasita, Zarauzko Kulixka jatetxean jokatuko dute finala Aizarnazabalgo Iñaki eta Ikerren kontra. Txapelak eta 6.000 euro izango dira jokoan. 54 bikotek parte hartu dute txapelketaren aurtengo edizioan, eta laugarren sailkatu dira Xarra eta Xabi azpeitiarrak.

 

Faltzesera irteera antolatu du Baigerak hilaren 22rako

Uztarria.eus | 2018-03-13 : 10:41 | Aisia

Irteetan parte hartuko duten lagunek El Montecillo etxaldea eta Hipica Zahori zalditegia bisitatuko dituzte. Martxoaren 19a baino lehen egin beharko dute izen-ematea, Baigeraren bulegoan. 

 

Dena prest dute Gaztetxean biharko Bertsio Gauerako

Uztarria.eus | 2018-03-09 : 16:16 | Aisia

Zortzi talde igoko dira oholtzara, "gutxienez", 22:30etik aurrera. Izan ere, azken unean animatzen direnek oraindik badute izena emateko aukera, Gaztetxeko e-postara idatzita.

 

Sagardotegira irteera antolatu du Baigerak, hilaren 15erako

Uztarria.eus | 2018-03-06 : 11:06 | Aisia

Sagardotegira joan aurretik Astigarragako Sagardoaren Museoa bisitatuko dute. Ondoren, bazkaltzera joango dira Petritegira eta arratsaldean kafea hartuko dute Diskopetrin. Izena emateko azken eguna martxoaren 12a izango da. 

 

Unidad Alavesak eta McOnakek kontzertuak eskainiko dituzte gaur Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea | 2018-03-02 : 14:16

Orkatz kultur elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako ekintzak aurrera doaz. Gaur, ostirala, bi talderen zuzenekoetaz gozatzeko aukera izango dute Orkatzera bertaratzen direnek. Izan ere, Unidad Alavesa eta McOnak taldeak ...

Hell Beer Boys, Baserriko Ollaxkue Labien eta Rotten XIII, zapatuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2018-02-27 : 18:32 | Aisia

Kontzertuak 22:30ean hasiko dira. Hiru zuzenekoak ikusteko sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

 

Olatx Lasa azpeitiarraren margolanak ikusgai, Aisialdi Gastrotokian

Uztarria.eus | 2018-02-26 : 18:49

Margolanen erakusketa aldatu dute plazako Aisialdi Gastrotokian. Olatx Lasa sortzaile azpeitiarraren lanak jarri dituzte zintzilik eta ikusgai tabernako hormetan, eta bertan egongo dira lau astez. Margolan koloretsuak dira Lasak egindakoak ...

Emaitzak: 926 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 44 45 46 47