"Zoragarri" ibili dira jubilatuak Extremaduran

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 25a, 14:30
Extremaduran izan diren jubilatuak. (Baigera)

Zazpi egun igaro dituzte Baigera jubilatuen elkarteak antolatutako bidaian parte hartu duten erretiratuek Extremaduran. Apirilaren 29tik maiatzaren 5era errepikatuko dute bidaia bera, eta izen ematea zabalik dago.

Dagoeneko heldu dira Azpeitira Extremaduran (Espainia) izan diren erretiratuak. Zazpi egun igaro dituzte han Baigera jubilatuen elkarteak antolatutako bidaian parte hartu dutenek, eta honako leku hauek bisitatu dituzte: Hervas, Caceres, Malpartuda, Merida, Almendralejo, Plasencia, Jerte, Guadalupe eta Trujillo. Antolatzaileen arabera, "zoragarri" igaro dituzte oporraldian izandako egunak.

Bidaia bera apirilean errepikatuko dute jubilatuek. Apirilaren 29tik maiatzaren 5era egingo dute bigarren irteera, eta hara joan nahi dutenentzako plazak gelditzen dira oraindik. Joan nahi dutenek Baigeraren bulegotik pasatu edota Halcon bidaia agentziara joan beharko dute izena ematera.