Gazte Astera begira, spota

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2024ko urt. 26a, 11:07

Xoxotera igoera, parodia, kontzertuak eta hitzaldiak izango direla aurreratu dute gaztetxeko kideek, Gazte Astea iragartzeko egindako spotean. 

Badu data 2024ko Gazte Asteak. Aurten, apirilaren 15etik 20ra izango da Azpeitiko Gaztetxeak urtero antolatzen duen aste berezia, eta data urruti egonagatik, gazte asanblada hasi da ekimena iragartzen, aurtengo edizioak berrikuntzak izango baititu. Horren berri emateko spota kaleratu dute gaztetxeko kideek. Bertan aurreratu dutenez, Xoxotera igoera, parodia, kontzertuak eta hitzaldiak izango dira apirilaren 15etik 20ra bitartean. 

Aurrerago joango dira xehetasunak ematen.