Uztarriako Komunitatea

Zer da Uztarriaren komunitatea?

Uztarria.eus erabiltzen duten herritar, talde eta eragile guztien taldea. Kidez eta erabiltzailez osatuta dago komunitatea. Webgunearen eskuineko aldean dago erregistratzeko aukera ematen duen botoia.

Zein dira kideak? Eta zein erabiltzaileak?

  • Erabiltzaileak: izena eman eta ezizen bat jartzen baduzu, albisteetan erantzuteko aukera izango duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatuko da. Uztarriak ez daki, ordea, nor zaren, eta horregatik, ez duzu izango erantzunez haratagoko bestelako edukirik gehitzeko aukerarik, ezta Komunitateko ekarpenei erantzuterik ere. Uztarriaren gainerako albisteetan egingo dituzun gainerako erantzunak anonimoak izango dira; beraz, animatu eta idatzi izen-abizenez sinatuta.
  • Kideak: izen-abizena zehazten duten erabiltzaileak dira kideak, baita anonimoak ez diren taldeak edo eragileak ere. Horiek, erantzunez gain, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera dute.

Zer egin behar da kide egiteko eta edukia gehitzeko?

Bi modu daude erabiltzaile bat 'benetakoa' dela ziurtatzeko.

  • Sare sozial bidez: sortu zure erabiltzaile profila, eta ondoren, lotu kontu hori zure sare sozial batekin (Facebook edo Twitter). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki bilakatuko zara kide, eta sare sozialetako izen-abizenak eta argazkia hartuko ditu automatikoki Uztarria.eus-ek.
  • Kide izaera eskatuta: bete zure izen-abizenak eta biografia atala, eta igo zure argazki bat profilera. Segidan, zure profilaren bidez, eskatu kide izaera Uztarria.eus-i. Kudeatzaile batek baieztatuko du benetako datuak eman dituzula, eta hala bada, onartu egingo du eskaera.

Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?

Ez, noski. Gogoratu honako arau hauek:

  • Uztarria.eus-en parte hartzeko erregistratu egin behar da. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Uztarriak ez ditu onartuko akusazioak eta irainak. Halakorik balego, kentzeko eskubidea dauka Uztarriak.
  • Testua euskaraz idatzi behar da.