Lege-oharra eta pribatutasuna

Lege ohar honek Uztarria.eus webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: Uztartzen Euskara Elkartea, Gipuzkoako Merkatal Erregistroan inskribatua.

Legedia:

Oro har, Uztarria Komunikazio Taldearen eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak Espainiako legediaren eta eskumenen pean daude.

Aldeak berariaz Espainiako epaitegien eta auzitegien eskumenaren menpe daude kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daitezkeen edozein gorabehera konpontzeko.

Edukia eta erabilera:

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inolaz ere, Uztarria Komunikazio Taldearekin merkatal harreman bat hastea. Erakundeak eskubidea du aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren edukiak nahiz zerbitzuak edo horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.

Jabetza intelektuala eta industriala:

Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak Uztarria Komunikazio Taldearenak dira, baina partekatu daitezke Creative Comons Aitortu-partekatu lizentziaren (CC-by-sa) bidez. Beraz, edukia erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu edo eraldatu daiteke, beti ere iturria aipatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horien pean partekatzen bada. Webgunean agertzen den edozein edukiaren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Loturak (link-ak):

Webgune honetan agertzen diren loturak (link-ak) informazio xedetarako soilik eskaintzen dira, eta ez dira horietara joateko, ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak.

Datuen konfideltzialtasuna eta babesa:

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, Uztarria Komunikazio Taldeak erabiltzaileari jakinarazi nahi dio Uztarria Komunikazio Taldeak sortutako eta berak erabiltzeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat badela; Uztarriaren ardurapekoa da, eta erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak bideratzea ditu xede. Baldintza orokor horiek onartzerakoan, Uztarria Komunikazio Taldeak zerbitzua emateko ezinbestekoak diren erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu.

Fitxategien erregistroa eta formularioak:

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzutara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak Uztartzen Euskara Elkarteak –IFK: G-20695912; Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia)– jabe duen fitxategi batean biltegiratuko dira, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna:

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra; Uztarria Komunikazio Taldea horri lotutako edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek bermatzen dituzte emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak, eta datu horietatik erator daitekeen erantzukizuna berena egiten dute kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. Uztarria Komunikazio Taldeak ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri dutenen egiazkotasuna, beraz ez du informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteren gaineko ardurarik bere gain hartzen. Uztarria Komunikazio Taldeak berarentzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi dezake. Uztarria Komunikazio Taldeak ez du Uztarria Komunikazio Taldetik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezkeen okerren, akatsen edo ez egiteak tarteko eragin daitezken kalteen edo galeren ardurarik hartzen bere gain.

Cookiak:

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu; zure erabiltzaile esperientzia –nabigazioa eta hobespenak– optimizatzeko eta analisi lanetarako dira horiek. Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu gure cookie politika.

Xedeak:

Uztarria Komunikazio Taldearen xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.

Adingabeak:

Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzendutakoak badira, Uztarria Komunikazio Taldeak gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 13 urtetik gorakoa bada, adingabearen eta gurasoen edo tutoreen baimena beharko da.

Hirugarrenei datuak ematea:

Uztarria Komunikazio Taldeak ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Salbuespen moduan, datu-emaileak onartu egiten du datuak hirugarren erakunde bati utzi ahal izango zaizkiola, Uztarria Komunikazio Taldeak erakunde horrekin elkarlanean egiten dituen proiektuetarako edota Uztarriak behar duen zerbitzu bat eskaintzeko ezinbestekoa bada soilik.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali daitezke Uztarria Komunikazio Taldearen honako helbide elektroniko honetara:  uztarria@uztarria.eus edo posta arruntez Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia, Gipuzkoa) helbidera, erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrailaren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANaren edo zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia Uztarria Komunikazio Taldeari bidalita. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatuta.

Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula Uztarria Komunikazio Taldeari eskaera egin badiozu eta hilabeteko epean erantzunik jaso ez baduzu. Kasu horretan, zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali dezakezu: Jorge Juan kalea 6, 28001 (Madril).

Segurtasun neurriak:

Uztarria Komunikazio Taldeak legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartuta ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, hala nola emandako datu pertsonalak gal ez daitezen, oker erabili ez daitezen, alda ez daitezen, baimenik gabe erabili ez daitezen edo lapurtu ez ditzaten. Uztarria Komunikazio Taldeak ez du sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, eteteetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezkeen kalteen eta galeren gaineko erantzukizunik. Telefono lineetako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentroetako gainkargek sistema elektroniko honetan, Internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoen gaineko ardurarik ere ez du, ezta hirugarrenek Uztarria Komunikazio Taldearen kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteen gainekorik ere. Edonola ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta baimena:

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola eta onarpena zein baimena ematen dituela Uztarria Komunikazio Taldeak Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.