Spot eta guzti, badator 'Hoi denk zirkue!'

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2023ko abe. 26a, 21:01

Ostiralean, abenduaren 29an, iritsiko da Hoi denk zirkue! ikuskizuna Azpeitiko Gaztetxera. 18:00etan hasiko da. Goizean magia tailerra egingo dute Gaztetxean bertan. Urtero bezala, spota egin dute ikuskizuna herriratzeko. 

Bueltan da Hoi denk zirkue! Ostiralean, hilaren 29an, izango da ikuskizun berezia Azpeitiko Gaztetxean. Aurten, Iagomagok gidatuko du saioa, eta oholtzara igoko dira Potx pailazoa, Julen magoa, Jone Muñecas akrobata eta Imanol malabarista. Zirku emanaldia 18:00etan hasiko da. 

Helduek 5 euro ordaindu beharko dute sarrera eta haurrek 2 euro. Gainera, urtero bezala, palomitak egongo dira bertaratzen diren guztientzat.

Goizean, tailerra

Giroan murgiltzeko, goizean magia ikuskizuna eskainiko du Iagomagok Gaztetxean bertan, 10:30etik aurrera. Edonor anima daiteke. 

Animatu, eta azaldu!