Jakinarazi dituzte Bertsio Gauaren eta antolaketa bilera orokorraren datak

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 23a, 11:58
Bertsio Gau bateko artxibo irudia. (Azpeitiko Gaztetxea)

Gaztetxeko Bertsio Gaua martxoaren 23an izango da. Batzar orokorra, berriz, martxoaren 7an egingo dute, 19:00etan hasita, Gaztetxean bertan. 

Azpeitiko Gaztetxeak jakinarazi du noiz izango den aurtengo Bertsio Gaua; martxoaren 23an egingo dute, larunbatez. Dena den, eguna bera antolatzeko hainbat bilera egiten dituzte aurrena, eta batzar orokorraren data ere zehaztu dute. Hain zuzen, martxoaren 7an, osteguna, egingo dute bilkura irekia. Egun horretan, 19:00etan elkartuko dira Gaztetxean. 

Beraz, Bertsio Gauan parte hartu nahi dutenek martxoaren 7ko bilerara azaldu beharko dute. Egun horretan hitz egingo dituzte eguneko xehetasunak, txandak eta material kontuak.