'Bertako barazkiekin jolasean' saioan, landare estanpazioa eta sukaldaritza uztartu dituzte Ekoetxean

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 26a, 09:00

Bertako eta garaiko produktuak ezagutu dituzte saioan parte hartu duten herritarrek, eta horrez gain, barazkiekin egindako pateak dastatu eta landare estanpazioa ere egin dute.

Bertako barazkiekin jolasean izenburupean, sukaldaritza esperientziaz gozatzeko aukera izan zuten atzo goizean Ekoetxera bertaratu ziren herritarrek. Besteak beste, bertako eta garaiko produktuak ezagutu zituzten, eta barazkiekin egindako pateak ere dastatuko zituzten. Horieaz gain, estanpazio botanikoa ere egin zuten. Familiei zuzendutakoa izango zen ikastaroa, eta zazpi urtetik gorako haurrek eta haien gurasoek parte hartu zuten ordu eta erdi iraun zuen saioan.

(Argazkiak: Ekoetxea)