Aizarnazabaldik Zestoara mendi ibilaldia antolatu du Baigerak otsailaren 24rako

Nerea Uranga 2024ko ots. 7a, 12:14
Aizarnazabaldik Zestoara egingo dute irteera. (Baigera)

San Martin egoitzaren aurretik irtengo dute 09:00etan, eta hamaiketakoa egingo dute Zestoako Gurutze jubilatuen tabernan.

Baigera jubilatuen eta pentsionisten elkarteak Aizarnazabaldik Zestoara mendi ibilaldia antolatu du otsailaren 24rako. 09:00etan irtengo dute San Martin egoitzaren aurretik, eta behin ibilaldia egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute Zestoako Gurutze jubilatuen tabernan.

Irteeran parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte.