Aisia

Sukaldaritza ikastaroa egin dute EHUko hainbat ikaslek

Uztarria.eus | 2019-11-27 : 09:33

Sukaldaritza ikastaroa egin zuten atzo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hainbat ikaslek Elikagunean. Xabi Izagirre sukaldariak eta Aitziber Aizpuru dietistak gidatu zuten Elika fundazioak Kimera Companyrekin elkarlanean antolatutako saioa. Errezeta batzuk...

Karta jokoetako sariak banatu ditu Baigerak

Uztarria.eus | 2019-11-21 : 11:28 | Aisia

 

Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatzen jarraitzen dute Baigerakoek, eta urtero ohi dutenez, aurten ere jokatu eta banatu dituzte karta-joko txapelketetako sariak. Musean, Justo Letamendia eta Manuel Diaz izan dira txapeldunak...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Alerta Gorria, 2zio, El Sonido De La Metralla eta Dj Martin Selektah, zapatuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-11-21 : 08:26 | Aisia

20:00etan irekiko dituzte Gaztetxeko ateak, eta orduan jarriko dituzte salgai kontzertuetarako sarrerak, bost eurotan. Ogitartekoak egongo dira salgai, eta zuzenekoak 22:00etan hasiko dira. Jaialdiarekin lortutako dirua Erraki gune autogestionatuen babes sarearen Erresistentzia Kutxa Nazionalera bideratuko dute.

 

Bingo berezia Baigera IIn, Jubilatuen eta Pentsiodunen Astearen barruan

Uztarria.eus | 2019-11-20 : 17:32 | Aisia

 

Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea hasi zuten Baigerakoek astelehenean, eta prestatu duten egitarauaren barruan, gaur bingoan aritu dira Sanjuandegiko Baigera IIn. 30 lagun inguru aritu dira bingoan, eta hori bukatu ondoren...

»» Ikusi argazki guztiak (5) »» Erantzunak: 1 (Erdoizta)

'Itsasotik itsasora' ipuin kontaketa izango da ostiralean Azoka Plazan

Uztarria.eus | 2019-11-20 : 17:06 | Aisia

Ostiraletako azokako kideek antolatu dute emanaldia, haurrei, gaztetxoei nahiz "itsasoa maite dutenei" zuzenduta. Emanaldia 19:00etan hasiko da. 

 

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, muralak egin dituzte ludoteketan

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa | 2019-11-20 : 11:19

Gaur, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat haurrek muralak margotu zituzten atzo arratsaldean Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan. Mural horiek Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazako...

EAko alderdikideek gaztaina jana egingo dute abenduaren 1ean

Uztarria.eus | 2019-11-19 : 09:15 | Aisia

Interesatuek azaroaren 25a baino lehen eman behar dute izena, telefono honetara deituta: 636 711 153.

 

'Go!azen Basakabitik antzokira' ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 7an Soreasun

Uztarria.eus | 2019-11-15 : 13:16 | Aisia

Bi emanaldi eskainiko dituzte abenduaren 7an. Asteartean, hilak 19, jarriko dituzte salgai emanaldietarako sarrerak, eta Interneten nahiz Soreasuko leihatilan izango dira eskuragarri 18:00etatik aurrera. 

 

Europari bira, Citroen ZX batean

Uztarria.eus | 2019-11-14 : 11:03 | Aisia

Lau gazte azpeitiarrek Europan barrena bidaia luzea egin zuten joan zen udan, Citroen ZX batean. Auto horrek bidaia hartan egin zituen azken kilometroak, bueltan txatarretara bota dutelako. Urola Kostako Hitzak duela aste batzuk kaleratu zuen garraioaren eta mugikortasunaren gehigarrirako Aitziber Arzallus kazetariak egindako erreportajea da honako hau.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

"Emaitza bikainak" utzi ditu oihalezko poltsak pertsonalizatzeko tailerrak

Uztarria.eus | 2019-11-11 : 14:44 | Aisia

 

Igande goiz emankorra izan zen atzokoa Azpeitiko Ekoetxean. Jende ugari elkartu zen Ekoetxean, oihalezko poltsak pertsonalizatzeko tailerrean parte hartzeko. Margoak eta oihal pusketak baliatuta, bakoitzak bere poltsak eta motxilak pertsonalizatzeko...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Barealdia eta festa, Loiolako Sagardo Egunean

Uztarria.eus | 2019-11-09 : 16:40 | Aisia

 

Zapatu eguerdian euriak eta ekaitz giroak atseden hartuko zutela zioen gaurkorako eguraldi iragarpenak, eta itxaropen horrekin zeuden Loiolako Sagardo Egunaren antolatzaileak. 13:00etan basilikaren aurreko zabalunean hastekoa zen festa...

»» Ikusi argazki guztiak (21) »» Erantzunak: 2 (JLarranaga, Auntxe)

'Pertsonalizatu zure oihalezko poltsa' tailerra emango dute igandean Ekoetxean

Uztarria.eus | 2019-11-06 : 10:07 | Aisia

11 urtetik gorako edozein herritarrek du parte hartzeko aukera. 11:00etan hasiko da saioa eta doakoa da. Aurrez izena eman behar da, etzi bukatuko da horretarako epea, eta plazak mugatuak dira.

 

Ekintzaz beteta iritsi da azaroa Azpeitiko Gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Gaztetxie | 2019-11-06 : 08:36 | Aisia

Azaroan sartu berri gara, eta dagoeneko beteta dugu agenda. Datozen asteetan ez da zer eginik...

Loiolako Sagardo Eguna izango da datorren zapatuan

Uztarria.eus | 2019-11-04 : 08:38 | Aisia

Loiolako Basilikaren aurrean izango da sagardo dastaketa, 13:00etatik aurrera. Loiola auzoko 11 baserritako ekoizpenak probatu ahal izango dituzte herritarrek. Gainera, mokaduak egiteko aukera ere izango dute horiek.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Giro ederra, XIV. Libre Ardo Egunean

Uztarria.eus | 2019-11-03 : 12:25 | Aisia

Atzo, larunbata, XIV. Libre Ardo Dastaketa Eguna izan zen, eta giro bikaina nagusitu zen eguerdi partean plazan. Honako bideo honetan jaso du Erlo Telebistak atzo eguerdian plazan sortu zen giroa.

Eguraldiak ez du zapuztu XIV. Libre Ardo Dastaketa Eguna

Uztarria.eus | 2019-11-02 : 15:58 | Aisia

 

Goiza goibel esnatu bada ere, eguerdi partean eutsi dio euriak, eta eguraldiak ez du zapuztu XIV. Libre Ardo Dastaketa Eguna. Urtero legez, herritar ugari izan da plazan jan-edanaz gozatzen. Jatorri...

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Ikasteko gogoa eta umore ona, Gaztetxearen eskalada tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2019-10-31 : 15:37

Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa herrikoiaren atarian, motorrak berotzeko eta gazteak txapelketako herrikoien mailan parte hartzera animatzeko, eskalada tailerra antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak. Atzo, asteazkena, izan zen ikastaroaren...

Asteburuan bukatuko da aurtengo lurrun trenen ohiko zerbitzua Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus | 2019-10-30 : 11:36 | Aisia

Ostiraleko jaiegunarekin, hiru egunez ibiliko dira trenak museoa eta Lasao bitartean. Guztira, lau irteera egingo dituzte: ostiralean eta igandean bana, eta zapatuan bi.

 

"Arrakasta" duten edariak eta bertako jakiak dastatzeko aukera izango da XIV. Libre Ardo Dastaketa Egunean

Uztarria.eus | 2019-10-25 : 18:13 | Aisia

Hamasei upategitako edariak dastatzeko aukera izango da azaroaren 2an, 11:30etik 14:30era bitartean, plazan. Euskal Herriko VII. Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo dute egun horretan. Aurten, 27 harakinek eman dute izena txapelketan, gehienak Gipuzkoakoak. Kopa bat eta lau ardo hartzeko txartelak jarriko dituzte salgai, bost eurotan. Aurten, gainera, eskuragarri izango dira kopak erosteko txartelak, euro batean.

 

»» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Txoribox tailerra izango da igandean Ekoetxean

Uztarria.eus | 2019-10-24 : 10:30 | Aisia

Tailerrean izena eman nahi dutenek 943-81 24 48 telefonora deitu dezakete. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Igandean, 11:00etan hasiko da txoribox tailerra eta ginkana Xaguxatar parkean.

 

»» Erantzunak: 1 (batzuek2)

Emaitzak: 1141 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 55 56 57 58