Gizartea

Uda garaian egun-pasaz

Uztarria.eus | 2008-06-24 : 12:06 | Gizartea

San Martin Egoitzakoek hainbat ekimen burutu dituzte hilabete honetan

Egoitzatik "eskerrak" eman dizkiete ekintzak aurrera eramaten laguntzen dute boluntarioei

 

Eskola Ibiltaria, Azkoititik zehar Azpeitira iritsiko da

Urola Kostako Hitza | 2008-06-23 : 09:06 | Gizartea

Uztailaren 3tik 5era egingo dute, Euskal Herria eta negoziaketa prozesuak gai nagusi bezala hartuta

Antolatzaileek diotenez, "ikasleoi ikasturtean zehar irakasten ez digutena ikasteko da Eskola Ibiltaria"

 

Haur sahararrek "oporrak bakean" izan ditzaten

Uztarria.eus | 2008-06-20 : 12:06 | Gizartea

Aurtengo udan sei haur saharar etorriko dira Azpeitira eta hemengo familietan igaroko dituzte oporrak

Saharautz Elkartasun Taldearen ekimenari esker, denera, 29 ume izango dira Urola Kostan

Iaz toreatzaileek egindako lana hartu dute kontuan aurtengoak aukeratzerakoan

Urola Kostako Hitza | 2008-06-20 : 09:06 | Gizartea

Azpeitiko Zezenzale Batzordekoen esanetan, "sasoi betean dauden toreatzaileak" ekarriko dituzte

Ganadutegien artean Palhak eta Ana Romerok errepikatuko dute; eta Ventorrillo lehen aldiz etorriko da

 

»» Erantzunak: 1 (krixpin)

Izarraitz-Txoko, bailarako elkarte zaharrenak, 75 urte beteko ditu aurten

Uztarria.eus | 2008-06-18 : 12:06 | Gizartea

Ekainaren 29an festa egingo dute elkarteko bazkide, bazkide ohi eta horien familiakoen eta lagunen artean

Egun, 40 bazkide ditu Azpeitiko soziedade honek

Emakumeen Mahaia "indartuta", orain diagnosia egiteari ekin diote

Urola Kostako Hitza | 2008-06-18 : 09:06 | Gizartea

Udaleko Parekidetasun Batzordearen "motorra" Emakumearen Mahaiak izan behar duela diote

Bihar, osteguna, bilera irekia egingo dute, bukatu berri duten ikasturtearen eta datorrenaren inguruan hitz egiteko

 

"Urrestillako beharrak ahaztuta ez geratzeko" lanean ari dira udazkenetik

Urola Kostako Hitza | 2008-06-12 : 10:06 | Gizartea

Iaztik hilero biltzen da Urrestillako Herri Batzordea, beharrak aztertu eta Udalari proposamenak egiteko

Batzordekoen nahia, hasiera-hasieratik, eurek egindako lana edota eskaerak Udalak aintzakotzat hartzea izan da

 

Festa giroan eta etxebizitza eskubidea aldarrikatuz bukatu dute Gazte Astea

Urola Kostako Hitza | 2008-06-09 : 10:06 | Gizartea

Azpeitia Areto futboleko finalekin, triki-poteoarekin eta lagunarteko afariarekin bukatu da Gazte Asanbladaren ekimena

Asteazkenean etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua egin zuten Gazte Asanbladakoek. Egungo egoera eta altenatiba posibleak izan zituzten hizpide.

 

Gazte Informazio Bulegoa Plaza Txikira aldatuko dute

Urola Kostako Hitza | 2008-06-09 : 10:06 | Gizartea

"Gazteengandik gertuago egoteko", herriaren erdigunera ekarri dute egoitza Udaleko Gazteria arduradunek

Asteartean herriko taldeetako gazteekin batzar irekia deitu du Udalak, 20:00etan

 

Alkatearen parte-hartzearekin egin dute etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua

Uztarria.eus | 2008-06-05 : 12:06 | Gizartea

Gazte Asanbladak antolatutako ekimenera Udaleko ordezkari bakarra azaldu zen: IƱaki Errazkin alkatea

Agertu ez zirenei, "beraientzako proposamenik edo alternatibarik ez al duten" galdetu diete gazteek

 

»» Erantzunak: 7 (Ander, jaionearregi, Ahmed, yeregi, gaztie...)

Lapatxen konposta egiteko planta inauguratu dute, Gipuzkoako aurrena

Urola Kostako Hitza | 2008-06-04 : 13:06 | Gizartea

Plantak bi danbor ditu eta urtero 3.500 tona hondakin tratatzeko gaitasuna dauka

Konpostaje planta egiteko 2.600.000 euro inbertitu dituzte

 

»» Erantzunak: 2 (yeregi, Bego)

Gazte Asteari plazan ekin diote hainbat gaztek, "etxebizitza eskubidearen alde"

Uztarria.eus | 2008-06-03 : 11:06 | Gizartea

Aste osoan zehar, kioskoaren okupazio sinbolikoa egingo dute; "gazteek etxebizitza duin bat izateko eskubidea" dutela aldarrikatzeko

Asteazkenean, etxebizitza gai hartuta, alderdi politikoekin mahai-ingurua egin asmo dute

 

»» Erantzunak: 1 (azpeiti)

Lehen bileretan, Hirugarren Adineko mahaiak "hutsuneak" zehaztu ditu

Urola Kostako Hitza | 2008-06-03 : 10:06 | Gizartea

Azarotik martxan, lanean ari da mahaia eta bertan hirugarren adinekoen inguruko hainbat herritar biltzen da

Juan Karlos Arellano Udaleko gizartekintzako batzordeburuaren iritziz, mahaia dagoeneko osatuta dago, eta orain mahai horrek "edukiz jantzi behar du

 

Bagerako taberna itxi egingo dute igogailu berria jarri bitartean

Urola Kostako Hitza | 2008-06-02 : 09:06 | Gizartea

Eraikinean igogailu berria jarri beharra dago eta ekainaren 2tik uztailaren 14ra taberna itxita egongo da

Bitartean, Udalak Sindikatu Zaharrean lokala egokituko du erretiratuentzako

Azpeitian gai organikoak bereizita jasotzen hasiko dira ekainaren 9tik

Urola Kostako Hitza | 2008-06-02 : 09:06 | Gizartea

Bildutako gai organoak tratatzeko eta konposta egiteko planta Lapatxeko zabortegian eraikiko dute

Azkoitian astebete geroago abiatuko dute egitasmoa, eta Zumaian eta Zarautzen, berriz, urrian

Energia politikaren ondorioa

Urola Kostako Hitza | 2008-05-30 : 10:05 | Gizartea

Atzo, osteguna, Azpeitian eskualdeko natur taldeek antolatutako mahai-inguruak agerian utzi zuen energia eskaerari erantzuteko arazoak ditugula

Dena dela, ez da Gazumekoa aukerarik onena, batzuen ustez

 

Aratz Errekako 'Atxumarria Goikoa' baserrietako bat guztiz erre da

Urola Kostako Hitza | 2008-05-30 : 09:05 | Gizartea

Suhiltzaileek 10:30ean jaso zuten deia

Etxean ez zegoen inor eta alboko baserriko artzainak deitu zien

 

Aitziber Sarobe: "Badirudi energia berriztagarriak negozio bide bihurtzen ari direla"

Urola Kostako Hitza | 2008-05-28 : 11:05 | Gizartea

Eusko Jaurlaritzak Errezilgo Gazumen egin nahi duen zentral eolikoari buruzko mahai-ingurua antolatu dute gaur, asteazkena, hainbat natur taldek

Enparan dorretxean izango da, 20:00etan hasita

 

Mendi Astean eta Xoxoten "jendearen erantzuna paregabea" izan da

Urola Kostako Hitza | 2008-05-27 : 09:05 | Gizartea

Xoxoteko Egunean, Jose Inazio Elias txistularia omendu dute Lagun Onak Mendi Bazkunekoek

Mendizaleekin ibilaldiak egin dituzte haurren artean ere dominak banatu zituzten

Ikusi Xoxoteko argazkien bilduma

 

Azken 'xextero'-ak

Urola Kostako Hitza | 2008-05-26 : 10:05 | Gizartea

Garai batean, Nuarben otargile ugari zegoen, baina gaur egun bakar batzuk besterik ez dira gelditzen, eta adinekoak

Mahatsa biltzeko, itsasorako, eraikuntzarako... "denean" erabiltzen zen garai batean otarra

 

Emaitzak: 2776 | Orriak: 1 2 3 4 ... 121 122 123 124 125 126 127 128 ... 136 137 138 139