Maiatzaren Lehenaren harira hitzaldia antolatu du Kontseilu Sozialistak ostiralerako

Intza Trula 2024ko api. 10a, 10:00
Artxiboko irudian Esklabak Zentro Sozialista.

Maiatzak 1. Langileon egoera eta borrokarako gakoak hitzaldia 18:00etan hasiko da, Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistan.

Maiatzaren 1a Langileen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Maiatzak 1. Langileon egoera eta borrokarako gakoak hitzaldia antolatu du ostiral honetarako, hilaren 12rako. 18:00etan jarri dute hitzordua, Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistan. 

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira, eta kanpaina bete-betean "langileok alderdi politiko profesionalekiko independenteki antolatzearen beharra" azpimarratuko du Kontseilu Sozialistak hitzaldian, "hori baita gure bizitzak kolpatzen dituen eskalada belikoari, pobretzeari edo krisi klimatikori aurre egiteko modu eraginkor bakarra".