Urola eta Ibaieder ibaiak garbitzen ari da udala

Intza Trula 2024ko api. 26a, 15:30

Iaz, Azpeitian ibaia garbitzen. (Azpeitiko Udala)

Urolan Loiolatik hasi eta Ezkuztara arteko zatia garbituko dute (3,5 kilometro), eta Ibaederren Urrestilla erdigunetik Urola ibaiarekin bat egiten duen puntura arteko zatia (4,2 kilometro).

Azpeitiko Udala Urola eta Ibaieder ibaiak garbitzen ari da asteartetik. Hain justu, Urolan Loiolatik hasi eta Ezkuztara arteko zatian jasoko dute zaborra (3,5 kilometro); Ibaiederren, berriz, Urrestilla erdigunetik hasi eta Urola ibaiarekin bat egiten duen puntura arteko zatia izango da garbituko dutena (4,2 kilometro).

2020an hartu zuen Azpeitiko Udalak ibaiak garbitzeko ardura, hainbat urtez ikastetxeetako ikasleek eta boluntarioek egin ostean. Iaz, Urola ibaian Aldakaitzetik Basabe ingurura arteko 3,5 kilometroak eta Ibaiederren Azoka Plazatik Antxieta Txikira arteko 4,2 kilometroak garbitu zituen udalak: guztira 1.820 kilo hondakin atera zituzten. Bildutako zabor horretatik 1.250 kilo errefusa ziren, 300 kilo plastikoa, 20 kilo egurra eta bi kilo gurpilak.