Basazabal jauregia goraino beteta, Begoña Garmendiaren hitzaldian

Intza Trula 2024ko api. 25a, 12:15
Basazabal jauregia goraino beteta, atzo, Begoña Garmendiaren hitzaldian. (Aitziber Arzallus)

Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta Adinekoen zaintza, karitatetik eskubidera hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Garmendia abokatuak.

Jende andana bertaratu zen atzo arratsaldean Basazabal jauregira, Adinekoen zaintza, karitatetik eskubidera izenburupean Begoña Garmendia abokatuaren hitzaldia entzutera. Baigera jubilatuen elkarteak antolatu zuen saioa.

Besteak beste, abokatuak gaur egungo zaintza ereduaz eta adinekoen zaintzarako eredu berriez hitz egin zuen atzo. Halaber, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen zaintzaren araudiaz ere mintzatu zen.

Begoña Garmendia, atzo, Basazabal jauregian hitzaldia ematen. (Aitziber Arzallus)