Futbito txapelketa antolatzeko bilera orokorra egingo dute bihar Gaztetxean

Intza Trula 2024ko api. 25a, 10:15
2022ko futbito txapelketako finaleko irudia. (Mailo Oiarzabal)

Langile kontrolpeko espazioen aldeko futbito txapelketa jokatuko dute aurten, Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta. Parte hartzeko beharrezkoa da taldeko ordezkari bat, gutxienez, biharko bilerara joatea. 19:00etan hasiko da bilera, Gaztetxean bertan.

Langile kontrolpeko espazioen aldeko futbito txapelketa antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak, eta lehia antolatzeko bilera orokorra deitu dute biharko. Besteak beste, dataren, arauen eta xehetasunen berri emango dute bertan. Antolatzaileen esanetan, jokatu ahal izateko beharrezkoa da gutxienez taldeko ordezkari bat biharko hitzordura azaltzea. 19:00etan hasiko da bilera, Gaztetxean.

Horrez gainera, talde bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu izena emateko, eta ordainketa biharko bileran egingo da. Gastuei aurre egiteko erabiliko dute diru hori.