Ekindarren fakturen inguruko ikastaroa jasoko dute bazkideek apirilaren 30ean

Intza Trula 2024ko api. 26a, 09:00
Ekindar kooperatibaren eguzki plakak. (Azpeitiko Udala)

Krean taldeko teknikari batek emango ditu fakturak ulertzeko azalpenak, eta kooperatibako bazkideen galderak ere erantzungo ditu. Apirilaren 30ean, 17:30ean, Soreasu antzokian izango da. 

Ekindarren fakturak ulertzeko bazkideentzako ikastaroa antolatu dute datorren astearterako, apirilaren 30erako. Izan ere, behin proba fasea gaindituta, martxan dago Ekindar eguzki plaken parkea, eta kooperatibako bazkideek maiatzaren hasieran jasoko dute lehen faktura.

Krean taldeko teknikari batek emango ditu azalpenak, eta horrez gainera, bazkideen zalantzak ere argituko ditu. Hitzaldia euskaraz izango da, baina behar duenak itzulpen zerbitzua ere izango du.