Gizartea

Grebarekin bat egin dute langile gehienek, batik bat Urola bailaran

Urola Kostako Hitza | 2009-05-22 : 09:05 | Gizartea

Langileak kalera atera dira egoera ekonomikoa salatzeko eta, oro har, jarraipen handia izan du grebak eskualdeko herrietan

Azpeitian %90-95ekoa izan da jarraipena, ELAren esanetan

 

»» Erantzunak: 13 (erdikalekue, atsaldez...)

Errezilgo Udalarekin bat egin dute hainbat elkarte eta udalek eolikoaren aurka

Urola Kostako Hitza | 2009-05-15 : 16:05 | Gizartea

Gazume eta bere inguru naturala industrializatzeko asmoarekiko "desadostasuna eta erabateko gaitzespena" adierazi zuten asteazkenean prentsaurrekoan

Igandean, erromeria giroan, eolikoaren aurka egiteko protesta ekitaldia antolatu dute Zelatunen

 

Belaunaldien arteko harremanak sendotzen

Uztarria.eus | 2009-05-15 : 10:05 | Gizartea

Iraurgi Ikastetxeko ikasleek eta San Martin zaharren egoitzako aiton-amonek belaunaldien arteko programa bat eraman dute aurrera

"Belaunaldirik zaharrenek eta gazteenek baliabideak eta ikaskuntza elkarren artean etengabe trukatzeko tresnak dira", adierazi dute ikastetxetik

 

Loiolako liburutegia asteburuetan zabalik da

Urola Kostako Hitza | 2009-05-14 : 09:05 | Gizartea

Maiatzaren 16tik ekainaren bukaera arte egongo da zabalik

Larunbatetan eta igandetan astegunetako ordutegia izango du

Lorez apaindutako balkoi eta leiho dotoreenak sarituko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2009-05-14 : 09:05 | Gizartea

Loraldi lehiaketa jarri du abian; hiru sari emango dituzte

Lehiaketan parte hartzeko etxeko leiho eta balkoiak lore, igokari eta bestelako landarez janztea nahikoa da

 

Gazumeko zentral eolikoaren aurkako martxa antolatu dute iganderako

Uztarria.eus | 2009-05-12 : 18:05 | Gizartea

Maiatzaren 18a alegazioak aurkezteko azken eguna izanik, elkarretaratzea egingo dute igandean (maiatzak 17) Zelatunen, 12:00etan

Lagun Onak Mendi Bazkunak ibilaldia antolatu du Azpeititik Gazumera

 

Landare inbaditzaileen gaineko hitzaldia antolatu dute Ikasberri Azpeitiko Ikastolan

Uztarria.eus | 2009-05-11 : 18:05 | Gizartea

Bihar (asteartea, hilak 12) izango da, ikastolako bilera gelan, 21:00etan

Hitzaldian, landare inbaditzaileak kentzeko edo desagerrarazteko dauden metodoak azalduko dituzte

 

Pedro Costa Morata: "Izatez akatsik gabea den energiaren aurka egitea trauma da ekologistentzat"

Urola Kostako Hitza | 2009-05-11 : 16:05 | Gizartea

Gazumeko zentral eolikoa dela-eta hitzaldia eman zuen Azpeitian joan den ostiralean

Urola Kostako Hitza-k elkarrizketa egin dio Espainiako 2008ko Ingurumen Saria eskuratu zuen irakasle ekologistari

 

Marina DÂ’or-erako bidaia antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Uztarria.eus | 2009-05-08 : 16:05 | Gizartea

Urriaren 12tik 26ra izango da egonaldia eta 480 euro kostako da

Bidaiatu nahi dutenek uztaila baino lehen eman beharko dute izena

Azkeneko albistea (hilak 12, 11:12): maiatzaren 25ean hasiko dira jubilatuen arteko mus, tute eta punttoko txapelketak

Emakumeentzako sexu heziketa saioak asteburuan hasiko dira

Uztarria.eus | 2009-05-08 : 10:05 | Gizartea

Emakumeak nola bizi nahi dugu gure sexualitatea? Zeintzuk dira gure desioak? gaiaren inguruan hausnartuko dute

Hiru saio izango ditu ikastaroak

»» Erantzunak: 2 (elizkalekue, gaztie)

Xoxote bideko ateko sarraila datorren astelehenean aldatuko dute

Uztarria.eus | 2009-04-30 : 09:04 | Gizartea

Giltza jaso ez duenak udaletxera joan behar du, bestela "astelehenetik aurrera atea zabaldu ezinda geldituko dira"

Xoxoteko pista bidea behar dutenean soilik erabiltzea eskatu dute Udaletik

Maiatzaren 4an hasiko da Gazte Astea

Uztarria.eus | 2009-04-28 : 11:04 | Gizartea

Datorren astelehenean botako dute txupinazoa, goizeko hamaiketan

Kontzertuak, hitzaldiak eta bertso saioa antolatu dituzte, besteak beste

 

»» Erantzunak: 1 (gaztie)

Sexu ikastaroa antolatu dute hirugarren adinekoentzat

Uztarria.eus | 2009-04-24 : 10:04 | Gizartea

Hiru egunetan emango dute ikastaroa: apirilaren 30ean, maiatzaren 7an eta maiatzaren 21ean

Zahartzaroaren ezaugarriak eta emakume eta gizon izateko modu ezberdinak aztertuko dituzte

Lapurreta egin dute Damaso Azkueko hainbat garajetan

Uztarria.eus | 2009-04-02 : 19:04 | Gizartea

Bart gauean (asteazkenetik ostegunera) gertatu da

Lapurtutako guztia zehaztu gabe badago ere, auto bat eraman dutela baieztatu dute Ertzaintzatik

Gaztetxetik antolatutako Futbito Txapelketa gaur, asteazkena, hasiko da

Urola Kostako Hitza | 2009-04-01 : 10:04 | Gizartea

Hogei futbol taldek parte hartuko dute

Futbol partidak astegunetan jokatuko dituzte, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Betharrametan

 

»» Erantzunak: 1 (gaztie)

Gazte Martxako aurkezpena egingo dute gaur Azpeitian

Urola Kostako Hitza | 2009-03-27 : 09:03 | Gizartea

Mendi martxa apirilaren 10etik 12ra egingo dute

Bizikleta martxa, manifestazioa, bertso afaria eta kontzertua antolatu dituzte gaurko

Auto gidari bat hil da Urrakin

Berria.info | 2009-03-26 : 09:03 | Gizartea

Gaur (osteguna) goizeko sei eta erdietan izan da istripua; Alegikoa da hildakoa

Autoak errepidetik irten du, eta zuhaitz bat jo ondoren su hartu du

Feminismo eskolen azken saioa martxoaren 18ra atzeratu dute

Uztarria.eus | 2009-03-11 : 11:03 | Gizartea

Parekidetasun Sailetik balorazio "oso positiboa" egiten dute orain arte egin dituzten saioen inguruan

Teoria desberdinak landuko dituzte datorren asteazkenean

Haizea Egiguren eta Maria Eizagirre: "Gaur egun Abortuaren Legeak esaten duena ere ez da bermatzen"

Urola Kostako Hitza | 2009-03-05 : 11:03 | Gizartea

Urola Kostako Bilgune feministak abortua eskubidea dela aldarrikatuko du egun hauetan; zehaztu dutenez, "eskubidea da eta ez delitua"

Abortua libre eta doakoa izan behar dela aldarrikatzen dute

 

Inmigrazio planaren inguruan herritarren iritziak webgune bidez ere jasoko ditu Udalak

Uztarria.eus | 2009-03-05 : 10:03 | Gizartea

Herritarren ekarpenak eta proposamenak jaso nahi dituzte Inmigrazio Plana garatzeko

www.azpeitia.net webgunean gaiaren inguruko atal berria zabaldu dute

 

Emaitzak: 2804 | Orriak: 1 2 3 4 ... 117 118 119 120 121 122 123 124 ... 138 139 140 141