Udala

Udal tasa eta zergak %3 igoko dira

Uztarria.eus | 2003-10-07 : 11:10 | Udala

Udal tasa eta zergak, 2004. urterako, %3a igotzea erabaki zen besteak beste ohiko udal batzarrean (urriaren 2an izan zen).

Habeak herritarrei aurkeztu die '2004 urterako udal zerga, tasa eta zerga publikoei buruzko proposamena'

Uztarria.eus | 2003-10-03 : 17:10 | Udala

Udalbatzar aretoan osoko bilkura egiten ari ziren bitartean, prentsaurrekoa eman zuen Habeak udaletxe azpian. "Herritarrei zor diegun konpromezua aintzakotzat hartuta" beraien proposamenak "zuzenean herritarrei" helaraztea xede hartuta.

 

Habeakoak alkatearen aginduz udalbatzarretik kanporatuak

Uztarria.com | 2003-09-05 : 19:09 | Udala

Udako oporren ondorengo lehen udalbatzarra egin zen atzo (irailak 4) udaletxean. 20:00etan hasi behar zen batzarra, baina beranduago hasi zen. Boto baliogabeak kontuan hartuta Habeari legozkiokeen lau udal ordezkariak udalbatza aretoko mahaiko zinegotzien eserlekuetan eseri ziren eta ez hauentzako espreski jarritako beste mahai batean, ondorioz Julian Eizmendi alkatea (EAJ) eta Habeakoen artean eztabaida sortu zen.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2003-06-20 : 12:06 | Udala

Igandean Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Donostira joateko autobusa antolatu da eta Izarraitz Pilotalekuan pantaila erraldoi bat jarriko da partidua ikusteko.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Udal sustapeneko 57 etxebizitzaren zozketa izan da

Uztarria.eus | 2003-06-19 : 20:06 | Udala

Udal sustapeneko 57 etxebizitzaren zozketa egin da gaur arrtsaldean kiroldegian. 525 lagunek zuten izena emanda etxebizitza hauen zozketarako.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Tentsioa eta istilua nagusi udaleko kargu hartzean

Uztarria.eus | 2003-06-14 : 14:06 | Udala

Tentsioa eta istiluak nagusitu dira gaur eguerdian plazan eta udaletxean datozen legegintzaldirako udal agintarien kargu hartzean. Hamabost bozka jaso ditu Julian Eizmendik(EAJ-EA) eta bera izendatu dute alkate. Boto bat hutsa atera da. PPko ordezkaria, Francisco Piñeiro, ez da etorri Azpeitira kargu hartzera. Habeako lau ordezkariek, "jasotako botoen arabera" dagozkien lau zinegotzi aulkiak hartu eta kalera atera dituzte.

 

»» Erantzunak: 18 (Uztarria.eus...)

Gizartekintzak bulego berria du Azpeitiko Udaletxean

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Udala

Azpeitiako Gizartekintzak bulego berria du. Udaletxeko bigarren pisuan dago gela berria, lehen bezala, baina beste aldean. Udaletxeko bigarren sarreratik igotzen zen gelara lehen, orain berriz, sarrera nagusitik.

Valdemoroko auziaren inguruan ez zen adostasunik lortu udaletxean

uztarria | 2003-05-21 : 19:05 | Udala

Valdemoroko presoen egoera larria dela eta mozioa aurkeztu zuen Azpeitiko Sozialista Abertzaleak (ASA) taldeak udalean. Mozioa ez zen onartu, EAJk eta EAk kontrako boza eman baitzuten.

 

Udalak tortura ekiditeko 9 puntuak onartu ditu

uztarria | 2003-05-21 : 16:05 | Udala

Iragan maiatzaren 5ean TATen prebentzio plana onartu zuen Udalak. Tortura ekiditeko bederatzi puntuak jasotzen zituen mozioarekin batera 1200 herritarren sinadurak jaso zituzten udaleko taldeek.

Enparan kalean etxea bota dute

uztarria | 2003-05-21 : 12:05 | Udala

Enparan kaleko 34. zenbakia bota dute gaur, udalaren aginduz. Bertan Udak sustapeneko etxebizitzak egiteko asmoa dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

PSE-EEko alkategaia Manoli Uranga da

Uztarria.eus | 2003-04-16 : 16:04 | Udala

Maiatzaren 25ean izango diren udal hauteskundeetarako PSE-EEko zerrendaburua Manoli Uranga izango da. Hala jakinarazi dio Uztarriari Gipuzkoako PSE-EEk.

Dantza, marrazketa eta lorategien diseinua, ikastaro berriak Zapo Txokon

Uztarria.eus | 2003-04-14 : 10:04 | Udala

Zapo Txoko Gaztelekuak urteko bigarren hiruhilabetekoari dagokion programa ezagutzera eman berri du. Apiriletik ekainera bitartean sabel dantza, marrazketa eta pinturaren hastapenak, terraza eta lorategietako diseinuaren hastapenak eta dantza garaikideko ikastaroa antolatu dira. Ikastaro hauetan guztietan parte hartzeko 14 urtetik gorakoa izan behar da, eta izena apirilaren 25a baino lehen eman behar da.

Arau Ordezkatzaileen Aurrerapena ikusgai da Udaletxean

Uztarria.eus | 2003-04-11 : 12:04 | Udala

Dekretuz onartu ondoren Arau Ordezkatzaileen Planteamentu Aurrerapena ikusgai da udaletxean. Datorren apirilaren 24 arte izango da ikusgai, eta herritarrek euren iradokizunak egiteko aukera izango dute denbora horretan.

'Loiola-Azpeitia Gizarte baliabideen Zentroa proiektua azaldu du Udalak'

Uztarria.eus | 2003-04-04 : 16:04 | Udala

Azpeitiko Udalak, alkatearen izenean, Loiola-Azpeitia Gizarte baliabideen Zentroa egitasmoaren berri eman du Azpeitiko etxeetara bidalitako gutun eta triptiko baten bidez. Proiektu honek "Azpeitiari gizarte eta ekonomi arloan aurrerakuntza garrantzitsuak ekarri" dakizkiokela azaltzen du Jose Mari Bastida alkateak.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Oraindik ez da ziurra Azpeitian EAJ-EA koalizioa egingo denik

Uztarria.eus | 2003-01-30 : 18:01 | Udala

EAJko eta EAko zuzendaritzek gaur prentsaurrean esan dutenez, bi alderdiek akordio zabala lortu dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako maiatzeko udal hauteskundeetarako —"biztanleriaren %90 harrapatzen duena"— eta, akordioaren arabera, zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte 123 herritan. Azpeitiko kasua ez dago erabat baieztatua.

»» Erantzunak: 64 (Uztarria.eus...)

Haur eta gazteek zinea euskaraz ikusteko aukera dute

Uztarria.eus | 2003-01-28 : 16:01 | Udala

Azpeitiko Euskara Patronatua eta Udaleko Kultura Batzordearen ekimenez haur eta gazteentzat zinemaldia euskaraz antolatu da otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetarako. Gazteentzako emanaldiak larunbatetan, 19:30ean izango dira eta haurrenak, igandetan, 17:00etan. Emanaldi guztiak Soreasu Antzokian ikusi ahal izango dira, eta 2 euroko diru sarrera izango dute.

2003 urteko ordenantza fiskalen aldaketa

Uztarria.eus | 2002-12-10 : 12:12 | Udala

Azpeitiko 2003 urteko ordenantza fiskalen aldaketa eta behin betiko onespena jasotzen ditu gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.

Juan Joxe Agirrek eskuratu ditu Agenda 21en argazki lehiaketako bi sari nagusiak

Tokiko Agenda 21 | 2002-12-05 : 12:12 | Udala

Azaroaren 30ean, Azkoitin, San Andres eguna ospatzen zela aprobetxatuz Azkoiti-Azpeiti Tokiko Agenda 21aren baitan antolatutako “Gure Inguruari Begirada Bat” argazki lehiaketaren sariak banatu ziren. Lehiaketak bi modalitate zituen, positiboa eta salaketa modalitatea, bietan Juan Joxe Agirreren lanak izan dira irabazle.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Eskola kontserjerako plaza bat lehiaketara atera da

Uztarria.eus | 2002-11-20 : 12:11 | Udala

Eskola Konserjerako plaza bat lehiaketa bidez egiteko deialdia egin du Udalak gaur. Lehiaketara aurkezteko epea abenduaren 10ean amaitzen da, eta eskaerak Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean edo posta bidez egingo dira.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Santo Tomas Egunean postua jartzeko eskaria astelehenetik aurrera egin daiteke

Udal Festa Batzordea | 2002-11-15 : 10:11 | Udala

Santo Tomas Egunean, abenduaren 21ean, postua jarri nahi duten taldeek astelehenetik aurrera dute Udaletxean izena emateko aukera izango dute. Izena emateko epea abenduaren 9a arte irekita izango da, eta postuen zozketa abenduaren 11n arratsaldeko 20:00etan egingo da.

 

Emaitzak: 565 | Orriak: 1 2 3 4 ... 23 24 25 26 27 28 29