Ikasturteko lehen udalbatzarra egingo dute gaur

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 19a, 08:54
Azpeitiko udaletxea.

Perdillegin adinekoen zentro berria eraikitzeko HAPOan egin beharreko aldaketen prozesuaren beste puntu bat izango dute eskua artean, besteak beste. EAJren mozioa ere landuko dute, Espainiako Konstituzionalak Udal Legearen aurka emandako epaiaren gainekoa.

Udako oporraldiaren osteko eta ikasturte berriaren hasierako osoko bilkura egingo du gaur Azpeitiko Udalak; 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.

Perdillegin adinekoen zentro berria eraikitzeko HAPOan egin beharreko aldaketen prozesuaren beste puntu bat izango dute eskua artean, besteak beste, gaurko udalbatzarrean. EAJren mozioa ere landuko dute, Espainiako Konstituzionalak Udal Legearen aurka emandako epaiaren gainekoa.

Hau da gaurko udalbatzarraren gai zerrenda:

  1. Miren Arrieta Artolak zinegotzi izaera hartzea.
  2. Udalbatzak 2023ko ekainaren 26an egindako bilkuraren akta onartzea.
  3. EAJ taldeko Javier Altuna Larrañagaren arduraldia.
  4. Azpeitiko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren behin behineko onarpena Garmendialde 2. hirigintza eremuko 2.2. Perdillegi azpieremuari eta San Martin 2.3 JZ-ri dagokienez.
  5. Lanpostu Zerrendaren aldaketa.
  6. Udalsarea 2030 programan udalaren ordezkaritza.
  7. EAJ taldeak aurkeztutako mozioa, Espainiako Konstituzionalak Udal Legearen aurka emandako epaiaren gainekoa.
  8. Galderak eta erreguak.