Ekindarren fakturen inguruko ikastaroa jasoko dute bazkideek apirilaren 30ean

Intza Trula api 26, 09:00 Azpeitia

Krean taldeko teknikari batek emango ditu fakturak ulertzeko azalpenak, eta kooperatibako bazkideen galderak ere erantzungo ditu. Apirilaren 30ean, 17:30ean, Soreasu antzokian izango da. 

Eskulan tailerrerako izen ematea zabaldu du Baigerak

Intza Trula api 26, 09:30 Azpeitia

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak jakinarazi duenez, taldea irtetzen bada bakarrik antolatuko du jarduera. Interesa dutenek Baigeraren bulegoan eman dezakete izena.